Animatu APNABI Autismo Bizkaiaren 4. argazki lehiaketan parte hartzera!

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak bere argazki lehiaketa antolatu du, aurten ere uda hasierarekin batera. Lehiaketaren helburua erakundeak urte amaieran sortzen duen egutegi solidarioa osatzea da. 4. edizio honetan, «Nire ikuspegi gogokoenak» goiburupean egingo da, eta erakundea osatzen duten pertsonen sormena piztea du helburu, hau da, AENa duten pertsonena, bazkide diren…

Guraso taldeek aho zapore onarekin itxi dute ikastaroa

Autismoa duten pertsonen gurasoei laguntzeko ‘Gurasoak’ bi taldeek bat egin zuten ekainaren 11n, larunbata, uda aurreko azken saioan. APNABI Aretoak, elkarteak Iralabarrin (Bilbo) duen zentroko areto nagusiak, topaketa hartu zuen, eta 14 familia bazkidetako 22 lagunek hartu zuten parte. 📸 Topaketa horren argazkiak ikusgai daude esteka honetan. Ohiko hitzaldi tematikoaren…

Aldamiz Ikastetxea, 2030 Eskola Agendaren udal foroaren 16. edizioa Bilbon ospatu duten 55 ikastetxeetako bat

Bilboko Udalak 2030 Eskola Agendaren 16. foroa ospatu zuen ekainaren 2an, osteguna. Ekitaldi horretan, udaletxean bildu ziren udal ordezkariak, hiriko 55 ikastetxe publiko eta pribatuetako irakasle eta ikasleekin, Bilboren eta bere inguruaren iraunkortasuna hobetzen laguntzeko. Besteak beste, APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleak. Ikastetxeko ikasleek honela azaldu dute parte hartu dutela: «Irakurketa…

APNABIk Plena Inclusiónen estatu kongresuan parte hartu du euskal ordezkaritzaren bitartez

Eguzkiñe Etxabek, APNABI Autismo Bizkaiko hezkuntza zuzendariak, Plena Inclusión-en Estatuko kongresuan parte hartu zuen, Valentzian, 2022ko maiatzaren 26an eta 27an. 10 urtean behin egiten den topaketa honek aukera eman du ‘Ganamos en comunidad’ esloganari lotutako etorkizuneko proposamenak eztabaidatzeko. 300 pertsona inguruk, horien artean FEVASek koordinatutako eta hamar bat lagunek osatutako…

APNABIk 2022ko irailetik abendura bitarteko hilabeteetarako aisialdiko eskaintza aurkeztu du

Udaren atarian, APNABI Autismo Bizkaia datorren denboraldian, 2022ko iraila eta abendua bitartean, egingo dituen aisialdiko eta denbora libreko jarduerak prestatzen ari da. Horiek bazkide diren autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen gozamenera bideratuta daude. 4 urtetik gorako eta gehienezko adin-mugarik gabeko AENdun pertsonei zuzendutako proposamenek eguneko irteerak, ingurumen-jarduerak, mendi-ibilaldiak eta…

«Mujeres TEA», APNABIk laster argitaratuko duen dokumental laburra

mujeres TEA

APNABI Autismo Bizkaiak dokumental labur bat egin du, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten emakume askok bizi duten errealitatea ikusarazteko. Horrekin batera, diagnostikoan ere genero-ikuspegia sustatu nahi da. “Mujeres TEA” ikus-entzunezko piezan, beraiek aurkezten dituzte beren esperientziak. Askotan, diagnostiko berantiar batekin lotuta daude, eta horrek eragin negatiboa izan du haien ongizate…

APNABIn IMSERSOren turismo bidaiez gozatzeari ekin diogu berriro

COVID-19a dela eta bi urtez horretarako aukerarik izan gabe egon ondoren, APNABI Autismo Bizkaiak Aste Santu honetan berriro eskaini ahal izan ditu turismo bidaiak IMSERSOren bitartez, Autismo Españaren eta FEVASen laguntzarekin. Horrela, Gijonen (Asturias) eta Santanderren (Kantabria) 25 pertsona egon dira, 12 profesionalen laguntzarekin. Bi helmugetan jarduera ugari egin dituzte,…

Aldamiz Ikastetxeak 400€ baino gehiago lortu ditu “Un clic para el cole” kanpaina solidarioari esker

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Zentroak 422,09 €-ko dohaintza lortu du 2021-2022 deialdian zehar Amazonen ‘Un clic para el cole’ kanpaina solidarioaren bidez. Kopuru hori kreditu birtuala da, salmenta-plataforman eskola-materiala erosteko. Horrela, ikastetxeak papergintzako hainbat material, eskulanetarako produktuak eta entzungailuak erosi ahal izan ditu, besteak beste. Aurten ere, elkarteak…

APNABI CC Ballontirekin elkarlanean, “Ordu lasaia” ekimenerako

Autismoari buruzko Munduko Kontzentziazio Eguna dela eta, apirilaren 2tik aurrera, Portugaleteko Ballonti merkataritza zentroa ‘Ordu lasaia’ ekimenarekin hasiko da, autismoaren espektroko nahasmenak (AEN) dituzten pertsonentzat baldintza atseginagoak sortzeko helburuarekin. Horretarako APNABI Autismo Bizkaiaren laguntza izan du. Hori dela eta, larunbatero, 15:00etatik 16:00etara, espazio komertzialak ahalik eta gutxiena jaitsiko du argien,…

APNABIko 100 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Korrika 22an Mungian!

APNABI Autismo Bizkaiko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 100 pertsonak baino gehiagok, familiek eta profesionalek osatutako talde handi batek parte hartu zuen atzo, apirilak 7 osteguna, Korrikaren 1775 kilometroan, Mungian. Euskararen aldeko ekimena Amurriotik (Araba) abiatu zen martxoaren 31n eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian (Gipuzkoa), Euskal Herriko geografia osoan…