APNABI jai-giroan murgildurik Gabonetan

Aurten ere, APNABIren Gabonetako jai handiak igurikipen guztiak gainditu ditu. Urteko azken topaketa hau aukera paregabea bilakatu da alaitasunez eta zorionez betetako ospakizun familiar batez gozatzeko. Abenduaren 20ko (ostirala) arratsaldean, Tximipark parke tematikoa –eszenatoki berri horretara zeuden gonbidatuta APNABIko familiak- goraino bete zen. Bolazko igerilekuak, palmondo arteko txirristak eta errealitate…

APNABIko eguneko arreta zentroek jai handi batekin ospatu dituzte Gabonak

Joan den abenduaren 17an APNABIko eguneko arreta zentroetako eta Aldamiz ikastetxeko pertsona helduek Gabonetako jai handi batekin ospatu zuten urtearen amaiera. 150etik gora lagunek parte hartu zuten jaian, non bi ekitaldi antolatu baitziren: lehenik, AZLAN zentro okupazionaleko erabiltzaileek interpretatutako antzezlan bat eta, ondoren, APNABIko eguneko zentroetako erabiltzaileez osatutako MUSIDISK taldearen…

APNABIko gazteek erreprografia eta produktu grafikoen ikastaroetako diplomak jaso dituzte

apnabi

APNABI Autismo Bizkaiako hamaika gaztek lanerako gaikuntza ikastaroak gainditu dituztela egiaztatzen duten diplomak jaso dituzte. Ikastaro horiek erreprografian laguntzeko zereginei eta produktu grafikoak manipulatzeko operazioei buruzkoak izan dira, eta beraizik zuzendurik egon dira lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei. Prestakuntza fasea gainditu ondoren, APNABIko neska-mutilak praktika profesionalak egiten hasiko…

APNABIk I. Autismo España Saria jaso du, elkarteak AENdun pertsonen alde eginiko ibilbidearen erakusgarri

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak I. Autismo España Saria jaso du. Sari horren bidez aitortzen da elkarteak autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen eta beren familien alde eginiko lana, eta beren eskubideak sustatzen dituzten laguntza-eredu sostengarri, eraginkor eta inklusiboak bilatzeko egin duen ahalagina. Autismo España Konfederazioaren 25. urteurrena ospatzeko galan egin…

Gure elkarteak erromeria batekin ospatuko du Euskararen Eguna Basurtun

euskararen eguna

Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten ehun lagun baino gehiagok (APNABIko eguneko arreta zentroetako erabiltzaileak eta erakunde bereko Aldamiz Ikastetxeko ikasleak) parte hartu dute gaur Euskararen Nazioarteko egunaren karietara Basurtun antolatu den erromerian. Erromeriako parte hartzaileek ondoan izan dituzte Auritz musika taldeko Mikel eta Gorka Bizar, biak hala biak musikariak eta…

APNABIko familiek sakon aztertu dituzte autismodun pertsonen elikadura nahasteak

APNABIko ehundik gora familiak parte hartu dute autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen elikadura nahasteei buruzko prestakuntza jardunaldi batean, non argi esan baita esku-hartze goiztiarra dela horrelako arazoei aurre egiteko modurik onena, ondorioak dituztelako AENdun pertsonaren ongizate fisikoan, jokabidean, ikaskuntza prozesuetan eta baita ere beren familian eta ingurune sozialean. Bilbon…

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko ehun bat pertsonak parte hartu dute Bilbon egin den multi-kiroleko jardunaldian

APNABIko eguneko arreta zentroko, zentro okupazionaleko eta Aldamiz Ikastetxeko (elkarteko ikastetxea) ehun bat erabiltzailek parte hartu dute autismodun pertsonentzako Multi-kiroleko Jardunaldiaren bigarren edizioan, 31an urriaren, Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian. APNABIk programa bat garatzen du bizitza osasuntsua sustatzeko eta programa horren barruan kokatzen da jardunaldi hau, zeinaren helburua baita taldekako…

Zu ere bazara zure elkartearen irudia

imagen-asociacion

FEVAS-Plena Inclusión Euskadi elkarteak “Zu ere bazara zure elkartearen irudia” izeneko ikastaroa antolatu zuen joan den urriaren 21ean. Ikastaro hori beraizik zuzendu zitzaien adimen ezgaitasunak dituztenei eta FEVAS mugimenduko elkarteek atenditutako bestelako garapen-nahasteak dituztenei. Ikastaro horren helburua zen elkarteetako kideei aholku praktikoak eta tresnak ematea komunikatzaile onak izan daitezen, hots,…

Snoezelen. Begirada berri bat

Beren eremuko ikuspegi multisentsoriala indartu nahi duten APNABIko eguneko arreta zentroetako 14 profesionalek Snoezelen teknikari buruzko prestakuntza jaso dute, APNABIko eguneko arreta zentroetan estimulazio multisentsoriala sustatzeko. Snoezelen estimulazio multisentsorialaren ikuspegi bat da, zeinaren bidez ongizate eta erlaxazio egoera bat lortzen baita, betiere pertsona bakoitzaren premiak ongi aztertu eta ezagututa, eta…

APNABIko eguneko arreta zentroek uda aprobetxatzen dute jarduera berri eta desberdinak egiteko

CAD

Uda, eguraldi ona eta oporrak iristearekin batera, Garamendi eguneko arreta zentroan erabiltzaileek proposatutako ez-ohiko jarduerak egin ditugu uztailean. Zuokin partekatu nahi ditugu hainbat jatetxetara egin ditugun txangoak. Jarduera horiek antolatu ditugu zentroko erabiltzaile askok proposatu digutelako, eta hainbat helburu landu ditugu, besteak beste, gizarteratzea, inguruko baliabideekin gozatzea, burujabetza, auto-gidaritza, adostasuna……