APNABIk zahartzeari eta autismoari buruzko bere lana partekatu du AETAPIren XX. Kongresu Nazionalean

APNABI Autismo Bizkaiak zahartzeari eta autismoari buruzko bere lana aurkeztuko du azaroaren 18an AETAPIren, autismoaren profesionalen elkartearen, XX. Kongresu Nazionalean. Javier Gómez APNABIko helduen etxeetako koordinatzaileak aurkeztuko du proiektua, azaroaren 16tik 19ra bitartean Madrilgo Complutense Unibertsitatean burutu den hitzorduan. Edizio hau “Autismoa: erronka komunitarioaren aurrean” lelopean egin da. Azken urteotan,…

APNABIko profesionalek eta AENdun pertsonek prestakuntza jasotzen ari dira irisgarritasuna baliozkotzeko

Urritik, APNABI Autismo Bizkaiko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten hiru pertsona eta lantaldeko bi profesional prestatzen ari dira irakurketa errazeko eta ingurune irisgarrietako balidazio-ekipoaren ziurtagiria jasotzeko. Autismo España-k Sevillako Unibertsitatearekin lankidetzan, Campus Autismo bidez eta estatuko erakundeetako beste pertsona batzuekin batera eskainitako ikastaro baten bidez egiten ari dira. Ikastaro honek…

APNABIk Jardunbide Egokien 1. bINKLUSIon Saria jaso du, berrikuntza bultzatzeagatik

APNABI Autismo Bizkaiak Berrikuntzako bINKLUSIon Jardunbide Egokien 1. Saria jaso du, Euskalitek eta Bizkaiko Foru Aldundiak emana. Urriaren 28an, 2022ko Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, Asier Alustiza Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusiak eman zion saria elkarteari. 📸 Ekitaldiaren argazki-albuma esteka honen bidez kontsulta daiteke Elkartearen Berrikuntza Plana…

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Euskadin autismoa duten pertsonei arreta integrala emateko

Eusko Legebiltzarrak, 2022ko urriaren 20an, Eusko Jaurlaritzari autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen arreta integralean eta inklusioan eragiteko eta aurrera egiteko eskatzen dion akordio bat onartu zuen. Hala, Gobernuari honako hau eskatzen dio: Azterlana egitea AENa duten pertsonen populazio-errealitateari buruz, bai eta haiek eta haien familiak artatzeko dauden baliabideei buruz…

Abian da autismoa duten helduei zuzendutako APNABIren bizitza independenterako entrenamenduaren 7. edizioa

APNABI Autismo Bizkaiak bizitza independenterako prestakuntza-proposamenaren beste deialdi bat hasi du urrian, 7.a, datorren abenduaren 21era arte luzatuko dena. Oraingo honetan, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 5 pertsona ari dira parte hartzen, 3 gizon eta 2 emakume. Ikastaroa teoriko-praktikoa da eta astean behin, asteazkenetan arratsaldeko ordutegian, egiten diren saio partehartzaileek…

APNABIren 2023 egutegi solidarioak baditu bere argazki protagonistak

Urtero bezala, udan APNABI Autismo Bizkaiak bere argazki lehiaketa garatu du. Laugarren edizio honetan, “Nire ikuspegi gogokoenak” izenburupean egin du, eta, berriro ere, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten erabiltzaileei, profesionalei eta bazkide diren familiei irekita egon da. Guztira estilo askotako 54 lan jaso dira. Epaimahaiak Adrián García, Chelo Ruiz, Esther…

Prest dugu APNABIren 2022ko Gabonetako Loteria!

APNABI Autismo Bizkaiak 49154 eta 93431 zenbakiak jokatuko ditu 2022ko Gabonetako Zozketa Berezi honetan. Txartel bakoitza 5 eurotan salduko da; horietatik 2 euro zenbaki bakoitzean jokatuko dira eta 1€ elkartearen aldeko dohaintza izango da. Gainera, saski batekin sarituko da 2022ko Gabonetako Zozketa Bereziaren sari potoloaren azken lau zifrekin bat datorren…

Aurten ere, APNABIk Boluntaren boluntariotza azokan parte hartu du Deustuko Unibertsitatean

Joan den irailaren 22an, osteguna, APNABI Autismo Bizkaiak Boluntak, boluntariotzarako Bizkaiko agentziak, antolatzen duen boluntarioen azokan parte hartu zuen, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan. Urtero bezala, unibertsitateko klaustroak 60 erakunde baino gehiago hartu zituen, eta haien esperientziak eta boluntarioen eskaintza aurkeztu zituzten. Jardunaldian zehar 50 gazte baino gehiago hurbildu ziren APNABIren standera,…

APNABIk helduen bizimodu independentea sustatzeko proposamen berriak eskaintzen ditu

Emantzipaziorako prestakuntza-deialdi berrian izena emateko epea ireki da Gainera, bizitza independenterako hitzaldi-ziklo bat zabaltzen du. Ikasturte berriarekin, APNABI Autismo Bizkaiak bizitza independenterako prestakuntza ziklo berri bati ekingo dio. Proposamen hau AENdun helduentzat eta etorkizunean familiaren etxetik emantzipatzea baloratzen ari diren pertsonentzat da, beren burua hobeto ezagutzeko edo etxea kudeatzeko beharrezkoak…

APNABIk 550 plaza bete ditu autismoa duten pertsonentzako 2022ko udako jardueren bidez

Apnabi Autismo Bizkaiak beste uda bat itxi du, autismoaren espektroaren nahasmendua (AEN) duten pertsonei eta haien familiei erantzuteko zifra handiekin. 2022ko ekaina eta iraila bitartean, elkarteak programazio zabala eta anitza zabaldu du, eta 345 pertsonak hartu dute parte. Haiek 542 plaza bete dituzte guztira. Plaza horiek %5 hazi dira aurreko…