APNABIren Aldamiz Ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria lortu du

Aldamiz ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso du, azken urteotan ingurumenaren alde egin duen lanari esker. APNABIren ikastetxeko ikasleek hurrengo mezua bidali dute, haien poztasuna adierazteko: “Aldamiz ikastetxeko neska-mutilok pozik gaudela esan nahi dizuegu, oso ziurtagiri garrantzitsua eman digutelako: ESKOLA JASANGARRIA izatea lortu dugu! Duela hilabete batzuk, Ingurugelatik bisita egin ziguten…

APNABIk finantza-prestakuntza eskaintzen die AENdun pertsonei, bizimodu independenterako entrenamendu-programaren barruan

APNABI Autismo Bizkaiak finantza hezkuntzari buruzko bi tailer eskaini ditu apirilean, bizitza independenterako azken entrenamendu programan parte hartu duten autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonentzat. Finantza-arloari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzeko garatu dira, arlo horretan autonomia handiagoz jardun ahal izateko. Prestakuntza-proposamena Caixabanken boluntario batek egin du, eta ordu eta erdiko bi…

APNABI Lan enpresak Foru Aldundiaren LPErako prestakuntza ikastaroa hasi du 60 pertsonarekin

APNABI Lanek, APNABIko enplegu-arloak, maiatzaren 3an hasi zuen OPEtea prestakuntza-programa, Bizkaiko Foru Aldundiak 2021. urterako deitutako lan-eskaintza publikoa gainditzeko. Elkarteak eskaintzen duen ikastaro honen 2. edizioa da hau, eta autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten 60 pertsona helduk eman dute izena. APNABI Lanen helburua da parte hartzaileak oposizio-lehiaketa gainditzeko gaitzea. Horretarako,…

APNABIren hitzaldia Enkarterrin: maiatzaren 11n, 18:00etatik aurrera Zallako kultura aretoan

APNABI Autismo Bizkaiak lankidetza-lerro berri bati ekin dio Zallako Udalarekin, eta, horri dagokionez, hitzaldi irekia eskainiko die Enkarterriko herritar guztiei. 2021eko maiatzaren 11n izango da, asteartean, udalerriko kultur aretoan. 18:00etan hasiko da. Sarrera librea izango da, leku-kopurua bete arte; eta, beraz, ez da aldez aurretik izena eman beharko. Topaketan COVID-19ari…

APNABIren Bizitza Helduak bi programa pilotu jarri ditu martxan erabiltzaileekin sexualitatea lantzeko

APNABI Autismo Bizkaiaren helduaroko arloak bi programa berri jarri ditu abian, sexualitatea eguneko zentroetan (EAZ) lantzeko. Horrekin lortu nahi da EAZ-ak erabiltzen duten pertsonek beren burua ezagutzen, onartzen eta arlo horretan behar bezala hitz egiten ikastea, bai eta haien familiek eta profesionalek haiei laguntzeko ezagutzak eta tresnak eskuratzea ere. Programa…

AENdun pertsonen guraso-taldeek komunikazioari buruz hausnartu eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Familientzako Laguntza arloak aldian-aldian antolatzen dituen gurasoen topaketekin jarraitu du. Azken hitzordua apirilaren 24an, larunbatean, izan da, eta bertan familiaren komunikazioa aztertu zen. Iralabarriko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) auditorioa izan zen, beste behin ere, bilera egiteko aukeratu zen tokia, COVID-19aren aurka indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz…

APNABI eta bere lankidetza-esperientziak, adibide ezgaitasunari eta pandemiari buruzko nazioarteko foro batean

APNABI Autismo Bizkaiak hezkuntzako integrazioari eta gizarteratzeari buruzko Nazioarteko Ikertzaile eta Parte-hartzaileen Sarearen XI. Topaketan eta Queretaroko Unibertsitate Autonomoan (Mexiko) parte hartu du apirilaren 23an. Ezgaitasunaren inguruko praktika berriak eta pandemiako hezkuntza-, gizarte- eta politika-prozesuak jorratzera bideratu zen topaketa. Ekitaldia birtualki egin zeb. Eguzkiñe Etxabek, APNABIko eta Aldamiz ikastetxeko hezkuntza-zuzendariak,…

Maiatzak 5, hitzaldi birtuala: “Dolua eta AEN”

Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta APNABIk eskaintzen ari den hitzaldi birtualen zikloaren 4. hitzordua emango du datorren asteazkenean, 2021eko maiatzaren 5ean. 17:30ean izango da. Autismoa duten pertsonen eta haien familien galera prozesuetan dolua eta akonpainamendua aztertuko dira. AENdun pertsonek, haien familiek, hainbat alorretako profesionalek eta interesa duten pertsona…

APNABI Autismo Bizkaiak surf-eskola inklusiboa sortzen parte hartuko du

APNABI Autismo Bizkaia udaberrian hasi den Surf Irekia proiektuan parte hartzen ari da. Bizkaian surf-eskola inklusiboa sortzea du helburu ekimen berri horrek. Premia bereziak dituzten pertsonen artean kirol hori bultzatu nahi du, itsasoaren ahalmen terapeutikoa azpimarratuz eta bizitza osasuntsua eta hobetzeko ahalmena bezalako alderdiak azpimarratuz. Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua…

APNABIk bizimodu independenterako entrenamendu-programaren 6. edizioa hasi du

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak “Bizimodu independenterako entrenamendua” izeneko proiektua jarri du abian, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsona helduentzat. Ekimen horri esker emantzipazio-prozesuak hasi aurretik gaitasunak gara ditzakete. Ikastaro teoriko-praktikoa da. Programan parte hartzen dutenek astean behin egiten dute entrenamendua, hiru hilabetez, eta eguneroko bizitzan moldatzeko behar diren tresnak…