APNABI ekainaren 16ko “estropatadan”

APNABIk WOP Fundazioaren estropatada herrikoiaren zazpigarren edizioan parte hartuko du ekainaren 16an (igandea), ahate handi batekin eta 25 ahate txikirekin. Eguerdiko 13:00etatik aurrera Wo-ahateek lasterketaren ibilbidea egingo dute Bilboko itsasadarrean, baina aurten alderantzizko norabidean.  Aurten lasterketa Euskalduna Zubian hasiko da eta Deustuko Zubian bukatu. Ahate handi bat (Wopaton) eta ahate…

APNABIk jaso du ONCEren Urrezko Txintxarria

APNABI Autismo Bizkaiak jaso du ONCE Euskadik sustatzen duen 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria. Aitortza hori gaur eman zaio, ekainaren 8an, Bilbon “gizarte inklusibo baten alde” egin den XVII. Txintxarri Lasterketa amaitzean. APNABI Urrezko Txintxarri izendatua izan da, berau izan delako boto gehien jaso duen erakundea ONCEk bere webgunean antolatzen duen…

Aldamiz ikastetxea, bizitza osasuntsua

programa activate

Iragan maiatzaren 21ean APNABI Autismo Bizkaiak, gazteriaren aldeko Alcampo Fundazioarekin batera, sentsibilizazio-jardunaldi bat antolatu zuen, 2019an garatzen ari den #Heldu #BizitzaOsasuntsuari proiektuaren barruan. APNABIko Aldamiz ikastetxeko hogei ikaslek eta irakasle talde batek Mungiako Alcampo supermerkatuan antolatutako “yinkana osasuntsu” batean parte hartu zuten. Supermerkatuko langileen laguntzarekin, “ezkutatutako” elikagaien piktogramak bilatu zituzten…

APNABIk autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertu ditu

aula-apnabi

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 200 familia inguru bildu dira antsietateari buruzko prestakuntza-jardunaldi batean. Topaketa horretan hizpide hartu dira antsietatearen agerraldiak, antsietatea eragin dezaketen faktoreak eta erregulazio emozionalerako prozedurak, horrelako egoerak lantzeko autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin. APNABI Gela foroaren barruan antolatu da jardunaldia, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide…

APNABI proposatua izan da 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria jasotzeko

ONCEk zabaldu du 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria aukeratzeko bozketa. Datorren ekainaren 8an emango du sari hori, Bilbon egingo den Gizarte inklusiboaren aldeko XVII. Txintxarri Lasterketa amaitutakoan. APNABI-Autismo Bizkaia izan da aukeratuetako bat, “40 urteko ibilbidea egin ondoren eta hasierako espiritu berbera mantenduz, erreferentziazko antolakunde bihurtu delako Autismoaren Espektroko Nahasteen arloan,…

APNABI, protagonista RETAbet Bilbao Basket eta Palencia Basket taldeen arteko partiduan 

Maiatzaren 12an (igandea) APNABI Autismo Bizkaia protagonista izan zen Miribillan, RETAbet Bilbao Basket eta Chocolates Trapa Palencia taldeen arteko partiduan. Igoerako playoff-en bigarren partidua zegoen jokoan, bost partidutatik onenak lortuko duelarik final four finalerako plaza bat. Atsedenaldian, APNABIko erabiltzaile-talde batek puzzle bat osatu zuen bere elkartearen logotipoarekin, Bilbao Arenako kantxaren erdian,…

“Enplegua funtsezkoa da AENdun pertsonen gizarteratzea bultzatzeko”

inclusion-sociolaboral

Ezinbestekoa da enplegu-programak inplementatzea, edozein direlarik erabiltzaileen laguntza-premiak eta edozein delarik erakundearen tamaina. Horixe baieztatu zen Autismo Elkarteen Espainiako Konfederazioak (FESPAU) apirilaren 26 eta 27an Madrilen egin zuen ikastaroan. Ikastaroan zehar, Iban Huartek hainbat arrazoi eman zituen azaltzeko enplegua oinarrizko gizarteratze-tresna dela erakundearen ikuspegi sistemikotik. Aipatu zuen beharrezkoa dela etengabeko…

Adimen Ezgaitasuna duten pertsonen parte-hartzeari eta hiritartasunari buruzko 1. jardunaldiak. “Ateak Zabalduz”

jornada-participacion

APNABIk apirilaren 4an eta 5ean parte hartu zuen Probosco erakundearen 25. urteurreneko jardunaldietan: Adimen Ezgaitasuna duten pertsonen parte-hartzeari eta hiritartasunari buruzko 1. jardunaldiak. “ATEAK ZABALDUZ” Ikerrek eta Rubenek euren hitzaldia eman zuten Susanaren laguntzarekin: Nire bizitza etxean, orain eta bihar. Rubenek esan digu primeran ibili zirela, jende asko ezagutu zutela…

Ezgaitasun intelektuala duten pertsonen boto eskubidea

derecho-al-voto

Estatuko Aldizkari Ofizialak abenduaren 6an argitaratu zuen hauteskunde legearen erreforma, Parlamentuan aho batez onartua, zeinaren bidez ezgaitasun intelektuala duten pertsonek sufragio eskubiderako gaitasun legala berreskuratuko baitute. Zuzenbide Zibilean eta Familia Zuzenbidean espezializatuta dagoen eta APNABIko aholkulari juridiko den Rafael Armesto abokatuarentzat, erreforma horrek erabateko aldaketa dakar, oso garrantzitsua da, eta…