Dagoeneko ezagutzen ditugu APNABIren 2022ko egutegiko argazkiak!

Epaimahaiak “Agua” argazkia izan zen onena. // Mireya García

Joan den ekainean, APNABI Autismo Bizkaiak bere 3. argazki lehiaketaren deialdia egin zuen, «Bizkaia urdina» lelopean. Bigarren urtez, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten erabiltzaileei, profesionalei eta bazkide diren ireki zaie. Horren bidez, elkarteak 2022ko egutegi solidarioa irudikatuko duten 12 irudiak hautatu nahi zituen, kolore urdina ardatz hartuta, hori baita autismoari lotzen zaiona. Guztira 52 obra aurkeztu dira lehiaketara.

Epaimahaiak Andrea Bort, Chelo Ruiz, Esther Fernández, Ethan Diaz Palín, Iván de la Hoz, José Luis Montero, Libe Jauregi, Marcos Montes Vivar, Marta Bringas, Mireya García, Reme Gavilán Galván eta Susana Baeloren lanak aukeratu ditu aurtengoan. Urtero bezala, epaimahaiak obretako bat azpirratu zuen lehiaketako onena bezala. Oraingo honetan, Mireya Garcíaren «Agua» izan zen. Zorionak guztioi!!

📸 Lan irabazleen argazki-galeria kontsulta dezakezu (zuriz markoztatuta) eta parte hartzen dutenak esteka honetan.

Saridunek aukeratzen duten argazki baten handitzea eta inprimatzea edo aplikatzea jasoko dute opari gisa. Lan hori APNABI LAN Lanerako Zentroan egingo da.

Egutegiak

Aipatzekoa da APNABIren egutegiak, paretako eta mahai gaineko bertsioan, azaroaren amaieratik aurrera egongo direla salgai APNABI LAN dendan (Lekuona margolaria, 11), Sabino Aranaren bulegoen ondoan, 69.

Comments are closed.