Urtero bezala, Leioako Askartza ikastetxeak bere elkartasun kanpaina aktibatu du. Proiektu horren bidez, desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten inguruko erakundeekin lankidetzan aritzen dira, eta, horrela, ikasleen sentsibilizazioa bultzatzen dute. Aurten, APNABI Autismo Bizkaiako Aldamiz ikastetxeko irisgarritasun kognitiboko proiektura bideratuko da diru-bilketa.
Kanpaina hainbat bidetatik garatu da: zozketa baterako txartelak saltzea, martxoaren 4an eta 8an bazkari solidarioa DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, eta martxoaren 7an Elkartasun Eguna, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin.
Gainera, APNABIko hezkuntza-taldeko kide batzuek AENeri buruzko sentsibilizazio-hitzaldiak eskaini dituzte, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Ildo beretik, klaustroarekin sentsibilizazioa landu dute.
Ekimena martxoaren 16an eta 17an amaituko da, merkatu txiki solidario batekin. Larunbatean eta igandean izango da, 10:00etatik 14:00etara, ikastetxeko patioan. Bertan txosna bat eta hainbat stand egongo dira.