APNABIko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan

Plaka fonoxurgatzaileek espazioen akustika hobetzen dute. // APNABI

APNABI Autismo Bizkaiak udako atsedena aprobetxatu du ikastetxeetan hobekuntzak egiteko. Ohiko mantentze lanez gain, Aldamiz ikastetxeko Deustuko geletan plaka fonoxurgatzaileak jarri dira, ikasgela eta gune komunetan akustika hobea lortzen laguntzeko.

Bestalde, hezkuntza-instalazio horiek, Deustuko Eguneko Arreta Zentroak bezala, berritu egin dute argiztapena. Elkarteak, GreenKWekin lankidetzan —argiztapenean espezializatutako euskal konpainia nagusietako bat—, luminarien ordez LED teknologia jarri du, eta horrek energia modu eraginkorragoan erabiltzen lagunduko du. Aretxabaleta etxebizitzak, berriz, azken asteetan erabiltzaileen geletako pintura berritzeko aprobetxatu du.

Sortu Eguneko Arreta Zentroak zentzumenen estimulaziorako gela berri bat estreinatu du ikasturte honetan, tarima berritzeko eta gela margotzeko egindako lanei esker. Hala, APNABIk beste urrats bat egin du AENdun pertsonei laguntzeko bere zentroetan Snoezelen proiektuak garatzeko espazio espezifikoen horniduran. Lan ildo hori 2019. urtearen amaieran sortu zen Arrigorriagako Eguneko Arreta Zentroan, erakundeko 15 profesionalek prestakuntza ikastaro batean parte hartu ondoren.

Comments are closed.