APNABIko ia 100 profesionalek parte hartu dute Jardunbide Egokien barne jardunaldietan

APNABI Autismo Bizkaiak Jardunbide Egokien barne jardunaldiei ekin die berriro azaroan, profesionalei zuzenduta, eta 100 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Urteko topaketa horien azken edizioa 2019an izan zen, eta COVID-19aren pandemiaz geroztik ez ziren berriro egin. Saioen helburua ezagutzaren partekatzea indartzea da, eta, horretarako, taldeek hainbat proiektu eta berrikuntza aurkeztea…

APNABIk hitzarmen bat sinatu du Osakidetzarekin, desgaitasun intelektuala duten pertsonen laneratzea bultzatzeko

APNABI Autismo Bizkaiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Osakidetzarekin, desgaitasun intelektuala duten pertsonak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko lanpostuetan sartzea eta sendotzea helburu duena. Akordio honetan Gaude, Euskadiko Down Sindromea Fundazioa, Lantegi Batuak, Gureak Araba eta Gureak elkarteek ere parte hartu dute. Testua Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu eta Osakidetzako Administrazio Kontseiluko presidente…

Hauek dira APNABIren 2024 egutegian agertuko diren argazki irabazleak

Urtero bezala udan, APNABI Autismo Bizkaiak bere argazki lehiaketa ospatu du. 5. edizio honetan «Herri eta hiri jasangarriak» gaia jorratu du, 11. Garapen Jasangarriaren Helburuari (GIH) erantzunez, eta askotariko alderdiak barne hartuz, hala nola inklusioa, segurtasuna, mugikortasuna, kultura eta ondarea edo berdeguneak. 12 argazki irabazleek APNABI 2024ren egutegi solidarioa egingo…

Guraso taldeen zikloa eta AENa duten pertsonen anai-arreben topaketak hasi dira

APNABI Autismo Bizkaiak urrian eman dio hasiera familiei laguntzeko bi programaren ikasturte berriari: guraso-taldeak eta anai-arreben topaketak. Lehenengoak urriaren 7an eta 21ean egin zituen hitzorduak, eta bigarrenak hilaren 20an, ostiralean. Guraso-taldeak hainbat denboralditan ospatzen dira. APNABIko kide diren familien artean konexio-sareak sortzea bilatzen duten topaketak dira, non beren semearen edo…

Zabalik dago APNABIko familiei laguntzeko eta aisialdirako jardueretan izena emateko epea 2024ko urtarriletik ekainera bitartean

APNABI Autismo Bizkaiak dagoeneko argitaratu du 2024ko urtarriletik ekainera bitarteko denboraldirako jarduera eta programen eskaintza. Proposamen horien artean daude parte-hartzaileen gozamena errazteko aisialdiko eta denbora libreko programak, bai eta familiei laguntzeko programak ere, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egitea errazteko pentsatuak. Bazkideak GAUR asteroko buletin digitalaren bidez eta posta arruntez…

Autismoa duten pertsonen funtzio exekutiboak hobetzeko programaren 2023-2024 edizioa irailean hasi da

APNABI Autismo Bizkaiako talde klinikoak funtzio exekutiboa eta familia-bizitzaren kalitatea optimizatzeko programarekin jarraitzen du. Irailean ekimen honen edizio berri bat abiatu da, eta eguneroko bizitzaren eta bere zereginen plangintza esparru klinikotik landu nahi du. Horren guztiaren helburua da autismoa duten parte-hartzaileek autonomia handiagoa, autodeterminazioa, osasun mental hobea eta estresaren kontrola…

60 pertsona baino gehiago interesatu dira APNABIren proiektuaz Deustuko Unibertsitateko boluntariotza azokan

Irailaren 21ean, osteguna, APNABI Autismo Bizkaiak Bolunta boluntariotzarako Bizkaiko agentziak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean antolatzen duen boluntariotza azokan parte hartu zuen. Urtero bezala, unibertsitateko klaustroak dozenaka erakunde hartu zituen, eta haien esperientziak eta boluntarioen eskaintza partekatu zituzten. Jardunaldian zehar 60 gazte baino gehiago hurbildu ziren APNABIren stand-era, elkartearekiko eta boluntariotza aukerekiko…

400 pertsonek parte hartu dute APNABIren udako jardueretan

Udako azken txandak amaituta, balantzea egiteko ordua da. Eta beste urte batez, APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten pertsonei eta haien familiei erantzuteko zifra garrantzitsuekin itxi du uda. 2023ko ekaina eta iraila bitartean, elkarteak programazio zabala eta askotarikoa zabaldu du, eta guztira AENdun 386 pertsonak hartu dute parte….

APNABI Lanek AEN duten gazteentzako lan-gaikuntzari buruzko Lanberri ikastaroaren 2023-2024 edizioa hasiko du

APNABIren sustapen soziolaboraleko arloa, APNABI Lan, langabezian dagoen autismoaren espektroko nahasmendua duten gazteentzako lan-gaikuntzako 2023-2024 ikastaroa prestatzen ari da, Lanberri programaren bidez garatua. Horrela, erreprografiaren eta produktu grafikoen manipulazioaren lanbide-adarreko prestakuntza eskaintzen du. Ekimen honen helburua pertsona horien lan-aktibazioa eta lan-merkatuan sartzea sustatzea da. 📸 Azken edizioko argazkiak ikus ditzakezu…

Fruiz udalerriak APNABIren etxea aukeratu du herriko jaietako txupinero gisa 2023an

Fruizeko (Bizkaia) Jai Batzordeak APNABIren etxeko pertsonak aukeratu zituen lehen suziriaren metxari su eman ziezaioten. Hitzordua ostiralean, abuztuak 4, izan zen, 20:30etan herriko plazan. Horrela, Iñigok pregoia irakurri zuen eta bere kide Andresek ospakizunei hasiera eman zieten bi suziriak erre zituen, erakundeetako ordezkariekin eta une oro haiekin izan ziren herritarrekin…