APNABIk aurrera egin du AENdun pertsonen zahartze-prozesuaren azterketan

APNABI Autismo Bizkaiak udazkenean amaitu du tresna tekniko baten diseinua, elkartearen erabiltzaile diren autismo-espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonen zahartze-prozesua baloratzeko eta jarraipena egiteko. Aurrerapauso garrantzitsua da hori, talde profesionalari aukera emango dio beharrei aurrea hartzeko. Eta, horrela, programak eta zerbitzuak egokitu ahal izango dituzte erabiltzaileei eta haien familiei erantzun hobea…

APNABI Gela presentzialak hemen dira berriro: hurrengo hitzordua azaroaren 20an izango da

Azaroaren 20an, larunbata, APNABI Autismo Bizkaiak bere Gela presentzialak berreskuratuko ditu COVID-19aren pandemiak markatutako aldiaren ondoren. Topaketa hauek, bereziki bazkide diren familiei zuzendutakoak, autismoaren espektroaren nahasmendua duten pertsonei eragiten dieten gaiei eta egoerei buruzko prestakuntza hobetzea dute helburu, beren bizitzako etapa ezberdinetan zehar, eta topaketarako eta esperientziak partekatzeko uneak errazten…

Dagoeneko ezagutzen ditugu APNABIren 2022ko egutegiko argazkiak!

Joan den ekainean, APNABI Autismo Bizkaiak bere 3. argazki lehiaketaren deialdia egin zuen, «Bizkaia urdina» lelopean. Bigarren urtez, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten erabiltzaileei, profesionalei eta bazkide diren ireki zaie. Horren bidez, elkarteak 2022ko egutegi solidarioa irudikatuko duten 12 irudiak hautatu nahi zituen, kolore urdina ardatz hartuta, hori baita autismoari…

APNABIk bere berrikuntza esperientziak aurkeztu ditu Euskaliten Europako Astean

Urriaren 28an, ostegunean, APNABI Autismo Bizkaiak Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu zuen. Iban Huartek, APNABI LANeko zuzendariak, “Berritu sistemaz? Testuinguru bideratzaile bat diseinatuz” hitzaldia eskaini zuen. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak antolatutako bINKLUSIon jardunaldia desgaitasunaren sektoreko proiektuak eta jardunbide egokiak partekatzera bideratua egon zen. Huartek bere…

APNABIko AENdun pertsonek Bizkaiko eta Arabako hainbat kultura-baliabideren irisgarritasuna baliozkotu dute

APNABIren erabiltzaile diren autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonek Bizkaiko eta Arabako zenbait baliabideren irisgarritasun fisikoa zein kognitiboa baliozkotzeko hainbat proiektutan parte hartu dute berriki. APNABIko Aldamiz ikastetxeko taldeek Lekeitioko itsasargia eta Iruña Okako Santa Katalina Lorategi Botanikoa bisitatu zituzten. Gainera, aisialdiko talde batek bisita gidatu batean parte hartu zuen…

Guraso taldeak kalitatezko aisialdiaren garrantzia eta APNABIk horretarako eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu

APNABIk Gurasoak taldearen lehen topaketa egin zuen joan den urriaren 23an, udako oporren etenaldiaren ondoren. Hitzordua, Familiei Laguntzeko arloak antolatua, Iralabarriko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) APNABI Aretoan izan zen, Bilbon. Bertan, elkarteak autismoaren espektroaren nahasmendua duten pertsonentzat antolatzen dituen aisialdiko jardueren eskaintza jorratu zen. Era berean, aisialdi indibiduala edo jarduera…

Aldamiz ikastetxeko bideoak irabazi du Euskaliten ‘Kudeaketa laburrean’ lehiaketaren publikoaren saria

APNABIren Aldamiz ikastetxeko ‘Gure eskola jasangarria’ bideoak ikusleen saria irabazi du Euskaliten ‘Kudeaketa laburrean’ ikus-entzunezko lehiaketan, Eusko Jaurlaritzak euskal erakundeetan kudeaketa aurreratua sustatzeko fundazio gisa sortutako erakunde-taldean. Mondragon Unibertsitatearen laguntza izan du lehiaketak. APNABIren Youtubeko kanalerako esteka honi jarraituz ikus dezakezu Aldamiz ikastetxearen bideoa. Sari banaketa online egin zen urriaren…

APNABIren eguneko arretarako zentroetan oinarrizko finantza-prestakuntzaren edizio berria amaitu da

Urrian amaitu da San Inazioko, Lurgorriko eta Garamendiko eguneko arretarako zentroetan (EAZ) garatu den Oinarrizko Finantza Prestakuntzako ekimena, Caixako boluntarioen laguntzari esker. Horren bidez, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten zentroetako erabiltzaileek eguneroko gastuen ulermena, diruaren erabilera egokia, aurreztearen garrantzia eta beste alderdi batzuk lantzeko aukera izan dituzte. Une oro, taldeen…

Enplegu Lagundua ingurune arruntetan gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko tresna gisa finkatzen ari da

2021 honetan 10 urte beteko dira EcA Foroa -Enplegu Lagundua- sortu zenetik. APNABI eta Euskadiko beste 11 erakunde inguru arruntetan desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzearen eta laneratzearen alde lan egiten dute. Efemeride horrek agerian uzten du enplegu lagunduaren metodologia sendotu egin dela helburu hori lortzeko. APNABI LANen kasuan, enplegu lagundua da…

Zabalik dago APNABIren 2022ko Familiei Laguntzeko Programetan izena emateko epea

APNABIren Familientzako Laguntzak dagoeneko aurkeztu du 2022rako arnasketa, udaleku ireki eta jarduera ludikoen eskaintza – Lehen Txikipark-, eta eskaerak formalizatzeko epea ireki du. AENdun pertsonaren familiari laguntzeko eta haren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko pentsatuta eta diseinatuta daude proposamen horiek, kontziliazio pertsonala, lanekoa eta soziala bultzatuz. APNABIren Aisialdi arloa da autismoa duten…