Gabonetako apoteosia txikiparkean

txikipark 2017

APNABIko familiek urteroko Gabonetako Jaia ospatu zuten abenduaren 22an eta aurten Txurdinagako Jaipark txikiparkean izan da, zeina goraino bete baitzen abenduaren 22ko ospakizun horretan. Haur parkeko baliabideen osagarri gisa orobat antolatu ziren jolasak eta tailerrak, photocall bat, eta antolakundeak proposatutako beste hainbat sorpresa. Helduek eta gazteek, denek poz-pozik igaro zuten…

APNABIk emakume eta gizonen arteko berdintasunerako erakunde kolaboratzailearen ziurtagiria eskuratu du

Emakunde

APNABI Autismo Bizkaiak lortu du Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundeak) Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailearen ziurtagiria. Aitorpen hori emateko (Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua 2018ko urtarrilaren 2an) kontuan izan da APNABIk konpromisoa hartu duela eta hainbat ekintza sustatu dituela berdintasun politika bat garatzeko antolakundearen barruan. Emakunderen ebazpenak dioenez, Erakunde…

Aisialdi inklusiboa

ocio

APNABI Autismo Bizkaiak gizarteratzearen aldeko apustua egiten du AENdun pertsonen bizi- kalitatea hobetzeko. Aisialdi eta denbora libreko eremuak aukerak sortu nahi ditu, pertsonek parte har dezaten atsegin dituzten eta interesatzen zaizkien beren inguruneko jardueretan, bakarka nahiz taldean, eta ahalik eta modurik autonomoenean, komunitateko gainerako kideen baldintza berberetan. Lanean dihardugu aisialdi…

Etorkizuneko bideojokoa diseinatzen

jokuplay

Azaroaren 21ean bideojokoei buruzko tailer bat antolatu zen Bilboko Azkuna Zentroko mediatekan, “Etorkizuneko bideojokoa diseinatzen” izenburupean, eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteko bazkideek parte hartu zuten ekitaldi horretan. Iaz JokuPlay espazioa martxan jarri zenetik, Azkuna Zentroak apustu sendoa egin du jokoen alde (bai bideojokoak, bai mahai-jokoak) sormena sustatzeko modu arduratsuan. Horregatik,…

Berriro unibertsitatera!

vida universitaria

Berriro itzuli gara unibertsitatera Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari esker, zeinak gela bat utzi baitigu ENTREMANOS erakundearekin sinatuta duen lankidetza-hitzarmenaren baitan. Iaz Deustuko Unibertsitatean 15 lagunentzako prestakuntza-ikastaro bat egin ondoren, aurten, azaroaren 7an berriro itzuli gara bertara, kasu honetan, atezain/mandatari laguntzaile izateko 14 lagunentzako prestakuntza-ikastaro bat ematera. Ikastaro hori 328…

APNABIko familiak elkarrekin batu dira hobeto ezagutzeko nolako aukerak dituzten autismodun pertsonek enplegua lortzeko eta bizitza independentea izateko

Natxo Martínez Ruedak (psikologiako doktoreak), Marcos Murok (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuordeak), eta Sergio Murillok (Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako zuzendari nagusiak) parte hartu dute APNABI GELA ekitaldian. Natxo Martínez Ruedak (psikologiako doktoreak), Marcos Murok (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuordeak) eta Sergio Murillok (Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia…

Helduen etxeetako erabiltzaileak parrandan

fiesta nocturna

APNABI Autismo Bizkaiako helduen etxeetako egoiliarrek etxebizitzen arteko gau-jai bat ospatu zuten azaroaren 24an, arratsaldeko zazpietatik hamaiketara, Bilboko San Inazio auzoko Zugar Txokon. Jai hori antolatu zen egoiliarrek askotan eskatu dizkigutelako horrelako jarduerak. Izan ere, modu inklusiboan eta gizartean integraturik igaro nahi dute beren aisialdia, gustuko dutena egiten duten bitartean:…

Rugby inklusiboa

Rugby Inclusivo

Azaroaren 26an, igandean, Euskal Ligako lehenengo rugby partidua jokatu zuten Hernanin Bilbao Universitariok eta Hernani Elkarteak. Bi erakundeek dituzte talde inklusiboak. Talde horietara desgaitasunak dituzten eta ez dituzten pertsonak biltzen dira eta egokituta daude parte-hartzaile guztiek goza dezaten rugbyaz eta aktiboki parte har dezaten taldean. Kirol inklusiboak sentsibilizazioa lantzen du,…

APNABI Autismo Bizkaiak bat egin du Boluntarioaren Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin

Gaur, abenduak 5, Boluntarioaren Nazioarteko Eguna da. APNABI Autismo Bizkaia elkartean ere ospatu nahi dugu egun hori, eta horrela eskerrak eman gure antolakundean kolaboratu duten boluntario guztiei, gure proiektu eta lantaldeetan parte hartu dutelako. Eskerrak eman nahi dizkiegu beren denbora eman diguten eta ematen diguten guztiei, beren konpromisoagatik eta ahaleginagatik,…

APNABIk laguntza emango die mendeko langileen 5 plaza betetzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsona autistei

APNABI Autismo Bizkaia Elkarteak laguntza emango die mendeko langileen bost plaza betetzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten AENdun pertsonei. Plaza horiek desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu Eskaintzaren barnean kokatzen dira. APNABI Elkarteak sustapen soziolaboraleko ENTREMANOS eremuaren bidez emango du laguntza hori eta,…