APNABIko AENdun pertsonek Bizkaiko eta Arabako hainbat kultura-baliabideren irisgarritasuna baliozkotu dute

APNABIren erabiltzaile diren autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonek Bizkaiko eta Arabako zenbait baliabideren irisgarritasun fisikoa zein kognitiboa baliozkotzeko hainbat proiektutan parte hartu dute berriki. APNABIko Aldamiz ikastetxeko taldeek Lekeitioko itsasargia eta Iru帽a Okako Santa Katalina Lorategi Botanikoa bisitatu zituzten. Gainera, aisialdiko talde batek bisita gidatu batean parte hartu zuen…

Guraso taldeak kalitatezko aisialdiaren garrantzia eta APNABIk horretarako eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu

APNABIk Gurasoak taldearen lehen topaketa egin zuen joan den urriaren 23an, udako oporren etenaldiaren ondoren. Hitzordua, Familiei Laguntzeko arloak antolatua, Iralabarriko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) APNABI Aretoan izan zen, Bilbon. Bertan, elkarteak autismoaren espektroaren nahasmendua duten pertsonentzat antolatzen dituen aisialdiko jardueren eskaintza jorratu zen. Era berean, aisialdi indibiduala edo jarduera…

APNABIk aisialdiko eskaintza argitaratu du 2022ko lehen seihilekorako

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak, beste behin ere, datorren denboraldirako, 2022ko urtarrila eta ekaina bitartean, aisialdiko eta denbora libreko jardueren eskaintza zabala aurkeztu du. Autismoaren espektroan nahasmendua duten pertsonei gozatzera bideratuta dago. Proposamenak, 4 urtetik gorakoentzat eta gehienezko adin-mugarik gabekoentzat zuzendua, eguneko irteerak, ingurumen-jarduerak, mendi-ibilaldiak eta jai-topaketak jasotzen ditu. Horiek guztiek…

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak APNABIren proiektu berritzaile garrantzitsuak babestu ditu, TEA duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko

Apnabi Autismo Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jaso du hiru proiektu berritzaile berri garatzeko: bizitza independenterako entrenamendu-programa, aisialdi birtuala bultzatzeko programa eta elkarri laguntzeko programa. Horiek guztiak autismoaren espektroan nahasmendua duten pertsonei arreta eskaintzera eta haien familiei laguntzera bideratzen dira. Lan-ildo berri horiek 2021eko azken hiruhilekoan garatuko dira. Bizimodu independentea…

APNABIk 2021eko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du, jende guztiarentzat irisgarriak izango diren jarduerekin

Aurten, APNABI Autismo Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldi horiek, oraingoan, irisgarritasuna eta inklusioa izango dute izpide, “Guztion ondarea, denok parte!” izenburupean. Horrela, elkarteak bat egingo du Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen edizio honetako programazioan parte hartzen duten 50 udalerri eta ehun erakunde eta entitate kulturalekin. Urdu帽ako Turismo…

APNABIk 500 plaza baino gehiago bete ditu aurten udako jardueren bidez

APNABI Autismo Bizkaiak oso aho-zapore onarekin itxi du uda. Elkarteak 514 plaza bete ditu udaleku irekien, oporretako txanden, planen asteen eta arnasaldi programen bidez. Gainera, programazio hori hasieran aurreikusi bezala garatu da. Parte hartzaileek hondartzako eta igerilekuko jardunaldi ugari, zine saioak, eskulanak eta tailerrak, bisita kulturalak, inguruko udalerrietara txangoak, kirola…

Iraila iritsita, APNABI bere ohiko dinamiketan murgilduko da berriro

Apnabi Autismo Bizkaiak udako jardueren zapore onarekin ekin dio ikasturte berriari. 馃摳 Esteka honetan, 2021eko udako jardueren argazki-albuma ikus dezakezu. Iraila iritsi da eta elkarteak bere errutinari eta ohiko jarduerei ekingo die berriro, eta datozen hilabeteetako dinamikak planifikatuko ditu, AENdun pertsonei eta haien familiei laguntzen jarraitzeko. APNABI Lan zentro okupazionala,…

APNABIren uda honetako lehen jarduerak arrakastaz garatu dira

APNABI autismo Bizkaia elkartearen udako programa ekaineko azken asteetan aktibatu zen, eta dagoeneko egin dira elkartearen 2021eko udako oporretako, aisialdiko eta udalekuetako lehen txandak. Hori guztia aurreikusi bezala garatu da, COVID-19aren aurrean prebentzioaren arloan indarrean dauden neurriak errespetatuz. Denbora horretan, parte-hartzaileek aukera izan dute Basondo bisitatzeko, Bizkaiko kostaldean mendi-ibiliak egiteko,…

APNABIk 30 txanda eta ia 500 plaza eskaini ditu udako jarduera eta programetarako

APNABI Autismo Bizkaia azken prestaketak egiten ari da egun hauetan 2021eko udako eskaintza aktibatzeko. Datorren astelehenean, hilak 21, hasiko da hori, eta ia 500 plaza eta 30 jarduera-txanda izango ditu. Era askotako proposamenak dira, AENdun pertsonen eta haien familien beharretara egokituak, eta kalitatezko proposamen eta laguntzen bidez gozatzea helburu dutenak….

APNABI Bizkaiko surf eskola inklusiboaren sorreran parte hartzen ari da

APNABI Autismo Bizkaiak Surf Irekia proiektuaren aurkezpenean parte hartu du asteartean, ekainaren 8an, aniztasun funtzionala duten pertsonei kirol horretako eskolak emateko. Bilboko Itsasmuseumean izan zen ekitaldia. APNABI hasiera-hasieratik ari da proiektuan lankidetzan, aisialdiko eta denbora libreko lantaldearen bidez. Pertsona guztiek itsasoaz eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera izan dezaten laguntzak eta…