APNABI LANek bigarren bisita bat eskaintzen du 42 Urduliz programazio campusera

APNABI Lanek autismoa duten pertsonen artean enplegua sustatzeko aukerak zabaltzen ditu 42 Urdulizekin lankidetzan jarraituz. Horrekin programazio-campus berritzaile eta doakoa eskaintzen du, eta arlo soziolaboralak autismoa duten pertsonei egokitutako prestakuntza-modalitate esklusiboa emango du. Bigarren bisita gidatu bat egingo da, interesa dutenek proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.Maiatzaren 13an izango…

Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak piraguismora hurbiltzeko jardunaldiak eskainiko ditu

APNABI Autismo Bizkaiak Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean jarraitzen du, eta kasu honetan, piraguismora hurbiltzea eskainiko du. Lankidetza honek aisialdirako kirol alternatiba berriak eskaintzen laguntzen du, bizimodu aktiboagoa eta osasungarriagoa bultzatzeaz gain. Piraguismoa Kirol jardunaldia maiatzaren 4an,, larunbata, izango da Barrika Piragua Taldeko piraguismo klubean. Plentziako itsasadarrean egingo dugu jarduera….

Ivan Dario Henaok,  AENa duen APNABIko bazkide gaztea, Marokoko Hegalak zeharkatuko ditu bizikletaz, Urbegi Fundazioaren eta Orbearen eskutik.

Leire Indurainekin eta David Fernandezekin batera, Lo Imposible sarien desafioan parte hartuko du, 2023ko lurrikarak kaltetutako pertsonei material humanitarioa emateko. Ivan Dario Henaok, autismoa duen gaztea eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteko bazkideak, martxoaren 16an Marokoko Atlas mendikaterako bidea hartuko du, Urbegi Fundazioaren eta Orbearen eskutik, mendiak bizikletaz zeharkatzeko eta 2023ko…

Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak kirol eskalada ezagutzeko jardunaldia antolatu du

APNABI Autismo Bizkaiak Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean jarraitzen du eta datorren otsailaren 24an eskaladara hurbiltzeko jardunaldi bat eskainiko du Errekalde auzoko (Bilbo) El Fango kiroldegian. Ikastaro honek kirol hau modu seguruan eta parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokituta ezagutzeko aukera emango du, esperientzia berri batez gozatu ahal izan dezaten. Gehienez 10…

APNABIko ia 100 profesionalek parte hartu dute Jardunbide Egokien barne jardunaldietan

APNABI Autismo Bizkaiak Jardunbide Egokien barne jardunaldiei ekin die berriro azaroan, profesionalei zuzenduta, eta 100 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Urteko topaketa horien azken edizioa 2019an izan zen, eta COVID-19aren pandemiaz geroztik ez ziren berriro egin. Saioen helburua ezagutzaren partekatzea indartzea da, eta, horretarako, taldeek hainbat proiektu eta berrikuntza aurkeztea…

APNABIk Plena Inclusión erakundeak antolatutako Etikaren Estatuko 2. Topaketan parte hartu du

APNABI Autismo Bizkaiak, 2023ko irailaren 28 eta 29an, Plena Inclusión erakundeak Oviedon (Asturias) antolatutako Estatuko Etika Topaketan parte hartu zuen. Topaketara Mª Luisa Arenas, Inmaculada Marcos eta Eguzkiñe Etxabe joan ziren talde profesionalaren eta APNABIko hausnarketa etikoko taldearen ordezkari gisa. Ivan Dario elkarteko autismoa duten pertsonen ordezkari gisa aritu zen….

APNABIko EAZetako emakumeen irakurketa klubak topaketa berri bat antolatu du

Ekainaren 22an, osteguna, “Emakumeak ipuin artean” jardueraren bigarren topaketa izan zen, APNABIren eguneko arretarako zentroetatik (EAZak) bultzatua. Hala, hainbat emakume bildu ziren Iralako liburutegian (Bilbo), Patricia Fittiren «Urdina izan nahi ez zuen haurra. Arrosa izan nahi ez zuen neskatoa» obraren irakurketa partekatzeko. Jarduera hau berdintasunaz sentsibilizatzera bideratuta dago. Dinamika hau…

APNABIk 2023ko udarako eskaintza aktibatu du, bere erantzuna zabalduz

Ekaineko azken astean hasi da APNABI Autismo Bizkaia udako programazioa. Programa horrek, guztira, 38 jarduera hartuko ditu, hala nola opor-txandak, eguneko aisialdiko jarduerak eta udaleku irekiak, aurreko urtean baino 2 gehiago. Guztira, 542 plaza eskaintzen ditu elkarteak. Oporrak eta eguneko planak APNABIko AENa duten pertsonek gaua igarotzeko 12 opor-txandaren artean…

APNABI, Bizkaiko Gara boluntariotza foroaren egoitza

APNABI Autismo Bizkaiaren bulego nagusiek #bForoa topaketa berri bat hartu dute ekainaren 6an. Hau da Bizkaia Gara-ren foroa. Lurraldeko Hirugarren Sektoreko erakundeetako 30 boluntariotza-arduradun baino gehiagok osatzen dute, eta aldian-aldian biltzen dira esperientziak eta estrategiak partekatzeko eta boluntariotzaren eremua indartzeko ahaleginak bateratzeko. Hausnarketa Foro hori urtean 6 hitzorduren bidez garatzen…

ErrazTEA, APNABI LANen zerbitzu berria gizarte irisgarriago baterako

APNABI Autismo Bizkaiak ErrazTEA proiektua abiarazi du. Erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako zerbitzu honen bidez, adimen-desgaitasuna eta/edo autismoa duten pertsonentzat komunikazio-espazioak eta -euskarriak ulerterrazak eta lagunkoiak diren ebaluatzen da. Ekimen honen balio bereizgarria da ErrazTEA dela desgaitasun intelektuala eta/edo autismoa duten eta irisgarritasun-lantaldean prestakuntza ziurtatua duten profesionalak dituen Euskadiko lehen…