APNABIk AENen diagnostiko-irizpideen eguneraketa eta laguntza-premiak landuko ditu online jardunaldi ireki batean

Datorren otsailaren 17an, osteguna, APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi tekniko irekia eskainiko du, online formatuan, autismoaren espektroaren nahasmenen (AEN) diagnostiko-irizpideak eta pertsonen laguntza-premiak eguneratzeko. Hitzordu hau ospatuko da otsailaren 18an Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna dela eta.

Gaiari heltzeko, elkarteak honako honen laguntza izango du: Valentín Bote, haur eta nerabeen psikiatrian aditua, Terrassako (Katalunia) Unibertsitate Ospitaleko AEN Ospitalizazioko Unitateko erreferentea, eta Arreta Goiztiarreko bideratzeen koordinatzailea, bai eta AEN duten pazienteen eta haien familien arreta globalean zentratutako hainbat programaren koordinatzailea ere. IGAIN, Institut Global d ‘Atenció Integral del Neurodesenvolupament erakundeko kidea ere bada, Amaia Hervás doktoreak zuzendua.

Parte hartzea

Hitzordua Zoom bidez izango da, 17:30etatik 18:30etara, otsailaren 17an. Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da esteka honen bidez.

Comments are closed.