APNABI eta bere lankidetza-esperientziak, adibide ezgaitasunari eta pandemiari buruzko nazioarteko foro batean

APNABI Autismo Bizkaiak hezkuntzako integrazioari eta gizarteratzeari buruzko Nazioarteko Ikertzaile eta Parte-hartzaileen Sarearen XI. Topaketan eta Queretaroko Unibertsitate Autonomoan (Mexiko) parte hartu du apirilaren 23an. Ezgaitasunaren inguruko praktika berriak eta pandemiako hezkuntza-, gizarte- eta politika-prozesuak jorratzera bideratu zen topaketa. Ekitaldia birtualki egin zeb. Eguzkiñe Etxabek, APNABIko eta Aldamiz ikastetxeko hezkuntza-zuzendariak,…

Maiatzak 5, hitzaldi birtuala: “Dolua eta AEN”

Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta APNABIk eskaintzen ari den hitzaldi birtualen zikloaren 4. hitzordua emango du datorren asteazkenean, 2021eko maiatzaren 5ean. 17:30ean izango da. Autismoa duten pertsonen eta haien familien galera prozesuetan dolua eta akonpainamendua aztertuko dira. AENdun pertsonek, haien familiek, hainbat alorretako profesionalek eta interesa duten pertsona…

APNABI Autismo Bizkaiak surf-eskola inklusiboa sortzen parte hartuko du

APNABI Autismo Bizkaia udaberrian hasi den Surf Irekia proiektuan parte hartzen ari da. Bizkaian surf-eskola inklusiboa sortzea du helburu ekimen berri horrek. Premia bereziak dituzten pertsonen artean kirol hori bultzatu nahi du, itsasoaren ahalmen terapeutikoa azpimarratuz eta bizitza osasuntsua eta hobetzeko ahalmena bezalako alderdiak azpimarratuz. Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua…

APNABIk bizimodu independenterako entrenamendu-programaren 6. edizioa hasi du

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak “Bizimodu independenterako entrenamendua” izeneko proiektua jarri du abian, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsona helduentzat. Ekimen horri esker emantzipazio-prozesuak hasi aurretik gaitasunak gara ditzakete. Ikastaro teoriko-praktikoa da. Programan parte hartzen dutenek astean behin egiten dute entrenamendua, hiru hilabetez, eta eguneroko bizitzan moldatzeko behar diren tresnak…

APNABIk ongietorria eman die elkartean sartu diren familia berriei

APNABI Autismo Bizkaiak elkarteko familia bazkide berriei harrera egiteko bilera egin zuen joan den larunbatean, apirilak 17. Hori izan zen lehenengoa COVID-19aren pandemia hasi zenetik. Topaketa horretan, ‘Familia Berria’ izenaz ezaguna, ongietorria eman zitzaien 2020ko otsaila eta abendua bitartean elkartera bildu ziren pertsonei. Hitzordua aurrez aurre egin zen Iralabarriko Eguneko…

APNABIren erabiltzaileek Plena Inclusión elkarteko eztabaidetan parte hartu dute

APNABIren erabiltzaile diren eta autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsona talde batek parte hartu du adimen-ezgaitasuna duten pertsonei zuzendutako Plena Inclusión erakundeak antolatutako eztabaida digitaletan. Irailean ‘El poder de las personas’ izenburupean egingo den Estatu mailako topaketaren aurreko hitzorduak dira. Irudi soziala Parte hartu duten pertsonak Partaidetza eta Hausnarketa taldeko…

2021eko udako aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabaldu du APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiak 2021eko udako hilabeteetarako aisialdirako eskaintza aurkeztu du. Bigarren urtez jarraian, gaua barne hartzen duten oporretako txandak eskaintzeaz gain, txangoez eta planez beteriko asteak ere eskaintzen ditu – gaua igaro gabekoak. Bi programak bateragarriak dira eta 7 urtetik gorako eta 4 urtetik gorakoentzat dira, hurrenez hurren. Oporretako txandek…

APNABIk Boluntarioen Euskal Estrategiaren garapenean parte hartu du

APNABI Autismo Bizkaiak 2022-2024 urteetarako Boluntariotzaren Euskal Estrategia garatzen parte hartu du. Martxoaren 30ean, asteartean, elkarteak parte hartu zuen kontraste saioan. Bertara gizarte zerbitzuen, administrazio publikoaren eta esparru akademikoaren eta ikerketaren arloan erreferentzia diren entitateak gonbidatu zituzten. Plan berri honetan landuko diren estrategia eta ekintzei buruzko ideiak, iritziak eta ekarpenak…

500 pertsona baino gehiagok bat egin dute APNABIren globada birtualean autismoa ikusgai jartzea xede, apirilaren 2an izango den munduko eguna dela eta

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaren Nazioarteko Egunaren  ospakizunean parte hartuko du, datorren apirilaren 2an. Horren helburua da  autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonak eta haien familiak  ikusgai jartzea.  Urtero, Bilboko Areatzan jai erraldoia antolatzen du elkarteak. Hala ere, aurten  bigarren urtea izango da COVID-19aren pandemiak hitzordua eragozten duela. Hori …

APNABIren aisialdiak aisialdiko hiru klub berri aktibatu ditu asteburuetan

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi eta Denbora Libreko arloak hiru klub berri aktibatu berri ditu, autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten 16 pertsonari erantzuna ematen dietenak. Hala, elkarteak 20 talde ditu dagoeneko aisialdiko modalitate horretan, eta 140 lagunek hartzen dute parte. Dinamika horiek asteburuko topaketetan oinarritzen dira —ostiral, larunbat edo igandeetan—, eta…