Turismo IMSERSO-Plena inclusión España erakundeen jarduerak

APNABI Autismo Bizkaiak opor aste bat antolatu du Lloret de Maren (Girona), datorren apirilaren 23tik 29tara, Plena Inclusión-IMSERSO programaren barruan. 15 plaza daude ezgaitasuna duten pertsonentzat, eta sei begiraleentzat. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da. Bidaia horretara joan daitezke adimen ezgaitasuna duten 16 urtetik gorako pertsonak, baldin eta %33ko ezgaitasun…

APNABIko Entremanos elkarteak lanerako gaikuntza-ikastaro berri bat sustatu du autismoa duten gazteentzat

Entremanos-ek, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko sustapen soziolaboralerako erakundeak, lanerako gaikuntza-ikastaro bat eskainiko du Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten eta langabezian dauden 10 gazterentzat. Prestakuntza hori produktu grafikoen manipulazio- eta akabera-lanei buruzkoa izango da. Entremanos elkarteak sustatzen duen ikastaro horrek 350 orduko iraupena du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta…

Lan gosaria: “Enplegua eta ezgaitasuna: bai, posible da”

APNABI Autismo Bizkaiak enpresa sektoreari zuzendutako lan gosari bat eskainiko du datorren otsailaren 18an. “Enplegua eta ezgaitasuna: bai, posible da” izenburupean, topaketa hori Asperger Sindromearen Nazioarteko Egunaren karietara programatutako ekitaldien barruan kokatzen da. Bilboko Gran Hotel Domine-n izango da. Ekitaldi horren helburua da enpresa-ehunaren inplikazioa bultzatzea ezgaitasunak dituzten pertsonen lan…

Boto eskubidea eta jardunbide egokiak gizarte demokratiko batean

Gehienek uste dute gurasoen edo tutoreen laguntza behar duen eta gaitasunak judizialki aldatuta dauzkan pertsona batek ezin duela izan sufragio eskubiderik. Uste hori oso zabalduta dago, orain dela gutxira arte indarrean egon den legeria modu murriztailean aplikatu izan delako eta sufragio eskubidea erabiltzeko ezintasun hori arau orokor bihurtu zelako, salbuespena…

Jardunaldi tekniko eta dibulgatiboa: “Asperger Sindromea: aldaketak diagnostikoaren irizpideetan”

APNABI Autismo Bizkaiak Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren otsailaren 15ean eta, egun horren karietara, jardunaldi tekniko dibulgatibo bat antolatu du, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). “Asperger Sindromea: aldaketak diagnostikoaren irizpideetan” izango du izena. Jardunaldi honen helburua da gehiago jakitea autismoaren espektroko nahaste multzo…

Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioan ateratako dirua APNABIrentzat izango da

Barakaldoko Udalak sustatzen duen urteroko Haurren Merkatu Txiki Solidarioak APNABI Autismo Bizkaia elkarteari emango dio bigarren eskuko jostailuen salmentatik ateratzen den dirua. Merkatu txiki solidarioa abenduaren 15ean (larunbata) izango da Barakaldoko herriko plazan eta bertan parte hartuko dute herriko 20 ikastetxe publiko nahiz hitzartuek. Hauxe da ordutegia: goizez, 11:00etatik 14:00etara…

APNABIk multi-kiroleko jardunaldi bat antolatu du abenduaren 14an, bizitza osasuntsua sustatzeko

APNABIk multi-kiroleko jardunaldi bat antolatu du autismoa duten pertsonentzat. Ekitaldi hori datorren abenduaren 14an egingo da Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian. APNABIk programa bat garatzen du bizitza osasuntsua sustatzeko eta programa horren barruan kokatzen da ekimen hau, zeinaren helburua baita taldekako kirola praktikatzea plan pertsonalizatu batekin eta jarraipen profesionala eginez….

Euskararen Eguna ospatu dugu Iker Gordon palistarekin batera

Euskararen Eguna

Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten ehundik gora lagunek, (APNABI Autismo Bizkaiako eguneko arreta zentroetako erabiltzaileak eta erakunde bereko Aldamiz Ikastetxeko ikasleak) Euskararen Nazioarteko egunaren karietara antolatutako ekitaldietan parte hartu dute gaur goizean Iker Gordon palistarekin eta ezgaitasunaren munduko beste antolakunde batzuekin batera. Jaia Errekaldeko frontoian izan da eta herri-kiroletan zentratu…

APNABIk jasoko du abenduaren 15ean egingo den Barakaldoko Merkatu Txiki Solidarioan bildutako dirua

Rastrillo Solidario Barakaldo

Barakaldoko Udalak sustatzen duen urteroko Haurren Merkatu Txiki Solidarioak APNABI Autismo Bizkaia elkarteari emango dio bigarren eskuko jostailuen salmentatik ateratzen den dirua. Erabilitako jostailuen merkatu txikia abenduaren 15ean (larunbata) izango da Barakaldoko herriko plazan eta bertan parte hartuko dute herriko 20 ikastetxe publiko nahiz hitzartuek. Barakaldon abenduan egingo diren beste…