Hurrengo enplegu publikoko deialdietan parte hartu nahi duzu? Lagunduko dizugu!

Euskal administrazio publikoak eta beste erakunde batzuek, hala nola Correosek, hainbat deialdi hasiko dituzte 2022an desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeko aukera izan dezaten. Hori dela eta, APNABI LANek – APNABI Autismo Bizkaiaren arlo soziolaboralak – bere OPETEA akademia aktibatuko du berriro.

✍️ Prozesu horietakoren batean parte hartu nahi baduzu eta APNABI LANek laguntzea nahi baduzu, hemen klik eginez zure eskura jartzen dugun formularioa bete behar duzu.

2012tik, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako hautaketa-prozesuak garatzen hasi zirenetik, APNABI LANek AENdun 100 pertsona baino gehiago lagundu eta prestatu ditu administrazio zentraletik eta autonomikotik eskaini dituzten eskaintza publiko desberdinetara aurkeztu ahal izateko. Hala, dagoeneko 12 dira laguntza horri esker Osakidetza, Bizkaiko Foru Aldundia, Foru Erakundea edo EHU bezalako erakunde publiko batekin lan-kontratua izan dutenak edo gaur egun dutenak.

Irakurri azken deialdiari buruzko informazio gehiago esteka honen bidez eskuragarri dagoen berrian.

Eskubide bat

APNABI LANek nabarmendu du desgaitasunen bat edo AENa duten pertsonentzako enplegu publikoko hautaketa-prozesu horiek eskubide bat direla eta baliatu behar dituztela, betiere hala nahi badute. Horregatik, elkarteak laguntza eskaintzen du horietako bakoitzarentzat. Era berean, garrantzitsua da azpimarratzea administrazio publikoek eskainitako plazen % 7 erreserbatu behar dituztela desgaitasuna duten pertsonentzat, eta horietatik %2 adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat izan behar dutela.

Comments are closed.