APNABIko familiek elkarrekin partekatu dituzte autismodun pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ohitura osasuntsuei buruzko esperientziak

Aula Apnabi

APNABIko bazkide diren 150etik gora pertsonak parte hartu dute bizitza osasuntsuari eta autismoari buruzko prestakuntza-jardueran, non elkarrekin partekatu baitituzte Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonen ongizaterako eta osasunerako ohitura onei buruzko esperientziak. Topaketa hori APNABI Gela foroaren barruan antolatu da, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide diren familien prestakuntza sustatzeko…

APNABIk autismoari buruzko sentsibilizazio-programa bat abiarazi du Barakaldoko ikastetxeetan

apnabi educación

Ekimen hori “Solidaritatearen Plaza” izeneko proiektu baten barruan garatu da, zeina Barakaldoko Udalak sustatu baitu Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleekin garatzeko, helburutzat harturik jendartea sentsibilizatzea lankidetza, elkartasun eta kulturartekotasun gaien inguruan. APNABIk autismoari buruzko sentsibilizazio-programa bat abiarazi du Barakaldoko ikastetxe publiko eta hitzartuetan (hogei bat guztira). Ekimen hori…

APNABIk bizitza osasuntsuari eta autismoari buruzko jardunaldi bat egingo du azaroaren 17an

Dei egiten diegu APNABI Autismo Bizkaia elkarteko familiei jardunaldi honetara etor daitezen. Jardunaldian hizpide hartuko dira autismoaren espektroko nahastea (AEN) duten pertsonen ongizatea eta osasuna hobetzeko beharrezkoak diren ohitura osasuntsuak. APNABI Gelaren edizio berriak “Bizitza osasuntsua eta autismoa” du izena eta datorren azaroaren 17an egingo da, larunbatean, 11:00etan, Bizkaia Aretoko…

APNABIko instalazio berriak aurkeztea familiei

instalaciones nuevas

200dik gora lagunek parte hartu dute APNABIren egoitza sozial berriaren aurkezpenean, Elkarteko bazkideentzat eta beren inguruko hurbilenentzat antolatutako ekitaldi batean. Mikel Pulgarínek, APNABIko presidenteak, ongi-etorria eman zien familiei beren etxe berrira eta gogora ekarri zuen Elkartearen sorrera, duela 40 urte sortu zena baliabide eta zerbitzu urriekin, eta aipatu zuen gauzak…

Fruiz etxeko egoiliarrek beren elkarbizitzaren bigarren urteurrena ospatu dute

hogar fruiz

APNABIko etxebizitza honetan elkarrekin bizi diren hainbat gaztek kontatu digute nola ospatu duten beren bigarren urteurrena eta zein jardueratan parte hartzen duten APNABIren Fruiz etxea duela bi urte jarri zen martxan. Bertan bizi diren hainbat gaztek lehen eskutik kontatu digute nola ospatu duten beren elkarbizitzaren bigarren urteurrena eta esan digute…

Enplegu publikoranzko bidean

ope

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko hamar lagunek mandatari plaza bat betetzeko azterketa egin zuten irailaren 22an, adimen ezgaitasuna duten pertsonentzako Estatuko LEParen barruan APNABI Autismo Bizkaia elkarteko hamar lagunek parte hartu dute Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak deitutako lehiaketa-oposizioan, zeinaren helburua baita kudeaketako eta zerbitzu arruntetako 279 laguntzaile plaza (mandatari) betetzea…

Laudiotik Orozkora, pausoz pauso, bizitza osasuntsuago baten alde

pausuz pausu

APNABIko Kirol Taldeko Mikelek hizpide hartu du irailaren 23an (igandea) bere lagunekin batera egin zuen mendi-ibilian bizitako esperientzia APNABI Autismo Bizkaia elkarteak martxoan jarri zuen martxan “Heldu Bizitza Osasuntsuari” proiektua, eta harrezkero buru-belarri ari da lanean. Proiektu horren helburua da alternatibak eskaintzea AENdun pertsonei eta beren familiei nahiz laguntza ematen…

APNABIk 2018ko Bilboko lehen Enpresen Lasterketan parte hartuko du

Noemi, Kepa, Blanca eta Raquelek osatutako taldeak parte hartuko du lasterketa horretan, datorren irailaren 30ean (larunbatean) APNABI Autismo Bizkaiak Bilboko Enpresen Lasterketaren lehen edizioan parte hartuko du aurten. Kirol proba hori irailaren 30ean izango da, El Correo eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) antolatuta. Hauek dira APNABIko talde mistoko kideak: Noemi,…

Martxan da APNABIren egoitza berria

nueva sede APNABI

Instalazioak Bilboko Sabino Arana etorbideko 69. zenbakian daude, kale-mailan, 790 metro koadroko azalera dute, eta bertara biltzen dira San Inazio auzoan ematen ziren zerbitzu guztiak. Instalazioetan bada autismodun pertsonentzako zentro okupazional bat ere. Martxan da APNABI Autismo Bizkaia elkartearen egoitza sozial berria. Instalazioak Bilboko Sabino Arana etorbideko 69. zenbakian daude,…

Genero ikuspegia ezgaitasun intelektualaren arloan

género

Sheila Lopezek, APNABIko Kontsulta eremuko neuro-psikologo eta erakundeko Berdintasun batzordeko kideak, jardunaldi batean parte hartu zuen iragan ekainean, aztertzeko nola landu genero ikuspegia adimen ezgaitasunaren arloan Jardunaldia ekainaren 5etik 6ra egin zen Arrupe Etxean, Plena Inclusión erakundeak antolaturik, eta Noemí Soriano García izan zen hizlaria, Valentziar Erkidegoko Plena Inclusión erakundeko…