APNABIk AENdun pertsonen anai-arrebentzako lehen topaketa egin du

Familiei Laguntzeko arloaren bitartez, APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonen anai-arreben talde espezifikoei ekin die. ‘Anai-arrebak’ izenpean, topaketak 10 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira, eta topagune bat sortzea dute helburu, berdinekin denbora partekatu ahal izateko. Lehenengo saioa azaroaren 22an, astelehena, izan zen. Aldamiz ikastetxeko…

APNABI LANen Cocina&Catering zerbitzuak lehen zerbitzua eskaintzen dio Bilboko Udalari

APNABI LANeko Cocina&Catering talde profesionalak, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonez osatutakoak, bere lehen catering zerbitzua eskaini dio dagoeneko Bilboko Udalari. Txakolin-zerbitzua izan zen lan hori, eta Udalak APNABIren enplegu-zentro bereziarekin duen kontratuaren parte da, ekitaldietako cateringak eskaintzeko. Era horretan, gainera, AENa duten pertsonentzako enplegua sustatzen du. Erakundeei eta enpresei…

APNABIk liburu ibiltari eta kolaboratiboa sortu du abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, APNABIn liburu ibiltari eta kolaboratibo bat sortu dute, elkartearen zentro guztiak helburu beraren alde bateratzeko: euskararen normalizazioa bultzatzea. Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten zentroetako erabiltzaileek eta talde profesionalak «Nola bizi dugu euskara ?» galderaren inguruan hausnartu dute azken asteetan, eta liburuaren orrialdeetan modu sortzailean islatu…

Talde profesionalaren tratua, aurten ere APNABIren familien gogobetetzeari buruzko inkestan hobekien baloratutako alderdia

Urrian zehar APNABI Autismo Bizkaiak prozesu berri bat garatu du bere programa eta zerbitzuen erabiltzaile diren pertsona eta familien asebetetze-maila ezagutzeko. Dinamika bi urtean behin garatzen da, eta hau izan da 2020 eta 2021 ekitaldiei dagokiena. Horren bidez, erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatean aurrera egin nahi da, betiere pertsona bakoitzaren…

Astefood, AENdun pertsonen bizitza independentea bultzatzeko aplikazioa, Orange Fundazioak eta Autismo Españak saritua

Damián Simon Ibergallartuk asmatu eta garatu du proiektua, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duen pertsonak, APNABI Autismo Bizkaiaren laguntzarekin. Errezeta pertsonalizatuetatik abiatuta, menuak eta asteko erosketak planifikatzeko aukera ematen duen app bat da Astefood. Horrela, AENdun helduen bizitza independenterako sarbidea sustatzen du. Orange Fundazioak eta Espainiako Autismo Konfederazioak argitara eman dute…

APNABIk IKTen erabilera segurua eta arduratsua landu du IKT duten pertsonen familiekin

Azaroaren 20an, larunbata, APNABI Autismo Bizkaiak bere lehen APNABI Gela ospatu zuen COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoren. Oraingoan, topaketan, AENdun pertsonek komunikazio-teknologia berriak modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko gako batzuk jorratu ziren. Mikel Pulgarínek, APNABIko presidenteak, hasiera eman zion saioari gogoraraziz bi urte inguru zirela elkarteak horrelako topaketarik egin ezin zuela….

APNABIk elkartasun kanpaina jarri du abian behar handiak dituzten AENdun pertsonen familiei laguntzeko

COVID-19ak eragindako osasun-alertak eragin gogorra izan du APNABI Autismo Bizkaia elkarteko bazkide diren familietako batzuengan, eta azken hilabeteetan zailtasun handiak dituzte autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten beren seme-alaben ongizatea errazten duten laguntzen eta programen kostuari aurre egiteko. Horregatik, elkarteak kanpaina bat hasi du funts solidario bat sortzeko helburuarekin, bazterketa-arriskuan dauden…

Bizkaiak konpromisoa hartu du desgaitasun intelektuala duten pertsonen laguntzaileei garraio publikoan ordaintzetik salbuesteko

APNABI Autismo Bizkaiak hainbat urte daramatza lurraldeko garraio publikoan desgaitasun intelektuala duten pertsonen laguntzaileentzako garraio publikoaren titulua ordaintzetik salbuesteko eskatzen Bizkaiko Foru Aldundiaren eta garraioko erakunde operadoreen aurrean. Elkarteko hainbat familiarekin eta sektoreko beste erakunde batzuekin elkarlanean egin du hori. Horregatik, konpromiso hori hartzea aurrerapauso garrantzitsutzat jotzen du erakundeak. Akordioa…

APNABI LANek sentsibilizazio jardunaldiak eskaini ditu Bizkaiko Foru Aldundian

Azaroaren 15ean, astelehenean, APNABI LANek adimen- edo garapen-desgaitasunari buruzko sentsibilizazio-saioetan parte hartu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioei zuzenduta. Lantegi Batuak, Gaude eta Down Sindromearen Fundazioko erabiltzaileek ere parte hartu zuten, Fevas Plena Inclusión Euskadiren bitartez. Jardunaldi hau Foru Aldundiak egin duen LEP deialdiaren barruan kokatzen da, desgaitasun intelektuala duten pertsonei…

APNABIk aurrera egin du AENdun pertsonen zahartze-prozesuaren azterketan

APNABI Autismo Bizkaiak udazkenean amaitu du tresna tekniko baten diseinua, elkartearen erabiltzaile diren autismo-espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonen zahartze-prozesua baloratzeko eta jarraipena egiteko. Aurrerapauso garrantzitsua da hori, talde profesionalari aukera emango dio beharrei aurrea hartzeko. Eta, horrela, programak eta zerbitzuak egokitu ahal izango dituzte erabiltzaileei eta haien familiei erantzun hobea…