APNABIko zentroek hobekuntzak jaso dituzte udako asteetan

Mendialde etxean lorategiaren kanpoko horma berreraiki da. // APNABI

APNABI Autismo Bizkaiko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan zehar. Besteak beste, Goikoa etxean irisgarritasuna hobetu da. Plataforma jasotzaile berri bat instalatzeaz eta eskaileretako baranda ordezkatzeaz gain, bainugela berregokitu dute, eta orain gurpil-aulki batekin sar daiteke bertara. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bidalitako zehaztapen teknikoak hartu dira kontuan.

Mendialdeko etxean ere pintura-lanak egin dira, eta, gainera, lorategiaren kanpoko horma berreraiki da. Ildo beretik, abuztuko azken astean Aretxabaletako etxebizitza erabat margotu da. Gorostizaren kasuan, teilatupeko gela intsonorizatu egin da.


Gernikako Lurgorri eguneko arreta zentroan (EAZ) jangela hobetu da zarata murrizteko itxitura batekin, eta biniloak jarri dituzte. Era berean, espazioa mugatu egin da ikasturtean zehar goizetan espazio hori tailer gisa erabili ahal izango duten pertsonen kopurua murrizteko. Bestalde, Iralabarri eta Areetako EAZetan estore eta gortina berriak jarri dituzte.


Aldamiz ikastetxean ere pintura-lanak egin dira, eta tabletekin gela guztiak hornitu dira, teknologikoki irisgarriagoa izan dadin. Gainerako APNABI zentroetan ekipo informatikoak berritu dira.


Lorategiak eta kanpoko espazioak


Etxeetako eta zentroetako aire zabaleko espazioak eta lorategiak ere hobetu egin dira. Fruizeko eta Goikoako etxebizitzetan estalpe bana jarri dute, etxearen kanpoaldeko itzalean gozatzeko. Azpimarratzekoa da bi etxebizitzetan bizi diren pertsonek, talde profesionalarekin lankidetzan, baratze eta lorezaintza jarduerak egiten dituztela urte osoan zehar eta, horri esker, berdegune oso erakargarriak dituztela.

Gorostiza etxean lorategia berritu da. // APNABI


Bestalde, Gorostiza etxean terrazako belarra kendu eta diseinuzko lorategi bat jarri da, Ubieta Behean egin zen bezala. Tratamendu espezifiko bati esker, landarediaren hazkundea eten egin da harriak jartzeko. Jarduera horrek mantentze-lanak errazten ditu, baina loreontzietan landareak eta loreak landatzea ez du eragozten. Horren adibide dira Gueñesko etxebizitzan hazten diren limoiondoa eta laranjondoa.


Madariasen adin txikikoek, bestalde, txirrista bat eta ur pistolak ikusi ahal izan dituzte udan. Jolas hauek haurren gozamenak egin dituzte udako bero egunetan.
Arrigorriagako APNABI eguneko arretarako zentroan udalekuetarako kanpoko espazioa prestatu da, eta igerileku bat, soropil eta eguzkitarako eremu bat jarri dira. Gainera, ikastetxea berriz margotu da, ikasturte berriaren hasierarako prest.

Comments are closed.