Eusko Jaurlaritzak irisgarritasun kognitiboko neurriak handiagotu ditu apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako ErrazTEAren laguntzarekin

Eusko Jaurlaritzak ErrazTEArekin batera lan egin du, desgaitasuna duten pertsonak hauteskunde-prozesuetan benetan sar daitezen laguntzeko. Hauteskunde-eskuliburua erraz irakurtzeko egokitzeaz gain, ibilbiderako irisgarritasun-proiektu pilotu bat jarriko du abian apirilaren 21eko deialdian. Euskadiko lau hiri jendetsuenetako (Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Barakaldo) zortzi bozketa-zentrok hartuko dute parte proiektu pilotu honetan. Irakurketa errazeko formatuan…

ErrazTEA Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ari da, lehen aldiz, hauteskunde-jarraibideen eskuliburuaren irakurketa errazeko bertsio bat egiteko

Aurten, lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak «Hauteskunde-mahaiak osatzen dituzten pertsonentzako jarraibideen eskuliburuaren» bi bertsio argitaratuko ditu, horietako bat irakurketa errazean, euskaraz eta gaztelaniaz. APNABI Autismo Bizkaiako ErrazTEA irisgarritasun kognitiboko talde adituarekin elkarlanean egin dute. Herritar guztien autonomia eta irisgarritasuna zaintzeko diseinatutako dokumentua da. Desgaitasun intelektuala duten pertsonen inklusioan aurrera egitea du…