Jarduera freskagarriak

Familien Laguntzarako Eremuak jarduera berri eta dibertigarri bat antolatu du; hala, urrian, famili arnasaldietan parte hartzen duten APNABI Autismo Bizkaiako erabiltzaileak lehenengoz joan dira Kabiezesko spa eta igerilekuetara. Atseginez jakinarazten dizuegu zuen seme-alabek izugarri disfrutatzen dutela horrelako irteeretan. Bakoitzak bere erara gozatzen du igerilekuan; batzuek luze batzuk egiten dituzten bitartean,…

Piano bat eman digute

Joan den urriaren 24an Algortako Maite Gómez APNABI Autismo Bizkaiarekin jarri zen harremanetan piano bat eman nahi zigulako. Maitek berak esan zigun asmoa zuela saltzeko, baina bururatu zitzaion ideia ona izango zela dohaintzan ematea. Erabaki zuen musikarekin eta umeekin lan egiten duen elkarteren bati ematea, pentsatu zuelako han ondo zainduko…

APNABIk berriro abiarazi du Txikipark Programa Txurdinagako Jaipark instalazioetan

APNABI Autismo Bizkaiak berriro abiarazi du bere Txikipark Programa Txurdinagako (Bilbo) Jaipark haur-parkean. Zerbitzu horrek helburu bikoitza du: familia kontziliazioa sustatzea eta 4 urtetik gorako autismodun haurrei disfrutatzeko aukera ematea. Txikipark programak, bestalde, topagune bat eskaintzen die familiei. Jaipark haur-parkea Txurdinagako geltokiaren (metroaren 3. Linea) irteeran dago, Gabriel Aresti kaleko…

AENdun pertsonen helduaroa: Lana eta Bizitza Independentea, hurrengo APNABI GELAren gaia

APNABI GELAren hurrengo jardunaldian helduaroa, enplegua eta bizitza independentea landuko ditugu, gai horrek interes eta kezka handia pizten duelako autismodun pertsonen familien artean. Jardunaldia Bilbon egingo da abenduaren 2an, eta hizpide hartuko dira, besteak beste, nolako zailtasunak dituzten AENdun pertsonek helduaroan lanpostu bat lortu eta mantentzeko, eta nolako laguntzak eta…

Beste APNABI GELA bat urriaren 7an, larunbatean, Àngels Poncerekin

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak beste prestakuntza- eta dibulgazio-jardunaldi bat antolatu du, oraingoan familien oreka emozionalari buruz. Datorren urriaren 7an egingo da Bilbon (Baroja Auditorioko Bizkaia Aretoan), APNABI GELA ekimenaren barruan. Àngels Ponce terapeuta izango da jardunaldiko hizlari nagusia, zeina espezialista baita ezgaitasunak dituzten seme-alabadun familientzako laguntzan. Hitzaldiaren izenburua izango da…