APNABIko aisialdiko taldeek inguru hurbilean ari dira udaz gozatzen

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi arloak dagoeneko zabaldu ditu 2020ko udarako diseinatutako proposamen guztiak. Kirol taldeak eta udako klubek aste batzuk daramate martxan eta uztailaren 1ean aisialdiko jardueren sortak aktibatu ziren. Horri guztiari esker, udako programan parte hartu duten neska-mutilek aukera izan dute dagoeneko Añanako Gatzagak (Araba) eta Donostiako Aquariuma (Gipuzkoa)…

Erakundeko euskararen mapa osateko hasierako pausuak eman ditu APNABIk

APNABI Autismo Bizkaian gaur egun dagoen euskararen ezagutza eta erabiltze maila aztertzen ari da elkarteko Euskara Batzordea azken asteetan, Artez aholkularitza taldearen laguntzarekin. Profesionalak probat bat egiten ari dira beren ulermen maila, ahozko eta idatzizko adierazpena eta lan esparruan hori erabiltzeko haien jarrera ebaluatzeko. Emaitzak udazkenean jaso eta aztertuko dira….

Elkarrizketa-zikloa: Horrela bizi izan du familia batek COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako konfinamendua

Lorena Barbadillo Ruiz Adei Nuñez Ruizen ama da, APNABI Autismo Bizkaiko zerbitzuak erabiltzen dituen eta AEN duen 5 urteko mutikoa. Konfinamendua Barakaldoko (Bizkaia) etxean nola bizi duten kontatu digu. Nola igaro duzue konfinamendua? Barakaldoko etxebizitza batean bizi izan gara. Balkoirik ez genuen arren, Adeik ondo eraman du. Astean behin atera…

APNABIk nazioarteko psikomotrizitate-mintegi batean partekatu ditu bere esperientziak gorputz-lanetan

Vega Marquetak, APNABI Autismo Bizkaiko Arrigorriagako Eguneko Arreta Zentroko hezitzaileak, joan den larunbatean, uztailaren 11n, parte hartu zuen Txileko psikomotrizitateko CICEP zentroak antolatutako nazioarteko mintegi batean. Bere hitzaldian, “AEN dun pertsona helduaren gorputza, komunikaziorako eta munduarekiko harremanetarako motorra” izenburupean, elkartea zentro horretan egiten ari den gorputz-lanaren proiektuaren gako batzuk azaldu…

Abian da APNABIren 2. argazki-lehiaketa, 2021 egutegia osatzeko

APNABI Autismo Bizkaiak bere argazki-lehiaketaren 2. ediziorako deialdia egin du, elkarteak urte amaieran ekoitziko dituen 2021 egutegiak osatzeko. Aurten, “Nire bizitza osasuntsua” izango da lehiaketaren gaia, eta erakunde osoari zabalik egongo da: AEN duten pertsonei, bazkide diren familiei edo parte hartu nahi duten profesionalei, adina edozein dela ere. Pertsona bakoitzak…

Lankidetza-hitzarmenei esker, APNABIk udako erantzuna zabaldu du Bizkaiko zenbait udalerrietara

APNABI Autismo Bizkaiak hitzarmen bana sinatu du Leioako eta Bermeoko Udalekin eta Durangoko Jesuiten ikastetxearekin, udako zenbait jardueratan instalazioak erabiltzeko. Hala, Leioako Mendibile eskola publikoko gela batzuk, Bermeoko eskolako eta Durangoko ikastetxeko gune batzuk erabiltzen ari da elkartea uztailean eta abuztuan. Horri esker, APNABIk udalerri horietako familiei eta AEN duten…

APNABIk AENa duten pertsonen zahartzea aztertu du

APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duen pertsonen zahartzeari buruzko ikerketa garatu du, pertsona horien guztien eta haien familien etorkizuneko beharrei aurrea hartzeko. Zahartze aktiboaren taldearen bidez garatu da. Ikerketaren dokumentua eskuragarri dago hemen. Oso ikerketa gutxi daude zahartzeari eta AENei buruz, adimen-urritasunari buruzkoak baitira nagusi. Analisi horren arabera….

2020ko udazkeneko aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabalik

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi Arloak dagoeneko aurkeztu ditu 2020ko udazkenean egingo dituen jarduerak, eta, horrekin batera, izena emateko epea ireki du. Uztailaren 16ra arte egongo da zabalik. Eskaintzak, 4 urtetik gorakoentzat, erakunde eskudunek COVID-19aren kutsatzea saihesteko adierazitako protokolo eta neurriei jarraituko die uneoro. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek hogei…

Azlan zentro okupazionalak zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei eta partikularrei

10 urte baino gehiago dira APNABIren Azlan zentro okupazionala lanean hasi zenetik. Bizkaiko AENdun pertsonei berariazko erantzuna emateko jaio zen, ingurune arruntetan beren gizarte- eta lan-garapenarekin jarraitzeko zailtasunak baitzituzten eta, beren gaitasun pertsonalengatik, horretarako ingurune egituratu bat behar baitzuten, garatzen jarraitu ahal izateko, haien gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Gaur egun,…

Maierrek 1.500 babes-pantaila eman dizkio APNABIri

APNABI Autismo Bizkaiak palet bat jaso zuen ekainaren 24an, Mondragon Corporationeko Maier enpresaren 1.500 babes-pantailekin. Elementu horiek elkartearen zerbitzuetan erabiliko dira, COVID-19 saihesteko diseinatutako protokoloen barruan. Maier Europako liderra da plastikozko piezen dekorazioan eta automobilgintzarako azpimultzo teknikoen fabrikatzaileetan, eta osasun-krisia hasi zenetik babes-ekipoen berezko ekoizpenean lan egin du.