Global Innovation Dayk azpimarratu du APNABIren programa

Azaroaren 2an, astelehena, hasi zen Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XX. Astea, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuta. APNABIk streaming bidez emandako irekiera-jardunaldian parte hartu zuen. Aipatzekoa da AENdun pertsonak laneratzeko APNABIren eta Asimob euskal start-uparen arteko lankidetza-programa hautatu dutela Innobasquek Kasu Praktikoen Bankuan parte hartzeko.

APNABIko aisialdiko taldeek inguru hurbilean ari dira udaz gozatzen

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi arloak dagoeneko zabaldu ditu 2020ko udarako diseinatutako proposamen guztiak. Kirol taldeak eta udako klubek aste batzuk daramate martxan eta uztailaren 1ean aisialdiko jardueren sortak aktibatu ziren. Horri guztiari esker, udako programan parte hartu duten neska-mutilek aukera izan dute dagoeneko Añanako Gatzagak (Araba) eta Donostiako Aquariuma (Gipuzkoa)…

APNABI Autismo Bizkaia Ekuadorrekin elkarlanean ari da herrialdeko ezgaitasun elkarteei laguntzeko konfinamenduan

Eguzkiñe Etxabe, APNABI Autismo Bizkaiko hezkuntza-arloko zuzendaria, Ekuadorrekin lankidetza-lerro berri bati ekin dio, koronabirusak eragindako osasun-alerta piztu ondoren. Hego Amerikako herrialde horretako Ezintasunerako GKEen Federazio Nazionalak (FENODIS) APNABIko profesionalen eta Ekuadorreko elkarteen arteko topaketak bultzatu ditu, egoerari aurre egiteko eta konfinamenduaren ondorioak arintzeko esperientziak partekatzeko. Arrakala digitala Etxabek azaldu du…

Zu ere bazara zure elkartearen irudia

imagen-asociacion

FEVAS-Plena Inclusión Euskadi elkarteak “Zu ere bazara zure elkartearen irudia” izeneko ikastaroa antolatu zuen joan den urriaren 21ean. Ikastaro hori beraizik zuzendu zitzaien adimen ezgaitasunak dituztenei eta FEVAS mugimenduko elkarteek atenditutako bestelako garapen-nahasteak dituztenei. Ikastaro horren helburua zen elkarteetako kideei aholku praktikoak eta tresnak ematea komunikatzaile onak izan daitezen, hots,…

APNABI protagonista Bakioko V. MTB martxan

martxa-bakio

APNABI Autismo Bizkaia izan da Bakioko V. MTB (mountain bike) Martxaren protagonista. Ekitaldia uztailaren 21ean (igandea) egin zen, adin desberdinetako ehundik gora parte- hartzailerekin. Kirol ekitaldi solidario hau –ez da txapelketa bat- Bakion eta inguruko udalerrietan egiten da, 30 kilometroko zirkuitu batean, bai mendiko pistetan eta baita ere asfaltoan, eta…

APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismodun pertsonen inklusioaren aldeko mezuak

Bilbao Basket

APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen inklusioaren aldeko mezuak. Igandean, hilaren 21ean, APNABIko kideek “Partidu bat, kausa bat” kanpaina protagonizatu zuten, bere bitartez autismoa ikusarazteko Retabet Bilbao Basket eta Monbus Obradoirok jokatutako partidura bildutako publikoaren artean. Partidu horrekin itxi zen Endesa Ligako lehenengo buelta….

APNABIk emakume eta gizonen arteko berdintasunerako erakunde kolaboratzailearen ziurtagiria eskuratu du

Emakunde

APNABI Autismo Bizkaiak lortu du Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundeak) Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailearen ziurtagiria. Aitorpen hori emateko (Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua 2018ko urtarrilaren 2an) kontuan izan da APNABIk konpromisoa hartu duela eta hainbat ekintza sustatu dituela berdintasun politika bat garatzeko antolakundearen barruan. Emakunderen ebazpenak dioenez, Erakunde…

Rugby inklusiboa

Rugby Inclusivo

Azaroaren 26an, igandean, Euskal Ligako lehenengo rugby partidua jokatu zuten Hernanin Bilbao Universitariok eta Hernani Elkarteak. Bi erakundeek dituzte talde inklusiboak. Talde horietara desgaitasunak dituzten eta ez dituzten pertsonak biltzen dira eta egokituta daude parte-hartzaile guztiek goza dezaten rugbyaz eta aktiboki parte har dezaten taldean. Kirol inklusiboak sentsibilizazioa lantzen du,…

Jarduera freskagarriak

Familien Laguntzarako Eremuak jarduera berri eta dibertigarri bat antolatu du; hala, urrian, famili arnasaldietan parte hartzen duten APNABI Autismo Bizkaiako erabiltzaileak lehenengoz joan dira Kabiezesko spa eta igerilekuetara. Atseginez jakinarazten dizuegu zuen seme-alabek izugarri disfrutatzen dutela horrelako irteeretan. Bakoitzak bere erara gozatzen du igerilekuan; batzuek luze batzuk egiten dituzten bitartean,…