Familientzako Laguntzak 2021eko programetan izena emateko epea ireki du

Familientzako Laguntza arloak datorren urterako arnasaldi-, udaleku ireki- eta txikipark jardueretarako eskaerak egiteko epea ireki du. Eskaintza hemen kontsulta daiteke. Programetako batean parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 16ra arte izango dute izena emateko epea, egun horretan bukatuko baita. Izapide hori erosotasunez egin daiteke, hemen eskura dagoen formularioaren bidez, edo eskuorria paperean…

2021. urteko aisialdiko jardueretan izena emateko epea zabalik

Aisialdi arloak jarduera puntualen eskaintza aurkeztu du 2021eko lehen seihilekorako. Jarduera horiek urtarriletik ekainera bitartean egingo dira. Eguneko irteerez gain, ingurumen, jai eta aire zabaleko ekintza aukera zabala dago. Eskaintza osoa hemen kontsulta daiteke. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 26an, osteguna, bukatuko da. Izapide hori hemen eskura dagoen formularioaren bidez egin…

Bilbon Eguneko Arretarako Zentro berri bat irekitzeko azken prestakuntzak egiten ari da APNABI

APNABI Autismo Bizkaia azken xehetasunak lotzen dabil hurrengo asteetan Eguneko Arreta Zentro (EAZ) berri bat irekitzeko Bilboko Iralabarri auzoan. Orain arte Enekuri eta Blas de Otero zentroetan laguntza jasotzen zuten autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 35 pertsonak eramango ditu bertara. Aldaketa hori errazte aldera, joan den urriaren 23an, elkarteak ate…

APNABIk arrakastaz gainditu du AENORen kalitate-ikuskaritza

Autismo Bizkaiak behar bezala gainditu du Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren lehen jarraipen-ikuskaritza. Hala, AENORek, kudeaketa-sistemen, produktuen eta zerbitzuen ziurtapenean liderra den erakundeak eta UNE arauen garapenaren eta hedapenaren arduradunak, egiaztatu du ISO 9001:2015 erreferentzia-arauaren betekizunen ezarpena. Auditoretzak egindako hobekuntzak eta hurrengo hilabeteetan aplikatzeko aukera berriak ere azpimarratu ditu. Hurrengo segimendu-ikuskapena 2021eko…

Ikasleen ingurumenarekiko konpromisoa indartzeko maskota lehiaketa egin du APNABIko Aldamiz ikastetxeak

APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleek prozesu bat garatu dute ikastetxeko maskota sortu eta aukeratzeko, Eskolako Agenda 2030 ingurumen-ekimenaren barruan. 2020-2021 ikasturterako “Plastikorik gabe, askoz hobeto” leloa lantzen duen proposamen irabazlea Birziklatu katua izan da, batez ere plastiko eta kartoi birziklatuz egina. Talde bakoitzak maskota proposamen bat diseinatu zuen material berrerabiliak erabiliz,…

APNABI Lanek Bizkaia Demaren Ekintzailetza Astean parte hartu du

Aurten ere, APNABI Lan gizarte- eta lan-arloak Ekintzailetzaren Astean parte hartuko du, urriaren 26tik 30era, Bizkaia Dema Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak antolatuta. Hitzaldiak, tailerrak eta aholkularitza saioak eskainiko dituen ekitaldiak pertsona ekintzaileen topagunea izan nahi du, gaurkotasunari eta joerei buruzko ezagutza sortzeaz gain. Duela bi urtetik, APNABI Lanek AENdun…

Aisialdi birtualeko programa abian da zortzi talde piloturekin

APNABIren aisialdi birtualeko proiektu berria urriaren 16an hasi zen. Fase pilotu honetan —abendura arte luzatuko da—, 9 talde eratu dira, eta horietan AENdun 60 pertsonek parte hartzen dute, saio birtual gidatuak partekatzeko. Horietan kirol, kultura eta jolas jardueretan parte hartu ahal izango dute, teknologia berrien erabilera arduratsuaren bidez gozatzeko. Aisialdi…

Aldamiz ikastetxea zibersegurtasuna lantzen ari da

ciberseguridad apnabi

APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleek zibersegurtasuneko prestakuntza-saio batean parte hartu zuten joan den urriaren 16an, ikastetxea garatzen ari den AENdun pertsonentzako hezkuntza digital seguruaren proiektuaren barruan. Formatu digitalean egin den prestakuntzan, Aldamizeko Deustu, Txurdinaga, Ortuella eta Durangoko lau ikastetxeetako gaitasun digitalak dituzten ikasle guztiek hartu dute parte. Gaptain hezkuntza eta segurtasun…

APNABIk finantza-prestakuntza eskainiko die AENdun pertsonei

‘la Caixa’-ko Boluntarioen programarekin lankidetzan, APNABI Lanek prestakuntza finantzarioa eskainiko die bere zentro okupazionaleko AENdun pertsonei, eremu horretako oinarrizko ezagutza sustatzeko. Bederatzi laguneko bi talde sortu dira prestakuntza ekimen honetarako. Talde bakoitzak bi saio izanen ditu, urriaren 20an eta 22an eta hilabete bereko 27 eta 29an, hurrenez hurren, guztiak 10:00etatik…

APNABIk lanean jarraitzen du COVID-19 kutsatzea saihesteko

Lankidetza orokorrari esker, ez da gaixotasunaren agerraldirik erregistratu Erakundeekiko harremana etengabea da APNABI Autismo Bizkaiaren zerbitzuak normaltasunez garatzen jarraitzen dute, COVID-19 kutsatzea saihesteko prebentzio neurriak errespetatuz. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira: segurtasun-distantziak errespetatzeko espazioak eta jarduerak birkonfiguratzea, maskarak eta NBEak hornitzea eta erabiltzea, eta eskuen ohiko higienea, tenperatura eta…