Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan arituz, kirolaren onuretan sakonduko du erakundeak

Aurten ere, APNABI lankidetzan ari da Deustuko Unibertsitateko ikasleekin, autismoaren espektroaren nahastea duten pertsonengan kirolaren eragin positiboa lantzeko. Lehen Hezkuntzako eta jarduera fisikoaren zientzietako gradu bikoitzeko gazteek beren soziologia-proiektua garatuko dute, arloko profesionalekin koordinatuko dituzten esku-hartzeak diseinatuz. Aisialdi zerbitzuaren erabiltzaileek laster jasoko dituzte saioak. Proiektuaren helburua da kirolak eta jarduera fisikoak…

2021. urteko aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabalik

Aisialdi arloak jarduera puntualen eskaintza aurkeztu du 2021eko lehen seihilekorako. Jarduera horiek urtarriletik ekainera bitartean egingo dira. Eguneko irteerez gain, ingurumen, jai eta aire zabaleko ekintza aukera zabala dago. Eskaintza osoa hemen kontsulta daiteke. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 26an, osteguna, bukatuko da. Izapide hori hemen eskura dagoen formularioaren bidez egin…

Aisialdi birtualeko programa abian da zortzi talde piloturekin

APNABIren aisialdi birtualeko proiektu berria urriaren 16an hasi zen. Fase pilotu honetan —abendura arte luzatuko da—, 9 talde eratu dira, eta horietan AENdun 60 pertsonek parte hartzen dute, saio birtual gidatuak partekatzeko. Horietan kirol, kultura eta jolas jardueretan parte hartu ahal izango dute, teknologia berrien erabilera arduratsuaren bidez gozatzeko. Aisialdi…

Eusko Jaurlaritzak APNABIk proposatutako hiru proiektu berri babestuko ditu

APNABI Autismo Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jasoko du hiru proiektu berritzaile garatzeko: aisialdi birtuala, bizimodu independenterako entrenamendua eta AENen zahartzea. Datozen hilabeteetan hasi eta garatuko dira ekimen horiek. Aisialdi birtuala Aisialdi birtualeko programa sortu zen espazio berriak sortzeko eta AEN duten pertsonentzako aukera ludikoak eskaintzeko asmoz teknologia berrien bidez,…

Aisialdiko klubek 2020ko udazken eta neguko denboraldia hasi dute

Irailaren 19ko eta 20ko asteburuan hasi da APNABIko aisialdiko kluben denboraldi berria, eta abendura arte luzatuko da. Guztira 16 talde osatu dira, 5 eta 6 lagun bitartekoak. Lehen topaketetan, parte-hartzaileek hainbat ekintza egin zituzten: askariak aire zabalean, ibilaldiak naturguneetan zehar, hala nola Gorlizeko itsasargian, saskibaloi-partidak jokatu zituzten eta ibilaldiak egin…

Udako programazioak elkarteko 200 familia baino gehiagoren beharrei erantzun die

APNABIren udako eskaintza, Familiei Laguntzeko proposamenek eta Aisialdi arlokoek osatua, arrakastaz garatu da. COVID-19aren pandemiaren ondorioz planifikazioaren zati bat osorik birkonfiguratu behar izan zuten arren, bi taldeek 200 jarduera baino gehiago egin ahal izan dituzte ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, eta balorazioa oso positiboa da. Eskainitako 560 plazak bete dira…

APNABIk positibotzat jotzen du udako programazioaren garapena

Osasun-alertak eragindako zailtasunak gorabehera, APNABI Autismo Bizkaiak oso positibotzat jotzen du AEN duten pertsonen, familien eta profesionalen erantzuna udako jardueretan. Segurtasun neurriak eta prebentzio protokoloak behar bezala aplikatu dira. Familiei Laguntzeko arloak, bestalde, udaleku irekien eta asteburuko arnasaldien aukera zabala garatu du udako asteetan, uztailaren erdialdetik irailaren hasiera arte. Horretarako,…

APNABIko aisialdiko taldeek inguru hurbilean ari dira udaz gozatzen

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi arloak dagoeneko zabaldu ditu 2020ko udarako diseinatutako proposamen guztiak. Kirol taldeak eta udako klubek aste batzuk daramate martxan eta uztailaren 1ean aisialdiko jardueren sortak aktibatu ziren. Horri guztiari esker, udako programan parte hartu duten neska-mutilek aukera izan dute dagoeneko Añanako Gatzagak (Araba) eta Donostiako Aquariuma (Gipuzkoa)…

2020ko udazkeneko aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabalik

APNABI Autismo Bizkaiaren Aisialdi Arloak dagoeneko aurkeztu ditu 2020ko udazkenean egingo dituen jarduerak, eta, horrekin batera, izena emateko epea ireki du. Uztailaren 16ra arte egongo da zabalik. Eskaintzak, 4 urtetik gorakoentzat, erakunde eskudunek COVID-19aren kutsatzea saihesteko adierazitako protokolo eta neurriei jarraituko die uneoro. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek hogei…

APNABIk udako jarduerak abiatu ditu

APNABIk 2020ko udako jarduerak inauguratu ditu ekainaren 19tik 21era bitarteko asteburuan. Azpimarratzekoa da bai Aisialdi arloak bai Familiei Laguntzeko arloak 300 familia baino gehiagori emango dietela estaldura udako eskaintzaren bitartez. Eguneko 3.000 erantzun baino gehiago biltzen ditu. Familiei Laguntzeko arloak joan den asteburuan APNABIren Arrigorriagako aterpetxeko lehen atsedenaldia aktibatu zuen….