400 lagun inguru bildu ziren APNABIren Udako Jai Handian

fiesta de verano

400 lagun inguruk aktiboki parte hartu zuten APNABIko familien Udako Jai Handian, joan den larunbatean (uztailak 7), Arrigorriagako Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) instalazioetan (Atxukarro auzoan). Gurasoak, aitona-amonak, neba-arrebak eta beste hainbat senitarteko eta adiskidek autismodun pertsonekin batera gozatu zuten egun berezi horretan, eguzki betean eta uda-mineko beroan. Goiz erdi aldera…

APNABIko familien Jai Handia, uztailaren 7an

gran-fiesta

APNABIk Familien Jai Handia ospatuko du uztailaren 7an, Arrigorriagako Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) instalazioetan (Atxukarro auzoa, 6). Topaketa berezia izango da, zeinetara gonbidatuta dauden elkartea osatzen duten familia guztiak eta beren ingurukoak. Egitarau bete-betea prestatu dugu APNABIko erabiltzaileentzat: jarduera ludikoak, lehiaketak, tailerrak eta herri-kirolak. Erromeria izango dugu, eta baita ere…

APNABIk bere Batzar Orokorra egin du

asamblea general

Ehun bat familia bazkidek parte hartu zuten APNABI Egunaren azken edizioan, hots, erakundearen ekitaldi korporatibo garrantzitsuenean. Eta egun horretan egin zen baita ere Batzar Orokorra eta bukaerako adiskidetze ekitaldia. Topaketa hori, 40. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan antolatua, ekainaren 8an egin zen, arratsaldez, Deustuko Merkataritza Unibertsitatean. Bertaratutako familiek 2017ko kontuak onartu…

APNABIk ordenantza izateko lan-gaikuntza ikastaroko diplomak banatu dizkie autismodun gazteei

curso

APNABI Autismo Bizkaiak zerbitzu orokorrak emateko (ordenantza) lan-gaikuntza ikastaroa gainditu izana ziurtatzen duten diplomak entregatu dizkie autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten hamar gazteri. Banaketa ekitaldia gaur goizean egin da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan izan da Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatua, zeinak zorionak eman baitizkie ikasleei….

Laneratze berriak

inserciones_laborales

Joan den apirilean 3 laneratze-prozesu abiarazi ziren Makro, Unilever eta Grastronomía Baska enpresetan. Makro enpresa liderra da handizkako banaketa sektorean, eta elikagaiak eta bestelako produktuak saltzen ditu zerbitzu integral bat eskaintzeko profesionalen hornikuntza premientzat. Enpresa horretako laneratze-prozesua martxoaren amaieran hasi zen, enpresak Irina González kontratatu zuenean Espainian dituen 37 lantegietako…

Eneko Atxak bere jatetxeetako ateak zabaldu dizkie APNABI Autismo Bizkaia elkarteko gazteei

Eneko Atxa

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 16 gaztek, ostalaritzako prestakuntza-maila guztietakoak, topaketa bat egin dute gaur Eneko Atxa sukaldari ezagunak Larrabetzun dauzkan Azurmendi eta Eneko jatetxeetako profesionalekin. Gorka Izagirre upategiko langileek ere parte hartu dute topaketan, aukera paregabea izan delarik autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonei lantokietako errealitatea hurbiltzeko eta elkarri buruz…

Aisialdi partekatua zientziaren eta teknologiaren bitartez

ocio compartido

Elkarrekin batzen direnean ongi pasatzeko, esperientziak partekatzeko eta gure zaletasunez gozatzeko gogoa, gauza bereziak gertatzen dira, gure zientzia eta teknologia tailerretan gertatzen direnak bezalakoak. APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko neska-mutilek parte hartu dute 20 urterainoko haur eta gazteentzat diseinatutako ekimen honetan, zeinak kontuan hartu baititu protagonisten zaletasun eta interesak. Gainera,…

APNABIk BBK Deia 2018 elkartasun saria jaso du

premio_solidario

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak BBK Deia 2018 elkartasun saria jaso du, zeinak aitortza egiten baitio antolakundeek, hiritarren lankidetzako sareek eta pertsona anonimoek eraldaketa sozialaren arloan egiten duten lanari. APNABIko presidente Mikel Pulgarínek jaso du bereizgarria BBK Fundazioaren zuzendari nagusi Gorka Martínezen eskutik, Bilbon eginiko ekitaldi batean. Mikel Pulgarínek aipatu du…

Bisita Uliazpi Fundaziora

uliazpi

Etxebizitza Eremuak sustatutako Zahartzeari buruzko lantaldeak antolatutako ekintzetako bat da zahartzearen eta Ezgaitasun Intelektualaren arloetan jardunbide egoki eta esperientzia aitortuak dituzten beste erakunde batzuetako esperientziak ezagutzea. Horregatik, apirilaren 26an bisita atsegin bat egin genuen Uliazpi Fundaziora (Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko erakundea). Elkarte horrek laguntza ematen die Ezgaitasun Intelektuala duten pertsonei…

APNABIk “BBK Deia 2018” elkartasun saria jaso du

premio_solidario_2018

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak elkartasun saria jaso du, zeinak aitortza egiten baitio antolakundeek, hiritarren lankidetzako sareek eta pertsona anonimoek eraldaketa sozialaren arloan egiten duten lanari. “BBK Deia” elkartasun sarien helburua da balioa ematea arlo horretako erakundeek beren eragin-esparruan garatzen dituzten ekimenei, aldaketaren motorra direlako. “BBK Deia Elkartasun Sariak” aitortza egin…