APNABI Autismo Bizkaiako Derio Zentroak Txorierriko Politeknikarekin kolaboratzen du zonaldeko biodibertsitatea bultzatzeko

Txorierri Politeknikako Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ziklokoko ikasleek intsektu-etxea eta zomorro-hotela eraikitzeko proiektua aurrera eraman dute APNABIko Derio eguneko arretarako zentroarekin.

Instalazio horiei esker, inguruko biodibertsitatea aberasteaz gain, flora mehatxatu dezaketen izurriteak eta espezie inbaditzaileak agertzea saihesten duten espezieak hurbil daitezke.

Elkartearen eguneko arretarako beste zentroak bezala, Derioko Zentroaren esku-hartze printzipioak honako hauekin lotuta daude: bizitza osasungarria eta pertsonen ongizatea, autonomia pertsonala, gizarteratzeko ikaskuntza eta esperientziak, partaidetza komunitarioa bultzatzea, aktibazio soziolaborala eta sareko lanarekin.

Hala ere, bere izaera eta naturarekiko lotura berezia dela eta, Derioko baliabide hauetan elkarteak lorezaintzaren eta nekazaritzaren bidezko ingurumen-sentsibilizazioarekin eta garapen iraunkorrarekin lotutako alderdiak lantzen ditu. Partaidetza komunitarioa eta aitorpen soziala ere bultzatzen dira, besteak beste, Txorierri Politeknikarekin elkarlanean egindako dinamiken bidez.

馃摳 Argazki bilduma hemen

Comments are closed.