AENa duten sei lagun Primarken hasi dira lanean APNABI Lanen bidez

Primark moda-enpresak autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 6 pertsona kontratatu ditu APNABI Lanen bidez, APNABIren enplegu arloa. Horiek guztiak konpainiaren Bilboko denda berriko profesional-taldean sartu dira.

Kontratatutako pertsonak, gutxienez urtebetez egongo direnak, retail assistanten berezko zereginetan ari dira, bi elkarrizketa-fase dituen hautaketa-prozesu bat gainditu ondoren. Horrela, bezeroen arretaz, dendako espazioak antolatzeaz, produktuak mantendu eta berritzeaz arduratzen dira. Guztiek aukera berri honen aurrean ilusioa sentitzen dutela diote.

Laguntzadun enplegua

Primark APNABIrekin elkarlanean ari da duela 6 urtetik, AENa duten pertsonak enplegu arruntean laneratzen laguntzeko. APNABIk Lanbiderekin, Euskal Enplegu Zerbitzuarekin, elkarlanean garatzen duen EL edo Enplegu Lagunduko programaren bidez egiten du.

Hala, APNABI Lanek laguntza eskaintzen die enpresei, ezgaitasuna duen pertsona bat kontratatu nahi dutenean ezgaitasuna duten langileak kontratatzeko legezko betebeharrari erantzuteko (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 42. artikulua) eta laneko aukera-berdintasuna bermatzeko. Elkarteak bere esku jartzen ditu –inolako kosturik gabe– profesional espezializatuak, bai enpresari bai ezgaitasuna duen pertsonari laguntzen dietenak lanpostuan sartzeko eta lanpostu horri eusteko behar diren prozesu guztietan.

Laguntza indibiduala eta pertsonalizatua ematea du helburu metodologiak, eta horren helburua da AENa duten pertsonek beren lanak modu autonomo eta eraginkorrean egitea, lanpostu berdinak edo antzekoak betetzen dituzten gainerako pertsonen antzeko baldintzetan eta enpresaren eskakizunen arabera.

2020an, AENa duten 25 pertsonak aurkitu zuten lenplegua edo horri eutsi egin zioten APNABI Lani esker, eta inguruko zenbait enpresak EL programaren alde egindako apustuari esker. 2021ean, 30 pertsona baino gehiago dira jada.

Comments are closed.