Eusko Jaurlaritzak ErrazTEArekin batera lan egin du, desgaitasuna duten pertsonak hauteskunde-prozesuetan benetan sar daitezen laguntzeko. Hauteskunde-eskuliburua erraz irakurtzeko egokitzeaz gain, ibilbiderako irisgarritasun-proiektu pilotu bat jarriko du abian apirilaren 21eko deialdian.
Euskadiko lau hiri jendetsuenetako (Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Barakaldo) zortzi bozketa-zentrok hartuko dute parte proiektu pilotu honetan. Irakurketa errazeko formatuan diseinatutako kartelak instalatzean datza. Kartel elebidunak izango dira, baita hautatutako 8 bozketa-zentroetan behar bezala kokatzeko jarraibideak ere.
Gainera, ErrazTEAko adituen eta balidatzaileen taldeak (horietako batzuek autismoa dute) hauteskunde-egunean neurriak betetzen badira egiaztatuko dute. APNABI Autismo Bizkaia taldeak, hauteskundeen ondoren, esperientzia pilotuaren ondorioen txosten bat prestatuko du, Eusko Jaurlaritzak gida ofizial bat idatz dezan sistema hori Euskadin etorkizunean zelan garatuko den hauteskunde-prozesuetan.
Beste neurri inklusibo batzuk apirilaren 21ean bozkatzen dutenentzat:
Proiektu pilotu horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak herritarren esku jarri ditu:
- Informazio-bideo bat, dibertsitate funtzional intelektuala edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei egokitutako hizkerakin. Dokumentu hori hauteskunde-deialditik zabaltzen ari da Eusko Jaurlaritzaren kanaletan (webguneak eta sare sozialak) eta komunikabide publikoetan (RTVE eta EITB). DESKARGATU: https://we.tl/t-y9ri4Np6EP
- Gorrek, ONCEko kideek edo %30eko entzumen-desgaitasuna edo handiagoa dutenek jaso ahal izango dute, lehen aldiz, etxean braille sistemaren bidez botoa emateko materiala (bozketa-mahaian jaso ahal izateaz gain). Konfidentzialtasun-berme guztiekin egokitu eta zigilatutako sistema hau eskatzeko epea zabalik dago Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arretarako doako 012 telefonoan. Eskaerak egiteko epea martxoaren 25ean amaituko da. Hori zabaltzeko, Eusko Jaurlaritzak bideo bat egin du, Eusko Jaurlaritzaren web eta sare sozialetan eta komunikabide publikoetan (RTVE eta EITB) azpitituluekin eta zeinu-hizkuntzarekin ikus dezakezue. DESKARGATU: https://we.tl/t-oqHiigmzQa
Hauteskunde-mahaiak osatzen dituztenentzat egokitutako baliabide publikoak:
Mahaiak osatuko dituzten eta desgaitasun fisiko edo intelektuala duten pertsonek, honako hauek erabiltzeko eskubidea dute:
- Entzuteko desgaitasuna: doako interprete-zerbitzua izango dute, hauteskunde-mahaiko kide gisa jarduteko. Gainera, lehen aldiz gehitu da begizta magnetikoa instalatzeko aukera inplanteak edo audifonoak erabiltzen dituzten pertsonentzat. Zerbitzu hori eskualdeko Hauteskunde Batzordeari edo Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako zerbitzuan eska daiteke.
- Desgaitasun intelektualak, ulertzeko zailtasunak dituztenak edo autismoa dutenak:
- “Mahaiak osatzen dituzten pertsonentzako jarraibideen eskuliburuaren” bertsio egokitua. APNABI – Autismo Bizkaia elkartearekin elkarlanean irakurketa errazeko bertsioan egindako jarraibideen dokumentua da. DESKARGATU: https://we.tl/t-xrmD80Kmr8
- 5 minutuko dibulgazio-bideo bat, jarraibide nagusiak modu erraz eta ulergarrian laburbiltzen dituena. DESKARGATU: https://we.tl/t-lGv9NGPqCI