APNABIk kirol jardunaldi berriak sustatu ditu: pala, euskal pilota, herri kirolak eta eskalada

Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza berrian, APNABI Autismo Bizkaiak bere bazkideei kirol jardunaldi batzuetan parte hartzeko aukera luzatu die. Ekitaldiak 2025eko otsailaren 15ean eta 22an egingo dira. Lehenengoan pala, euskal pilota eta herri kirolak izango dira ardatz, eta bigarrena eskaladan hasteko saio bat izango da. Otsailaren…

ErrazTEAk Fitur 2025 azokan parte hartu du

Bigarren urtez jarraian, APNABI Autismo Bizkaiako irisgarritasun kognitiboko taldea, ErrazTEA, Madrilgo Fitur nazioarteko turismo azokan parte hartzen ari da, urtarrilaren 22tik 26ra bitartean. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik joan dira ekitaldi nabarmen honetara. Horrela, Aldundiak aurkeztutako mapa irisgarrien aurkezpenean parte hartzeko aukera izan dute. Izan ere, horiek irakurketa errazera egokitzen lan…

Dagoeneko eskuragarri dago 2025eko udarako APNABIren jardueren eskaintza

Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonei zuzendutako 2025eko udako jardueren eskaintza partekatu du APNABI Autismo Bizkaiak. Elkarteak opor txandak eskainiko ditu eta udaleku irekiak, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Programa horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa dute. Opor egonaldi guztiek 6 gau eta 7 egun irauten dute eta hainbat herritan…

APNABIko Iralabarri zentroak bere proiektu artistikoa aurkeztu du BBK-KUNAn

APNABI Autismo Bizkaiaren Iralabarri Eguneko Arreta Zentroak (EAZ) jarduera artistiko aberasgarria garatu du Artegileak izenburupean 2024ko urria eta abendua bitartean. Proiektu honetan zentroko 12 pertsonek eta dinamizatzaile batek parte hartu dute, sorkuntza plastikoko prozesu kolektibo bat garatuz. Prozesu horren amaieran, erakusketa publiko bat egingo dute BBK-KUNAn, urtarrilaren 17an, ostirala, 17:00etan…

APNABIk autismoari buruzko prestakuntza emango du, ziurtagiriarekin eta doan, Lanbideren bitartez

Autismo Bizkaia APNABIk prestakuntza-espezialitate ziurtatu eta homologatu bat prestatzen du Euskadiko autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei arreta espezializatua emateko. Autismoa duten pertsonentzako laguntza hobetu nahi duten jarduneko eta/edo langabezian dauden profesionalei zuzenduta dago. Prestakuntza doakoa izango da, eta APNABI Autismo Bizkaiako talde profesionalak emango du, Santurtziko Calasanz zentroarekin lankidetzan eta…