APNABIk 2021eko Boluntariotza Astean parte hartu du

Aurten ere, Boluntako Boluntariotza Astean parte hartu du APNABI Autismo Bizkaiak, Bizkaiko Boluntariotza eta Partaidetza Sozialerako Agentziak. Irailaren 29ko goizean, APNABI taldeak 80 pertsona baino gehiago hartu ditu Deustuko Unibertsitateko klaustroan, Bilbon. Boluntarioen erakusleiho horretan hirugarren sektoreko beste dozenaka erakundek parte hartu dute. → Zuk ere APNABIn boluntariotza egiteko interesa…

Arrigorriagako Udalak udalerriko APNABI eguneko arreta zentroa bisitatu du

Joan den astelehenean, irailak 20, APNABI Autismo Bizkaia elkarteak Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea eta Joana Etxeberria Gizarte ekintza eta politika feministako zinegotzia hartu zituen herri horretako bere eguneko arreta zentroan (EAZ). Elkartearen jarduera eta zentroaren egunerokotasunean gertutik ezagutzeko aukera izan zuten egindako visitan. Horretan lagun izan zituzten Mikel Pulgarin APNABIko…

APNABIk 2021eko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du, jende guztiarentzat irisgarriak izango diren jarduerekin

Aurten, APNABI Autismo Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldi horiek, oraingoan, irisgarritasuna eta inklusioa izango dute izpide, “Guztion ondarea, denok parte!” izenburupean. Horrela, elkarteak bat egingo du Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen edizio honetako programazioan parte hartzen duten 50 udalerri eta ehun erakunde eta entitate kulturalekin. Urduñako Turismo…

APNABI Lanek AENdun pertsonen lan-prestakuntzarako ikastaro bat eskainiko du, Autismo Españaren bidez

APNABI Lan, APNABIren arlo soziolaboralak, astelehen honetan, irailak 27, ekingo dio autismoaren espektroko nahasmenetan (AEN) aditua den lan-prestatzailearen formakuntza, Autismo España, Asperger España eta FESPAUren bitartez. Ikastaro honen helburua da autismoaren arloko profesionalak gaitzea, laneratzeko programak eta metodologiak diseina ditzaten, bai eta AENdun pertsonei lan-merkatu arruntean laguntzeko tresnak eskaintzea ere….

AENa duten pertsonen anai-arrebei laguntzeko taldekako topaketak hasiko dira

Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen anai-arrebentzako laguntza-talde espezifikoak eskainiko ditu APNABI Autismo Bizkaiak udazken honetan, lehen aldiz. ‘Anai-arrebak ‘izenpean, 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira hasiera batean. Ez da inolako terapiarik egingo. Helburua da pertsona horiek ezagutzea eta elkargune bat sortzea, haien antzekoak diren pertsonekin partekatu…

Aurten ere Aldamiz ikastetxeak Amazonen ‘Un clic para el cole’ kanpainarekin bat egin du

Amazon online erosketen plataformak “Un clic para el cole” kanpaina solidarioaren edizio berri bat aktibatu du. Horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei laguntzen die eskola-materiala kosturik gabe eros dezaten. Eta beste behin ere, APNABIko Aldamiz Ikastetxeak parte hartuko du ekimenean. Hezkuntza bereziko zentroari laguntzea oso erraza da: Amazonen erosketa bat egitean,…

Emakundek aitortu du APNABI Lan emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko erakunde laguntzailea dela

Emakumearen Euskal Institutuak, Emakundek, APNABI Lan saritu du emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa, eta, horrela, bere berdintasun-batzordearen bidez berdintasun handiagoa bultzatzeko eta sustatzeko egiten duen lana aintzatetsi du. Horrela, arlo soziolaborala APNABIri gehitu zaio. Elkarteak titulu hori du 2018tik. 📰 → APNABIri aitorpena eman izanaren albistea irakurri dezakezu…

Ezgaitasun judizialei amaiera ematen dien legea sartu da indarrean

Irailaren 3an sartu zen indarrean legeria zibilaren eta prozesalaren erreforma, ezgaitasun judizialei amaiera ematen diena eta desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzea dakarrena. Horrela, aurrerapen historikoa lortu da adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideen defentsan. Ildo horretan, Futubidek (Bizkaia), Atzegi Tutoretza Fundazioak (Gipuzkoa) eta…

APNABIk 500 plaza baino gehiago bete ditu aurten udako jardueren bidez

APNABI Autismo Bizkaiak oso aho-zapore onarekin itxi du uda. Elkarteak 514 plaza bete ditu udaleku irekien, oporretako txanden, planen asteen eta arnasaldi programen bidez. Gainera, programazio hori hasieran aurreikusi bezala garatu da. Parte hartzaileek hondartzako eta igerilekuko jardunaldi ugari, zine saioak, eskulanak eta tailerrak, bisita kulturalak, inguruko udalerrietara txangoak, kirola…

APNABIko zentroek hobekuntzak jaso dituzte udako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan zehar. Besteak beste, Goikoa etxean irisgarritasuna hobetu da. Plataforma jasotzaile berri bat instalatzeaz eta eskaileretako baranda ordezkatzeaz gain, bainugela berregokitu dute, eta orain gurpil-aulki batekin sar daiteke bertara. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bidalitako zehaztapen teknikoak hartu dira kontuan. Mendialdeko etxean ere pintura-lanak…