Galiziako Amicos elkarteak ateak ireki dizkio APNABIri

Aintzane Sarmiento eta Yurisant Anuncibay, APNABI Autismo Bizkaiako Aldamiz Ikastetxeko irakasleak, Boiroko (Galizia) Amicos elkartean izan dira, bertako jardunbide egoki batzuk ezagutzeko, batez ere ingurumenera bideratutakoak. Ikastetxean komunitatean egindako birziklatze-proiektuaren ondorioz sortu zen aukera hori. Proiektu horrek Ideia Sariak 2024 izeneko berrikuntza-ideien 3. barne-lehiaketa irabazi zuen. Hala, otsailaren 13an eta…