“Ekitea”, ekintzailetzaren aldeko apustua AENdun pertsonentzat

programa ekitea

“Ekitea” AENdun pertsonentzat garatzen dugun ekintzailetzako proiektu bat da, APNABIren eremu soziolaboralak (Entremanos) bultzatua eta BBK-ko Obra Sozialaren laguntza ekonomikoa duena. Urte hasieran, Entremanos elkartean pentsatu genuen posible zela proiektu bat egitea AENdun pertsona guztiek aukera izan dezaten ekintzailetzako lan-proiektu bat garatzeko. BBK-ko Obra Sozialaren finantza-laguntzari esker jarri zen martxan…

Aisialdi inklusiboa: nahi baduzu, ahal duzu

apnabi-ondavasca

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Eremuko arduradun Esther Fernándezek joan den ekainaren 7an Onda Vascako irratsaio batean esan zuen aisialdia funtsezkoa dela edozein pertsonaren bizitzan. “Denoi gustatzen zaigu ongi sentiarazten gaituzten gauzekin gozatzea. APNABIn lanean dihardugu AENdun pertsonek ere denbora libre aberasgarri eta betegarria izan dezaten. Gure helburua da horretarako…

APNABIren Udako Jai Handiak 500 lagun batu ditu Indautxuko Jesuiten ikastetxean

APNABI Autismo Bizkaiak 500 lagun batu zituen ekainaren 22an (larunbatean) Indautxuko (Bilbo) Jesuiten ikastetxeko instalazioetan egin zen Udako Jai Handian. Gurasoak, aiton-amonak, neba-arrebak eta beste hainbat senitarteko eta adiskide autismodun pertsonekin elkartu ziren Udako Jai Handian, zeinetan jokoak, musika, kirol-lehiaketak eta paella aitzakia ederra bihurtu baitziren adiskidetasun egun horretaz gozatzeko….

APNABI ekainaren 16ko “estropatadan”

APNABIk WOP Fundazioaren estropatada herrikoiaren zazpigarren edizioan parte hartuko du ekainaren 16an (igandea), ahate handi batekin eta 25 ahate txikirekin. Eguerdiko 13:00etatik aurrera Wo-ahateek lasterketaren ibilbidea egingo dute Bilboko itsasadarrean, baina aurten alderantzizko norabidean.  Aurten lasterketa Euskalduna Zubian hasiko da eta Deustuko Zubian bukatu. Ahate handi bat (Wopaton) eta ahate…

APNABIk jaso du ONCEren Urrezko Txintxarria

APNABI Autismo Bizkaiak jaso du ONCE Euskadik sustatzen duen 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria. Aitortza hori gaur eman zaio, ekainaren 8an, Bilbon “gizarte inklusibo baten alde” egin den XVII. Txintxarri Lasterketa amaitzean. APNABI Urrezko Txintxarri izendatua izan da, berau izan delako boto gehien jaso duen erakundea ONCEk bere webgunean antolatzen duen…

APNABIko familien Jai Handia, ekainaren 22an

APNABIk Familien Jai Handia ospatuko du ekainaren 22an, Bilboko Jesuiten Eskolako instalazioetan (Urkixo Zumarkalea, 67). Elkarte hau osatzen duten familia guztiak eta haien inguru hurbileko pertsonak gonbidatuta daude hitzordu berezi honetara. Egitarau bete-betea prestatu dugu udari ongietorria egiteko ekitaldi honetarako: jarduera ludikoak txikientzat, txapelketak eta tailerrak. Helduek Laser Tag, errealitate…

Aldamiz ikastetxea, bizitza osasuntsua

programa activate

Iragan maiatzaren 21ean APNABI Autismo Bizkaiak, gazteriaren aldeko Alcampo Fundazioarekin batera, sentsibilizazio-jardunaldi bat antolatu zuen, 2019an garatzen ari den #Heldu #BizitzaOsasuntsuari proiektuaren barruan. APNABIko Aldamiz ikastetxeko hogei ikaslek eta irakasle talde batek Mungiako Alcampo supermerkatuan antolatutako “yinkana osasuntsu” batean parte hartu zuten. Supermerkatuko langileen laguntzarekin, “ezkutatutako” elikagaien piktogramak bilatu zituzten…

APNABIk autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertu ditu

aula-apnabi

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 200 familia inguru bildu dira antsietateari buruzko prestakuntza-jardunaldi batean. Topaketa horretan hizpide hartu dira antsietatearen agerraldiak, antsietatea eragin dezaketen faktoreak eta erregulazio emozionalerako prozedurak, horrelako egoerak lantzeko autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin. APNABI Gela foroaren barruan antolatu da jardunaldia, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide…

APNABI proposatua izan da 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria jasotzeko

ONCEk zabaldu du 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria aukeratzeko bozketa. Datorren ekainaren 8an emango du sari hori, Bilbon egingo den Gizarte inklusiboaren aldeko XVII. Txintxarri Lasterketa amaitutakoan. APNABI-Autismo Bizkaia izan da aukeratuetako bat, “40 urteko ibilbidea egin ondoren eta hasierako espiritu berbera mantenduz, erreferentziazko antolakunde bihurtu delako Autismoaren Espektroko Nahasteen arloan,…