Aurten ere Aldamiz ikastetxeak Amazonen ‘Un clic para el cole’ kanpainarekin bat egin du

Amazon online erosketen plataformak “Un clic para el cole” kanpaina solidarioaren edizio berri bat aktibatu du. Horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei laguntzen die eskola-materiala kosturik gabe eros dezaten. Eta beste behin ere, APNABIko Aldamiz Ikastetxeak parte hartuko du ekimenean. Hezkuntza bereziko zentroari laguntzea oso erraza da: Amazonen erosketa bat egitean,…

Emakundek aitortu du APNABI Lan emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko erakunde laguntzailea dela

Emakumearen Euskal Institutuak, Emakundek, APNABI Lan saritu du emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa, eta, horrela, bere berdintasun-batzordearen bidez berdintasun handiagoa bultzatzeko eta sustatzeko egiten duen lana aintzatetsi du. Horrela, arlo soziolaborala APNABIri gehitu zaio. Elkarteak titulu hori du 2018tik. 📰 → APNABIri aitorpena eman izanaren albistea irakurri dezakezu…

Ezgaitasun judizialei amaiera ematen dien legea sartu da indarrean

Irailaren 3an sartu zen indarrean legeria zibilaren eta prozesalaren erreforma, ezgaitasun judizialei amaiera ematen diena eta desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzea dakarrena. Horrela, aurrerapen historikoa lortu da adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideen defentsan. Ildo horretan, Futubidek (Bizkaia), Atzegi Tutoretza Fundazioak (Gipuzkoa) eta…

APNABIk 500 plaza baino gehiago bete ditu aurten udako jardueren bidez

APNABI Autismo Bizkaiak oso aho-zapore onarekin itxi du uda. Elkarteak 514 plaza bete ditu udaleku irekien, oporretako txanden, planen asteen eta arnasaldi programen bidez. Gainera, programazio hori hasieran aurreikusi bezala garatu da. Parte hartzaileek hondartzako eta igerilekuko jardunaldi ugari, zine saioak, eskulanak eta tailerrak, bisita kulturalak, inguruko udalerrietara txangoak, kirola…

APNABIko zentroek hobekuntzak jaso dituzte udako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan zehar. Besteak beste, Goikoa etxean irisgarritasuna hobetu da. Plataforma jasotzaile berri bat instalatzeaz eta eskaileretako baranda ordezkatzeaz gain, bainugela berregokitu dute, eta orain gurpil-aulki batekin sar daiteke bertara. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bidalitako zehaztapen teknikoak hartu dira kontuan. Mendialdeko etxean ere pintura-lanak…

APNABI Talentia Weeken izan da, erreferentziazko beste 20 euskal erakunderekin batera

APNABI Autismo Bizkaiak Talentia Week ekimenean parte hartu zuen uztaileko lehen astean. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatutako Bizkaia Talentek antolatutako ekimen berri horren helburua da erreferentziazko erakundeetako ordezkariak hiru euskal unibertsitateetako 4. mailako ikasleekin biltzea. Ikasturte amaierarekin batera, topaketa – kasu honetan birtuala – lau egunez luzatu zen,…

APNABI Bizkaiko surf eskola inklusiboaren sorreran parte hartzen ari da

APNABI Autismo Bizkaiak Surf Irekia proiektuaren aurkezpenean parte hartu du asteartean, ekainaren 8an, aniztasun funtzionala duten pertsonei kirol horretako eskolak emateko. Bilboko Itsasmuseumean izan zen ekitaldia. APNABI hasiera-hasieratik ari da proiektuan lankidetzan, aisialdiko eta denbora libreko lantaldearen bidez. Pertsona guztiek itsasoaz eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera izan dezaten laguntzak eta…

APNABIren Aldamiz ikastetxeak 800€ baino gehiago lortu ditu Amazonen ‘Un clic para el cole’ kanpaina solidarioari esker

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz Hezkuntza Bereziko Zentroak 869,49 euroko dohaintza lortu du, Amazonen ‘Eskolarako klik’ kanpaina solidarioaren bidez, 2020-2021 deialdian. Urrian hasi zen hori. Horrekin, ikastetxeak eskolako hainbat material erosi ahal izan ditu, baita bi bizikleta estatiko, korrika egiteko zinta bat eta bost entzungailu ere. Hori guztia ikastetxeko zentroetan banatuko…

APNABIk artea eta sormena aztertzen ditu Bilboko Arte Ederren Museoan

Joan den ostiralean, maiatzaren 28an, APNABI Autismo Bizkaiak aukera izan zuen hurbiletik ezagutzeko Bilboko Arte Ederren Museoak familian partekatzeko aisialdi-proposamen bat, sormenaren eta artearen bidez gozatzeko aukera ematen duena. APNABIko aisialdiko taldeak, elkarteko kide diren familia batzuekin batera, adimeneko ezgaitasuna duten pertsonentzat pentsatutako dinamikan parte hartu zuen. Remigio Mendiburu artistaren…

2021eko iraila eta abendua bitarteko denboraldiko aisialdi-jarduerak aurkeztu ditu APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiak aisialdiko jardueren eskaintza zabala aurkeztu du hurrengo denboraldirako, 2021eko iraila eta abendua bitartean. Lau urtetik gorako prestatu da proposamena, eta eguneko irteerak, ingurumen jarduerak, mendi-ibiliak eta jaiegunak aurreikusten ditu. Horiek guztiek une horretan indarrean dauden COVID19aren aurkako prebentzio neurriak beteko dituzte. Izen-emateakBazkide diren familiek postaz jasoko dute…