“Ekitea”, ekintzailetzaren aldeko apustua AENdun pertsonentzat

programa ekitea

“Ekitea” AENdun pertsonentzat garatzen dugun ekintzailetzako proiektu bat da, APNABIren eremu soziolaboralak (Entremanos) bultzatua eta BBK-ko Obra Sozialaren laguntza ekonomikoa duena. Urte hasieran, Entremanos elkartean pentsatu genuen posible zela proiektu bat egitea AENdun pertsona guztiek aukera izan dezaten ekintzailetzako lan-proiektu bat garatzeko. BBK-ko Obra Sozialaren finantza-laguntzari esker jarri zen martxan…

Aisialdi inklusiboa: nahi baduzu, ahal duzu

apnabi-ondavasca

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Eremuko arduradun Esther Fernándezek joan den ekainaren 7an Onda Vascako irratsaio batean esan zuen aisialdia funtsezkoa dela edozein pertsonaren bizitzan. “Denoi gustatzen zaigu ongi sentiarazten gaituzten gauzekin gozatzea. APNABIn lanean dihardugu AENdun pertsonek ere denbora libre aberasgarri eta betegarria izan dezaten. Gure helburua da horretarako…

Aldamiz ikastetxea, bizitza osasuntsua

programa activate

Iragan maiatzaren 21ean APNABI Autismo Bizkaiak, gazteriaren aldeko Alcampo Fundazioarekin batera, sentsibilizazio-jardunaldi bat antolatu zuen, 2019an garatzen ari den #Heldu #BizitzaOsasuntsuari proiektuaren barruan. APNABIko Aldamiz ikastetxeko hogei ikaslek eta irakasle talde batek Mungiako Alcampo supermerkatuan antolatutako “yinkana osasuntsu” batean parte hartu zuten. Supermerkatuko langileen laguntzarekin, “ezkutatutako” elikagaien piktogramak bilatu zituzten…

APNABIk autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertu ditu

aula-apnabi

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 200 familia inguru bildu dira antsietateari buruzko prestakuntza-jardunaldi batean. Topaketa horretan hizpide hartu dira antsietatearen agerraldiak, antsietatea eragin dezaketen faktoreak eta erregulazio emozionalerako prozedurak, horrelako egoerak lantzeko autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin. APNABI Gela foroaren barruan antolatu da jardunaldia, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide…

APNABIko Entremanos elkarteak lanerako gaikuntza-ikastaro berri bat sustatu du autismoa duten gazteentzat

Entremanos-ek, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko sustapen soziolaboralerako erakundeak, lanerako gaikuntza-ikastaro bat eskainiko du Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten eta langabezian dauden 10 gazterentzat. Prestakuntza hori produktu grafikoen manipulazio- eta akabera-lanei buruzkoa izango da. Entremanos elkarteak sustatzen duen ikastaro horrek 350 orduko iraupena du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta…

Lan gosaria: “Enplegua eta ezgaitasuna: bai, posible da”

APNABI Autismo Bizkaiak enpresa sektoreari zuzendutako lan gosari bat eskainiko du datorren otsailaren 18an. “Enplegua eta ezgaitasuna: bai, posible da” izenburupean, topaketa hori Asperger Sindromearen Nazioarteko Egunaren karietara programatutako ekitaldien barruan kokatzen da. Bilboko Gran Hotel Domine-n izango da. Ekitaldi horren helburua da enpresa-ehunaren inplikazioa bultzatzea ezgaitasunak dituzten pertsonen lan…