APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismodun pertsonen inklusioaren aldeko mezuak

Bilbao Basket

APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen inklusioaren aldeko mezuak. Igandean, hilaren 21ean, APNABIko kideek “Partidu bat, kausa bat” kanpaina protagonizatu zuten, bere bitartez autismoa ikusarazteko Retabet Bilbao Basket eta Monbus Obradoirok jokatutako partidura bildutako publikoaren artean. Partidu horrekin itxi zen Endesa Ligako lehenengo buelta….

APNABIk Onda Vasca irratian esan du AENdun pertsonek eskubidea dutela aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko

Onda Vasca

Onda Vasca irratiko “Euskadi Hoy Magazine” saioan Esther Fernández Valtierra elkarrizketatu dute, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Aisialdi eta Denbora Libreko arduraduna. Elkarrizketa horretan Estherrek bertatik bertara aurkeztu ditu APNABIk eskaintzen dituen jarduerak Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren aisialdiaz –bakarkakoa nahiz partekatua- goza dezaten, gizarteko gainerako kideen baldintza berdinetan….

C2B enpresak AENdun pertsona bat kontratatu du

C2B

APNABI Autismo Bizkaiako eremu soziolaboralean (Entremanos) bikain hasi dugu urtea, kontratazio berri bat lortu baitugu ECA-Laguntzadun Enplegua proiektuaren bitartez. C2B (Campus to business) prestakuntza-sektorean esperientzia zabala duen enpresa bat da, neurriko konponbideak eskaintzen dituena edozein negozio-eremutan eta enpresako sail desberdinak barne hartzen dituena, eta erabaki du proiektu honen aldeko apustua…

Gabonetako apoteosia txikiparkean

txikipark 2017

APNABIko familiek urteroko Gabonetako Jaia ospatu zuten abenduaren 22an eta aurten Txurdinagako Jaipark txikiparkean izan da, zeina goraino bete baitzen abenduaren 22ko ospakizun horretan. Haur parkeko baliabideen osagarri gisa orobat antolatu ziren jolasak eta tailerrak, photocall bat, eta antolakundeak proposatutako beste hainbat sorpresa. Helduek eta gazteek, denek poz-pozik igaro zuten…

APNABIk emakume eta gizonen arteko berdintasunerako erakunde kolaboratzailearen ziurtagiria eskuratu du

Emakunde

APNABI Autismo Bizkaiak lortu du Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundeak) Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailearen ziurtagiria. Aitorpen hori emateko (Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua 2018ko urtarrilaren 2an) kontuan izan da APNABIk konpromisoa hartu duela eta hainbat ekintza sustatu dituela berdintasun politika bat garatzeko antolakundearen barruan. Emakunderen ebazpenak dioenez, Erakunde…