Rugby inklusiboa

Rugby Inclusivo

Azaroaren 26an, igandean, Euskal Ligako lehenengo rugby partidua jokatu zuten Hernanin Bilbao Universitariok eta Hernani Elkarteak. Bi erakundeek dituzte talde inklusiboak. Talde horietara desgaitasunak dituzten eta ez dituzten pertsonak biltzen dira eta egokituta daude parte-hartzaile guztiek goza dezaten rugbyaz eta aktiboki parte har dezaten taldean. Kirol inklusiboak sentsibilizazioa lantzen du,…

APNABI Autismo Bizkaiak bat egin du Boluntarioaren Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin

Gaur, abenduak 5, Boluntarioaren Nazioarteko Eguna da. APNABI Autismo Bizkaia elkartean ere ospatu nahi dugu egun hori, eta horrela eskerrak eman gure antolakundean kolaboratu duten boluntario guztiei, gure proiektu eta lantaldeetan parte hartu dutelako. Eskerrak eman nahi dizkiegu beren denbora eman diguten eta ematen diguten guztiei, beren konpromisoagatik eta ahaleginagatik,…

APNABIk laguntza emango die mendeko langileen 5 plaza betetzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsona autistei

APNABI Autismo Bizkaia Elkarteak laguntza emango die mendeko langileen bost plaza betetzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten AENdun pertsonei. Plaza horiek desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu Eskaintzaren barnean kokatzen dira. APNABI Elkarteak sustapen soziolaboraleko ENTREMANOS eremuaren bidez emango du laguntza hori eta,…

APNABIk “Ni, neure etxean” gidali liburua argitaratu du, AEN duten pertsonen bizitza independentearen entrenamendua sustatzea izanik helburu

Atseginez partekatu nahi dut zuekin APNABI Autismo Bizkaian plazaratu berri dugun “Ni, neure etxean” argitalpena, bizitza independenteranzko bidean dauden AENdun pertsonak entrenatzea helburu duen gidaliburua. Gidaliburu hau Etxebizitza Eremuan bultzatutako programa baten barruan egin da eta programa horren helburua da autismodun pertsonen gaitasunak hobetzea helduarora iristen direnean. Aholku praktiko zenbait…

Bizitza osasuntsua, bizitza ona!

Joan den astean Azlan Okupazio zentroak eta Martín Gregorio Iturraldek, praktikan dagoen Deustuko Unibertsitateko Kirol arloko ikasleak, elkarrekin antolatu zuten jarduera-multzo bat, aisialdirako alternatiba osasuntsu bat eskaintzeko Entremanoseko kideei. Jarduera horietako bat azaroaren 3ko goizean egin zen. Rekaldetik etorritakoan, zentroan elkartu ziren eta Pagasarriren gailurrera abiatu ziren. Azaroaren 5ean, igandean,…

Jarduera freskagarriak

Familien Laguntzarako Eremuak jarduera berri eta dibertigarri bat antolatu du; hala, urrian, famili arnasaldietan parte hartzen duten APNABI Autismo Bizkaiako erabiltzaileak lehenengoz joan dira Kabiezesko spa eta igerilekuetara. Atseginez jakinarazten dizuegu zuen seme-alabek izugarri disfrutatzen dutela horrelako irteeretan. Bakoitzak bere erara gozatzen du igerilekuan; batzuek luze batzuk egiten dituzten bitartean,…

Piano bat eman digute

Joan den urriaren 24an Algortako Maite Gómez APNABI Autismo Bizkaiarekin jarri zen harremanetan piano bat eman nahi zigulako. Maitek berak esan zigun asmoa zuela saltzeko, baina bururatu zitzaion ideia ona izango zela dohaintzan ematea. Erabaki zuen musikarekin eta umeekin lan egiten duen elkarteren bati ematea, pentsatu zuelako han ondo zainduko…