APNABIk CAPALIST testifikazio-protokoloa baliozkotzen laguntzen du adimen-desgaitasuna duten pertsonetan

APNABI Autismo Bizkaiaren psikologia-taldeak CAPALIST testifikazio-protokoloa adimen-desgaitasun duten pertsonetan prozesu judizialetan zehar baliozkotzen dihardu. Lan hau Madrilgo Unibertsitate Konplutentsetik sortu da eta Gizarteratze Betean parte hartu duten hainbat elkarterekin jarri dira harremanetan. APNABI eta Futubide Tutoretza Fundazioa dira Euskadiko erakundeen ordezkariak. Raquel Sedano, Isabel Expósito eta Montserrat Clavero APNABIko psikologoek…

APNABIren jarduera ez da etengo Eguberrietako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroek (EAZ), kontsulta-zerbitzuak eta Aldamiz ikastetxeak Eguberrietako oporraldiei ekin diete dagoeneko. Hala ere, elkarteko etxebizitzek, aisialdirako eta Familiei Laguntzeko ekimenek eta APNABI Lanen enplegu-programek lanean jarraituko dute datozen asteetan. Hori guztia, azken hilabeteetan bezala, erakunde eskudunek COVID-19 delakoaren aurka ezarritako prebentzio- eta segurtasun-neurriak errespetatuz garatuko…

APNABIk bere arreta psikologikoan berrikuntzak egitea aztertzen ari da tresna digital baten bitartez

APNABIren kontsulta arloak funtzio exekutiboak optimizatzeko programaren aldi berri bati ekingo dio urrian, eta tresna digital berritzaile bat erabiliz egingo du. Eguneroko bizitzaren eta haren egitekoen planifikazioa eremu klinikotik lantzea du helburu ekimenak. Fase pilotu horretan –ekainean amaituko da– AENdun 10 adingabek hartuko dute parte. Saio presentzialak eta urrunekoak txandakatuko…

Deseskalada aurrera doa, eta APNABIk bere zerbitzuak pixkanaka berraktibatzen jarraitzen du

APNABI Autismo Bizkaiak urratsak ematen jarraitzen du Covid-19ren aurkako konfinamenduaren ondoren. Erakundeen jarraibideei eta indarrean dagoen araudiari jarraiki, azken asteetan elkatearen zerbitzu batzuk berriro aktibatu dira, nahiz eta aldaketa batzuk egin diren, gaixotasuna berriro ager ez dadin segurtasun-neurrien eta protokoloen ondorioz. Aisialdi arloa 2020ko udarako aurreikusitako jarduerak berriz diseinatuko ditu…

APNABIk arreta goiztiarrari eta zerbitzu klinikoari ekin dio berriro

Koronabirusak eragindako alarma-egoeragatik geldialdia egin ondoren, datorren astelehenean, maiatzak 11, APNABI Autismo Bizkaiak arreta goiztiarreko eta klinikoko zerbitzua berraktibatuko du. Arloko taldeak telematikoki eta aurrez aurre artatuko ditu AEN duten pertsonak eta haien familiak; bi kasuetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta eta segurtasun-neurri garrantzitsuei jarraituta; izan ere, APNABIk hainbat doikuntza egin…