APNABI Autismo Bizkaia elkarteak Basurtuko jaietan kolaboratuko du, egitaraua irakurketa errazera egokituz

Irakurketa erraza deitzen zaio eduki bat errazago irakurtzeko eta ulertzeko egiten den egokitzapenari. Kontua ez da bakarrik testua erraztea, baizik eta baita ere ilustrazioak eta maketazioa egokitzea. APNABIrentzat ingurune komunitarioa funtsezko pieza bat da bere misioa garatzeko, eta irmoki sinesten du lankidetza-sare bat sortu behar dela bere komunitateko eragile sozial…

APNABI protagonista Bakioko V. MTB martxan

martxa-bakio

APNABI Autismo Bizkaia izan da Bakioko V. MTB (mountain bike) Martxaren protagonista. Ekitaldia uztailaren 21ean (igandea) egin zen, adin desberdinetako ehundik gora parte- hartzailerekin. Kirol ekitaldi solidario hau –ez da txapelketa bat- Bakion eta inguruko udalerrietan egiten da, 30 kilometroko zirkuitu batean, bai mendiko pistetan eta baita ere asfaltoan, eta…

APNABIren Udako Jai Handiak 500 lagun batu ditu Indautxuko Jesuiten ikastetxean

APNABI Autismo Bizkaiak 500 lagun batu zituen ekainaren 22an (larunbatean) Indautxuko (Bilbo) Jesuiten ikastetxeko instalazioetan egin zen Udako Jai Handian. Gurasoak, aiton-amonak, neba-arrebak eta beste hainbat senitarteko eta adiskide autismodun pertsonekin elkartu ziren Udako Jai Handian, zeinetan jokoak, musika, kirol-lehiaketak eta paella aitzakia ederra bihurtu baitziren adiskidetasun egun horretaz gozatzeko….

APNABI ekainaren 16ko “estropatadan”

APNABIk WOP Fundazioaren estropatada herrikoiaren zazpigarren edizioan parte hartuko du ekainaren 16an (igandea), ahate handi batekin eta 25 ahate txikirekin. Eguerdiko 13:00etatik aurrera Wo-ahateek lasterketaren ibilbidea egingo dute Bilboko itsasadarrean, baina aurten alderantzizko norabidean.  Aurten lasterketa Euskalduna Zubian hasiko da eta Deustuko Zubian bukatu. Ahate handi bat (Wopaton) eta ahate…

APNABIk jaso du ONCEren Urrezko Txintxarria

APNABI Autismo Bizkaiak jaso du ONCE Euskadik sustatzen duen 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria. Aitortza hori gaur eman zaio, ekainaren 8an, Bilbon “gizarte inklusibo baten alde” egin den XVII. Txintxarri Lasterketa amaitzean. APNABI Urrezko Txintxarri izendatua izan da, berau izan delako boto gehien jaso duen erakundea ONCEk bere webgunean antolatzen duen…

APNABIk autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertu ditu

aula-apnabi

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 200 familia inguru bildu dira antsietateari buruzko prestakuntza-jardunaldi batean. Topaketa horretan hizpide hartu dira antsietatearen agerraldiak, antsietatea eragin dezaketen faktoreak eta erregulazio emozionalerako prozedurak, horrelako egoerak lantzeko autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin. APNABI Gela foroaren barruan antolatu da jardunaldia, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide…

APNABI proposatua izan da 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria jasotzeko

ONCEk zabaldu du 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria aukeratzeko bozketa. Datorren ekainaren 8an emango du sari hori, Bilbon egingo den Gizarte inklusiboaren aldeko XVII. Txintxarri Lasterketa amaitutakoan. APNABI-Autismo Bizkaia izan da aukeratuetako bat, “40 urteko ibilbidea egin ondoren eta hasierako espiritu berbera mantenduz, erreferentziazko antolakunde bihurtu delako Autismoaren Espektroko Nahasteen arloan,…

APNABI, protagonista RETAbet Bilbao Basket eta Palencia Basket taldeen arteko partiduan 

Maiatzaren 12an (igandea) APNABI Autismo Bizkaia protagonista izan zen Miribillan, RETAbet Bilbao Basket eta Chocolates Trapa Palencia taldeen arteko partiduan. Igoerako playoff-en bigarren partidua zegoen jokoan, bost partidutatik onenak lortuko duelarik final four finalerako plaza bat. Atsedenaldian, APNABIko erabiltzaile-talde batek puzzle bat osatu zuen bere elkartearen logotipoarekin, Bilbao Arenako kantxaren erdian,…

Adimen Ezgaitasuna duten pertsonen parte-hartzeari eta hiritartasunari buruzko 1. jardunaldiak. “Ateak Zabalduz”

jornada-participacion

APNABIk apirilaren 4an eta 5ean parte hartu zuen Probosco erakundearen 25. urteurreneko jardunaldietan: Adimen Ezgaitasuna duten pertsonen parte-hartzeari eta hiritartasunari buruzko 1. jardunaldiak. “ATEAK ZABALDUZ” Ikerrek eta Rubenek euren hitzaldia eman zuten Susanaren laguntzarekin: Nire bizitza etxean, orain eta bihar. Rubenek esan digu primeran ibili zirela, jende asko ezagutu zutela…