APNABIk ikasturte berria hasi du udako denboraldiaren ondoren

  • Segurtasun neurriak eta prebentzio protokoloak eguneratu dira.

APNABI Autismo Bizkaiak normaltasunez aktibatu ditu zerbitzuak iraileko lehen astean, udako denboraldiaren ondoren. AEN duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko jarduera guztiak egokitu egin dira, COVID-19aren aurkako prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen jarraitzeko.

Elkarteko Eguneko Arreta Zentroen irailaren 1ean ekin diote jarduerari abuztuko oporraldiaren ondoren, baita Zentro Okupazionalak ere. Ohiko garraio- eta jantoki-zerbitzuarekin egin dute, baina haien planifikazioak eta protokoloak aldatu dituzte, egunerokoan aire zabaleko jarduerak errazteko, besteak beste.

Bestalde, APNABIren Aldamiz ikastetxea ikasturte berriarekin hasiko da irailaren 7an, astelehena. Ohiko garraio- eta jantoki-zerbitzuarekin ere egingo du, baina segurtasun- eta prebentzio-neurriak barne.

Era berean, kontsulten arloak AEN duten pertsonen eta familien arreta berrabiarazi du, presentziazko hitzorduei lehentasuna emanez.

Arnasaldiak eta aisialdia

Udako jardueretan normaltasun berria aplikatzeko esperientzia positiboa izan ondoren, Familientzako Laguntza arloak udan eskaintzen dituen asteburuko arnasaldiak irailaren 11n hasiko dira. Udazkeneko hilabeteetarako programatu diren aisialdiko jarduerak, urte bukaera arte hainbat formatutan egingo direnak, datorren ostiralean, irailak 18, hasiko dira.

Protokoloak

Ohiko jarduerara itzultze hori analisi- eta balorazio-asteen emaitza da. Zerbitzu guztiek prebentzio protokoloak egokitu dituzte jarduerak segurtasunez egin ahal izateko.

Comments are closed.