Lurgorrik ateak ireki ditu, APNABIren eguneko arretarako zentro berria Gernikan

APNABI Autismo Bizkaiak asteazken honetan, abenduak 9, martxan jarri du Lurgorri, Gernikan duen eguneko arretarako zentro (EAZ) berria. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera aktibatu du. Elkarteak Bilbo Handiaren ingurutik urrun duen eguneko lehen arreta-zentroa da. Busturialdean dago kokatuta, eta, horri esker, errazago erantzungo die elkarteak eskualde horretan edo inguruan dituen familia…

APNABIk zentzumenak estimulatzeko bi areto berri inauguratu ditu eguneko arretarako zentroen sarean

APNABI Autismo Bizkaiak zentzumenen estimulaziorako bi gune berri aktibatu ditu azken asteetan Bilboko Deustu eta Sortu eguneko arreta zentroetan. Hobekuntza hori autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten eta zerbitzua erabiltzen duten pertsonen beharrei erantzuteko da. Bi kasuetan, pintura eta tarima berritzeko lanak egin dira, osasuna sustatzeko programaren barruan Snoezelen proiektuak garatzera…

Gernikan zentro berri bat irekitzeko lanean ari da APNABI Bizkaiko Foru Aldundiarekin

APNABI Autismo Bizkaiak hitzarmen bat sinatu berri du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Busturialdean, zehazki Gernikan, eguneko arreta zentro berri bat (EAZ) kudeatzeko. Hori dela eta, elkartea lanean ari da orain Foru erakundearekin zentro hori abian jartzeko. Horrek eskualde horretako edo inguruko AENdun pertsonei erantzuna ematen lagunduko die, beren etxeetatik hurbilago egongo…

Bilbon Eguneko Arretarako Zentro berri bat irekitzeko azken prestakuntzak egiten ari da APNABI

APNABI Autismo Bizkaia azken xehetasunak lotzen dabil hurrengo asteetan Eguneko Arreta Zentro (EAZ) berri bat irekitzeko Bilboko Iralabarri auzoan. Orain arte Enekuri eta Blas de Otero zentroetan laguntza jasotzen zuten autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 35 pertsonak eramango ditu bertara. Aldaketa hori errazte aldera, joan den urriaren 23an, elkarteak ate…

Eusko Jaurlaritzak APNABIk proposatutako hiru proiektu berri babestuko ditu

APNABI Autismo Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jasoko du hiru proiektu berritzaile garatzeko: aisialdi birtuala, bizimodu independenterako entrenamendua eta AENen zahartzea. Datozen hilabeteetan hasi eta garatuko dira ekimen horiek. Aisialdi birtuala Aisialdi birtualeko programa sortu zen espazio berriak sortzeko eta AEN duten pertsonentzako aukera ludikoak eskaintzeko asmoz teknologia berrien bidez,…

Elkarrizketa-zikloa: Horrela bizi izan du AENdun pertsona batek lehen lerroan lan egiteak COVID-19 delakoaren osasun-larrialdian

Ivan Dario Henao APNABIko bazkidea den AENdun gaztea da. Eguneko Arreta Zentrotik eta AZLAN zentro okupazionaletik igaro ondoren, elkartearen Laguntza bidezko Enpleguaren programari esker, IMQ Zorrotzaurre klinikan (Bilbo) atezain gisa lanean hasi zen 2020ko martxoaren 2an, alarma-egoera deklaratu baino 10 egun lehenago. Azken hilabeteotan osasunaren sektorean lanean nola bizi izan…

APNABIk AENa duten pertsonen zahartzea aztertu du

APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duen pertsonen zahartzeari buruzko ikerketa garatu du, pertsona horien guztien eta haien familien etorkizuneko beharrei aurrea hartzeko. Zahartze aktiboaren taldearen bidez garatu da. Ikerketaren dokumentua eskuragarri dago hemen. Oso ikerketa gutxi daude zahartzeari eta AENei buruz, adimen-urritasunari buruzkoak baitira nagusi. Analisi horren arabera….

Deseskalada aurrera doa, eta APNABIk bere zerbitzuak pixkanaka berraktibatzen jarraitzen du

APNABI Autismo Bizkaiak urratsak ematen jarraitzen du Covid-19ren aurkako konfinamenduaren ondoren. Erakundeen jarraibideei eta indarrean dagoen araudiari jarraiki, azken asteetan elkatearen zerbitzu batzuk berriro aktibatu dira, nahiz eta aldaketa batzuk egin diren, gaixotasuna berriro ager ez dadin segurtasun-neurrien eta protokoloen ondorioz. Aisialdi arloa 2020ko udarako aurreikusitako jarduerak berriz diseinatuko ditu…

Topera gozatu dituzte Inauteriak APNABIko kideek

APNABIren Ubietako (Gueñes) etxeetako neska-mutilek aktiboki parte hartu dute azken egunotan Inauterietan. Maitagarri, pinguino, sorgin, marigorringo, adarbakar eta beldurrezko maskarekin jantzita, joan den larunbatean, hilak 22, herriko plaza eta frontoia bete zituen lehiaketara eta txokolatada handira joan ziren, eguraldi ona lagun. Etxeko kideek nabarmendu dute jaia “oso musika onarekin” osatu…

Helduen etxeetako erabiltzaileak parrandan

fiesta nocturna

APNABI Autismo Bizkaiako helduen etxeetako egoiliarrek etxebizitzen arteko gau-jai bat ospatu zuten azaroaren 24an, arratsaldeko zazpietatik hamaiketara, Bilboko San Inazio auzoko Zugar Txokon. Jai hori antolatu zen egoiliarrek askotan eskatu dizkigutelako horrelako jarduerak. Izan ere, modu inklusiboan eta gizartean integraturik igaro nahi dute beren aisialdia, gustuko dutena egiten duten bitartean:…