APNABIK AENdun pertsonen gizarteratzea errebindikatu du Autismoaren Munduko Egunean

APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatu du Bilbon, herri-jai errebindikatzaile bat antolatu duelarik nahaste hori ikusgarri egiteko gizartean. Ekimen horretan elkarrekin bildu dira autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonak eta beren senitartekoak, elkarteko profesionalak eta ezgaitasunaren munduko beste erakunde batzuetako kideak. Urtero bezala, ekitaldian globo urdinak biodegradagarriak askatu…

APNABIren egoitza berriaren inaugurazio ofiziala ººº

inauguración-apnabi

APNABIk martxoaren 21ean (ostegunean) inauguratu zuen bere Bilboko egoitza berria. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta elkarte honen (Mikel Pulgarin buru duena) Zuzendaritza Batzordeko hainbat kide. Inaugurazio ekitaldian izan zirenek instalazio…

Apnabik bat egin du Bizkaia Talent erronkarekin

bizkaia talent

Irabazi asmorik gabeko elkarte izaeradun ekimen bat da, misio argi bat duena: Bilbon, Bizkaian eta oro har Euskadin, berrikuntza eta ezagutzaren prozesura ongi prestatutako pertsonak erakartzeko, lotzeko eta atxikitzeko beharrezko baldintzen ezarpena bultzatu eta sustatzea. Apnabiren erronka izango da komunikazio-, harreman- eta partaidetza-estrategia bat ezartzea AENa duten pertsonen eta beren…

Turismo IMSERSO-Plena inclusión España erakundeen jarduerak

APNABI Autismo Bizkaiak opor aste bat antolatu du Lloret de Maren (Girona), datorren apirilaren 23tik 29tara, Plena Inclusión-IMSERSO programaren barruan. 15 plaza daude ezgaitasuna duten pertsonentzat, eta sei begiraleentzat. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da. Bidaia horretara joan daitezke adimen ezgaitasuna duten 16 urtetik gorako pertsonak, baldin eta %33ko ezgaitasun…

APNABIko Entremanos elkarteak lanerako gaikuntza-ikastaro berri bat sustatu du autismoa duten gazteentzat

Entremanos-ek, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko sustapen soziolaboralerako erakundeak, lanerako gaikuntza-ikastaro bat eskainiko du Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten eta langabezian dauden 10 gazterentzat. Prestakuntza hori produktu grafikoen manipulazio- eta akabera-lanei buruzkoa izango da. Entremanos elkarteak sustatzen duen ikastaro horrek 350 orduko iraupena du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta…

Boto eskubidea eta jardunbide egokiak gizarte demokratiko batean

Gehienek uste dute gurasoen edo tutoreen laguntza behar duen eta gaitasunak judizialki aldatuta dauzkan pertsona batek ezin duela izan sufragio eskubiderik. Uste hori oso zabalduta dago, orain dela gutxira arte indarrean egon den legeria modu murriztailean aplikatu izan delako eta sufragio eskubidea erabiltzeko ezintasun hori arau orokor bihurtu zelako, salbuespena…

Dincat jardunaldia

Eguzkiñe Etxabe, APNABIko Hezkuntza Eremuko eta Aldamiz Ikastetxeko zuzendaria, joan den urtarrilaren 16an Bartzelonan, DINCATek (Adimen eta garapen ezgaitasunak dituzten pertsonen elkarteen Kataluniako federazioak) antolatutako lan-jardunaldian “Hezkuntza bereziko zentroen arteko lankidetza funtsezkoa da hezkuntza inklusiboan aurrera egiteko” Hezkuntza bereziko hirurogeita hamar profesional bildu ziren jardunaldian, non azaldu baitzuten zein garrantzitsua…

APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismodun pertsonen inklusioaren aldeko mezuak

Bilbao Basket

APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen inklusioaren aldeko mezuak. Igandean, hilaren 21ean, APNABIko kideek “Partidu bat, kausa bat” kanpaina protagonizatu zuten, bere bitartez autismoa ikusarazteko Retabet Bilbao Basket eta Monbus Obradoirok jokatutako partidura bildutako publikoaren artean. Partidu horrekin itxi zen Endesa Ligako lehenengo buelta….

APNABIk Onda Vasca irratian esan du AENdun pertsonek eskubidea dutela aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko

Onda Vasca

Onda Vasca irratiko “Euskadi Hoy Magazine” saioan Esther Fernández Valtierra elkarrizketatu dute, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Aisialdi eta Denbora Libreko arduraduna. Elkarrizketa horretan Estherrek bertatik bertara aurkeztu ditu APNABIk eskaintzen dituen jarduerak Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren aisialdiaz –bakarkakoa nahiz partekatua- goza dezaten, gizarteko gainerako kideen baldintza berdinetan….

C2B enpresak AENdun pertsona bat kontratatu du

C2B

APNABI Autismo Bizkaiako eremu soziolaboralean (Entremanos) bikain hasi dugu urtea, kontratazio berri bat lortu baitugu ECA-Laguntzadun Enplegua proiektuaren bitartez. C2B (Campus to business) prestakuntza-sektorean esperientzia zabala duen enpresa bat da, neurriko konponbideak eskaintzen dituena edozein negozio-eremutan eta enpresako sail desberdinak barne hartzen dituena, eta erabaki du proiektu honen aldeko apustua…