Iraila iritsita, APNABI bere ohiko dinamiketan murgilduko da berriro

Apnabi Autismo Bizkaiak udako jardueren zapore onarekin ekin dio ikasturte berriari. 馃摳 Esteka honetan, 2021eko udako jardueren argazki-albuma ikus dezakezu. Iraila iritsi da eta elkarteak bere errutinari eta ohiko jarduerei ekingo die berriro, eta datozen hilabeteetako dinamikak planifikatuko ditu, AENdun pertsonei eta haien familiei laguntzen jarraitzeko. APNABI Lan zentro okupazionala,…

Bazenekien APNABI Lanek eskolara itzultzeko materiala pertsonalizatzen duela?

APNABI Lan gure zentro okupazionalak produktu pertsonalizatuak ekoizten ditu eskolara itzultzeko edo urtebetetzeak edo urteurrenak bezalako beste edozein alditarako: motxilak, estutxeak, poltsak, katiluak, etab. Material pertsonalizatua gozatu edo oparitu ahal izateaz gain, zure erosketarekin lagunduko duzu autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten Bizkaiko pertsonak laneratzen. Informazio gehiago jaso daiteke www.lan.apnabi.eus webgunean…

APNABIko zentroek hobekuntzak jaso dituzte udako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan zehar. Besteak beste, Goikoa etxean irisgarritasuna hobetu da. Plataforma jasotzaile berri bat instalatzeaz eta eskaileretako baranda ordezkatzeaz gain, bainugela berregokitu dute, eta orain gurpil-aulki batekin sar daiteke bertara. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bidalitako zehaztapen teknikoak hartu dira kontuan. Mendialdeko etxean ere pintura-lanak…

APNABI Laneko zentro okupazionalak ere udako oporrak hasi ditu

APNABI Laneko AZLAN zentro okupazionaleko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonek Artxanda mendira taldeko irteera batekin hasi dituzte udako oporrak. Horrela, hilabeteko atsedenaldiaren ostean, irailean ohiko zereginetara itzuliko dira. Aipatzekoa da ohiko lan-dinamikatik urrun dauden proposamenak egiteko hartu dituzten bi asteren amaiera dela ibilaldi hau. Kirol-praktikaren eta jolas kooperatiboen bidez,…

Proiektu pilotu berri batek jarduera fisikoa hurbildu du APNABIren etxeetara

APNABI Autismo Bizkaia elkartearen Goikoa etxeak jarduera fisikoko programa pilotu bat garatu du GaituzSportekin lankidetzan. Enpresa hori desgaitasun intelektual eta fisikoa duten pertsonentzako kirol-jardueran espezializatuta dago. Horren bidez, pertsonen gaitasun fisikoak hobetu nahi dira, eta autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten egoiliarren sedentarismoari aurre egin. Apirila eta ekaina bitartean, astero egin…

APNABIko etxeetako familiek jarduera ugariz gozatzeko gogoz ekin diote udari

Udako hilabeteetan, APNABI Autismo Bizkaiko hamar etxeek ez dute etenik. Etxebizitza bakoitzak oporretarako bere aisialdi-plana du, talde profesionalak egoiliarrekin lankidetzan egina, betiere kontuan hartuta haien ezaugarriak, interesak, gustuak eta zaletasunak, eta inguruko komunitate-jardueren eta -baliabideen eskaintza, inklusioa helburu. Aurten ere, aire zabaleko eta jendetzetatik urrun dauden proposamenek protagonismoa hartuko dute,…

Bilbobusek APNABIrekin lankidetza egin du berriz, bere flotaren irisgarritasuna hobetzeko

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonek eta profesionalek parte hartu dute, bigarrenez, Bilbobuseko instalazioetan eta zerbitzuetan irisgarritasun unibertsala hobetzeko diagnostikoa egiten. Lankidetza berri hau FEVAS Plena Inclusi贸n Euskadi eta Puntodis enpresa espezialistarekin harreman estuan garatu da. APNABIren parte-hartzearekin, Bilboko hiri-garraioko zerbitzuak bere autobus-flota berrirako hobekuntzak aztertu…

Udan COVID-19ren aurrean kontuz ibiltzearen garrantzia gogorarazi du APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiak aurreikusita zegoen bezala egiten jarraitzen du udako jarduerak garatzen, eta une oro errespetatzen ditu indarrean dauden neurriak eta COVID-19aren aurkako prebentzio-arloko gomendioak eta ezarritako jarduera-protokoloak. Era berean, harreman estua du Osakidetzarekin eta kasu bakoitzean erreferentzia diren erakundeekin, protokoloak aplikatzeko eta SARS-CoV-2ak eragindako gaixotasunaren kasu positiboen aurrean jardutea…

APNABIk parte hartu du gogoeta etikoko taldeen FEVAS ereduaren sorreran

APNABI Autismo Bizkaiak, beste 7 erakunderekin batera, FEVAS Plena Inclusi贸n Euskadiren proiektuan parte hartu du, hirugarren sektoreko erakundeen antolaketa-kalitatearen esparruan etika garatzeko motorra izango den tresna bat sortzeko. Lankidetza horren emaitza da dokumentu hau: “Gogoeta etikoko taldeak adimen- edo garapen-desgaitasunaren erakundeetan. Lankidetza horren emaitza da dokumentu hau: “Etika Gogoeta Taldeak…

APNABIren uda honetako lehen jarduerak arrakastaz garatu dira

APNABI autismo Bizkaia elkartearen udako programa ekaineko azken asteetan aktibatu zen, eta dagoeneko egin dira elkartearen 2021eko udako oporretako, aisialdiko eta udalekuetako lehen txandak. Hori guztia aurreikusi bezala garatu da, COVID-19aren aurrean prebentzioaren arloan indarrean dauden neurriak errespetatuz. Denbora horretan, parte-hartzaileek aukera izan dute Basondo bisitatzeko, Bizkaiko kostaldean mendi-ibiliak egiteko,…