APNABIko adingabeen etxeek Bizkaiko Foru Aldundiko haurren sailak proposatutako asteko erronkekin bat egin dute

Azken asteetan, APNABIko Madarias eta Mendialdeko adingabeen etxeek bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiko Haurren Departamentuko Egoitza Harrerako Unitateak proposatutako asteko erronken dinamikarekin. Etxeko konfinamendua jasateko eta lankidetza sustatzeko, erakunde horrek jarduera bat proposatzen du astero, egoiliarrek jarduera hori garatu eta gainerako etxeekin partekatu dezaten, argazki edo bideoen bidez. Orain…

Konfinamenduan eguneroko errutinen plan pertsonalizatua egiteko materiala eskaintzen du APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Eskolako irakasle taldeak euskarri oso bat diseinatu du ikasleen familiei laguntzeko etxean egon behar garen egunak antolatzen eta planifikatzen eta, gainera, ahalik eta modu pertsonalizatuenean. Plangintza-dokumentua hemen deskarga daiteke, eta helburua da koronabirusaren osasun-alerta dela eta etxean egin beharreko konfinamenduan AEN duten pertsonek egunero…

EAOak argitaratu duen argibide berriaren arabera, AEN duten pertsonak kalera atera daitezke alarmak dirauen bitartean

Gaur, 2020ko martxoaren 20an, argitaratu den 76. Estatuko Aldizkari Ofizialak adierazten du “ezgaitasuna duten pertsonak, jokabide-aldaketak dituztenak, hala nola espektro autistaren diagnostikoa, edo portaera disruptiboak dituztenak eta hori larriagotu egiten da alarma-egoeraren deklarazioak eragindako konfinamendu-egoeragatik, erabilera publikoko bideetan ibiltzeko aukera izango dute beste pertsona batek lagunduta, betiere kutsadura saihesteko beharrezko…

Baliabide interesgarriak argitaratu ditu APNABIk AENdun pertsonekin alarma-egoera lantzeko

Apnabi Autismo Bizkaiak #APNABIetxean kanpaina hasi du, koronabirusaren alarma-egoeragatik konfinamenduan dauden familiei eta AEN duten pertsonei laguntzeko. Elkarteko familien beharrei erantzuten jarraitzeko erakundeak aktibatu duen dispositibo berezi zabalaren osagarri gisa sortu da ekimena, eta egun hauetan sareetan zehar dabiltzan beste elkartasun-ekimen batzuekin bat egin du. #APNABIetxean kanpainak elkarteko profesionalek landu edo…

Mikel Pulgarinen, APNABIko presidentearen, gutuna familiei koronabirusaren osasun-alerta dela eta

Familia agurgarriak, Koronabirusaren (COVID-19) pandemiak eragindako osasun-krisiak gure bizitza eta gure familiena aldatu ditu aldi baterako. Gizakiaren onena probatzen duten ziurgabetasun- eta larritasun-egunak bizi ditugu. Pentsa dezakezuenez, egoera hori are larriagoa da nahasmenak ezgaitasunaren inguruan eragiten duenean, eta, horren barruan, berez bereziki ahulak diren kolektiboak. Gaur egungo eszenatokiaren aurrean, pazientzia…