APNABIko Kabi espazioak “Autismoa eta biok” Oihan Iriarteren lanaren aurkezpen-solasaldia hartuko du

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Kabi Espazioan “Autismoa eta biok” liburuaren aurkezpen solasaldia izango da datorren apirilaren 29an, asteartean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta Oihan Iriarte egile Bilbotarrak eta Garazi Arrula editoreak parte hartuko dute. Euskaraz egingo da, eta sarrera librea eta doakoa izango da aretoaren edukiera bete arte. APNABI Autismo…

Hamar lagunek bat egin dute APNABI Lanek eskaintzen duen autismoa duten gazteentzako lan gaikuntzako Lanberri ikastaroarekin

APNABIren sustapen soziolaboraleko arloak, APNABI Lanek, langabezian dagoen autismoaren espektroko nahasmendua duten gazteentzako lan-gaikuntzako ikastaroaren edizio berri bati ekin zion otsailaren 27an. Ekimen honek arte grafikoen adar profesionalean oinarrizko prestakuntza eskaintzen du. Gizarteratzea eta laneratzea bultzatu nahi ditu, Lanberri foru programaren bidez. Oraingo honetan, autismoa duten 10 pertsonak parte hartuko…

Galiziako Amicos elkarteak ateak ireki dizkio APNABIri

Aintzane Sarmiento eta Yurisant Anuncibay, APNABI Autismo Bizkaiako Aldamiz Ikastetxeko irakasleak, Boiroko (Galizia) Amicos elkartean izan dira, bertako jardunbide egoki batzuk ezagutzeko, batez ere ingurumenera bideratutakoak. Ikastetxean komunitatean egindako birziklatze-proiektuaren ondorioz sortu zen aukera hori. Proiektu horrek Ideia Sariak 2024 izeneko berrikuntza-ideien 3. barne-lehiaketa irabazi zuen. Hala, otsailaren 13an eta…

APNABIk irakasle suediarren bisita jaso du, autismoa duten adingabeentzako arreta eredua ezagutzeko

Bi irakasle suediarrek APNABI Autismo Bizkaia bisitatu dute ostegun honetan, otsailaren 27an, autismoa duten adingabeekin duen esku-hartze eredua ezagutzeko. Biek pedagogiako irakasle lanak egiten dituzte Vaxjö hiriko Teknikum zentroan. Haien egonaldia Bizkaian Sopuertako San Viator zentroak antolatutako ibilbide baten parte da, eta horri esker desgaitasuna duten pertsonen arreta jasotzeko hainbat…

APNABIk kirol jardunaldi berriak sustatu ditu: pala, euskal pilota, herri kirolak eta eskalada

Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza berrian, APNABI Autismo Bizkaiak bere bazkideei kirol jardunaldi batzuetan parte hartzeko aukera luzatu die. Ekitaldiak 2025eko otsailaren 15ean eta 22an egingo dira. Lehenengoan pala, euskal pilota eta herri kirolak izango dira ardatz, eta bigarrena eskaladan hasteko saio bat izango da. Otsailaren…

ErrazTEAk Fitur 2025 azokan parte hartu du

Bigarren urtez jarraian, APNABI Autismo Bizkaiako irisgarritasun kognitiboko taldea, ErrazTEA, Madrilgo Fitur nazioarteko turismo azokan parte hartzen ari da, urtarrilaren 22tik 26ra bitartean. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik joan dira ekitaldi nabarmen honetara. Horrela, Aldundiak aurkeztutako mapa irisgarrien aurkezpenean parte hartzeko aukera izan dute. Izan ere, horiek irakurketa errazera egokitzen lan…

Dagoeneko eskuragarri dago 2025eko udarako APNABIren jardueren eskaintza

Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonei zuzendutako 2025eko udako jardueren eskaintza partekatu du APNABI Autismo Bizkaiak. Elkarteak opor txandak eskainiko ditu eta udaleku irekiak, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Programa horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa dute. Opor egonaldi guztiek 6 gau eta 7 egun irauten dute eta hainbat herritan…

APNABIko Iralabarri zentroak bere proiektu artistikoa aurkeztu du BBK-KUNAn

APNABI Autismo Bizkaiaren Iralabarri Eguneko Arreta Zentroak (EAZ) jarduera artistiko aberasgarria garatu du Artegileak izenburupean 2024ko urria eta abendua bitartean. Proiektu honetan zentroko 12 pertsonek eta dinamizatzaile batek parte hartu dute, sorkuntza plastikoko prozesu kolektibo bat garatuz. Prozesu horren amaieran, erakusketa publiko bat egingo dute BBK-KUNAn, urtarrilaren 17an, ostirala, 17:00etan…

APNABIk autismoari buruzko prestakuntza emango du, ziurtagiriarekin eta doan, Lanbideren bitartez

Autismo Bizkaia APNABIk prestakuntza-espezialitate ziurtatu eta homologatu bat prestatzen du Euskadiko autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei arreta espezializatua emateko. Autismoa duten pertsonentzako laguntza hobetu nahi duten jarduneko eta/edo langabezian dauden profesionalei zuzenduta dago. Prestakuntza doakoa izango da, eta APNABI Autismo Bizkaiako talde profesionalak emango du, Santurtziko Calasanz zentroarekin lankidetzan eta…