APNABI Autismo Bizkaiako AENdun 10 pertsona adimen artifizialeko algoritmoen entrenamenduan lan egiten dute

APNABI Autismo Bizkaiaren arlo soziolaboraleko zentro okupazionalak lankidetza estuari ekin dio Asimob euskal start-up berritzailearekin, eta bide berri bat sustatu du AEN duten pertsonak lan-munduan sartzeko. Harremana urtarrilean hasi zen, 10 pertsonek parte hartu baitzuten beren proiektuetako batean, eta emaitza onak hilabetez hilabete sendotzen joan dira. Zentro okupazionalean dauden pertsona…

APNABIren gizarte- eta lan-arloak lanean jarraitzen du AENa duten pertsonei laguntzeko, baita alarma-egoeran ere

APNABIren gizarte- eta lan-arloak lanean jarraitzen du bere lanpostuetan AENa duten pertsonei laguntzeko, nahiz eta joan den martxoaren 14an koronabirusaren osasun-alertaren ondorioz alarma-egoeran egon. Izan ere, azken hilabeteotan APNABIren laneratze-programetan parte hartu duten pertsona askok –Laguntzadun Enplegua bereziki- funtsezko lana egiten dute gaur egun funtsezkotzat jotako lanetan; besteak beste, supermerkatuak,…

APNABI Autismo Bizkaiak “Ikasteko gai. Lan egiteko gai” kanpainarekin bat egingo du, Autismoaren Nazioarteko Egunera begira

Apirilaren 2an, urtero bezala, Autismoaren Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna izango da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2007an data hori ezarri zuen autismoaren espektroaren nahastea (AEN) duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko, bizitza osoa eta atsegingarria izan dezaten gizartearen parte gisa. APNABI Autismo Bizkaiak, 1200 familia eta 300 profesional barne hartzen duen…

APNABI aztertzen dago estresak eta antsietateak AENdun pertsonengan duten eragina laneratzeko prozesuetan

Ekimena Proiektu Berezia da, Lanbidek finantzatua. Laneratzen laguntzeko prestakuntza espezifikoa eskainiko da. APNABI Autismo Bizkaia, bere arlo soziolaboralaren bitartez, Proiektu Berezi berri batean murgilduta dago, Lanbideren, Euskal Enplegu Zerbitzuaren, laguntzarekin. Ekimen horri esker, elkarteak azterketa bat egingo du jakiteko nola eragiten dien antsietateak eta estresak autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten…

Lan-trebakuntzako ikastaro berria eskainiko du Entremanosek AENa duten Bizkaiko gazteentzat

apnabi

Entremanos – Eskuartean APNABIren sustapen sozio-laboraleko arloak, autismo espektroaren nahastea (AEN) duten eta langabezian dauden gazteentzako lan-trebakuntzako 3. ikastaroa prestatu du. Produktu grafikoak manipulatzen ikasteko prestakuntza eskainiko da, pertsona horien lan aktibazioa eta merkaturatzea sustatzeko. 2019ko ikastaroan parte hartu zuten gazteek abenduan jaso zituzten haien diplomak. Ikastaroak 350 ordu iraungo…

APNABIko eguneko arreta zentroek jai handi batekin ospatu dituzte Gabonak

Joan den abenduaren 17an APNABIko eguneko arreta zentroetako eta Aldamiz ikastetxeko pertsona helduek Gabonetako jai handi batekin ospatu zuten urtearen amaiera. 150etik gora lagunek parte hartu zuten jaian, non bi ekitaldi antolatu baitziren: lehenik, AZLAN zentro okupazionaleko erabiltzaileek interpretatutako antzezlan bat eta, ondoren, APNABIko eguneko zentroetako erabiltzaileez osatutako MUSIDISK taldearen…

Laguntzadun enplegua, enplegu inklusiboa

eroski

2019ko lehen seihilekoan, AENdun hamar pertsonak lan-kontratu bat lortu dute enpresa arrunt batean. Hamar kontratazio horiek egin dituzten enpresa edo erakunde gehienak zerbitzuen sektorekoak dira. Urtero parte hartzen duten Primark eta Unilever enpresez gain, aurten RETAbet, Eroski, Ausolan eta IRSE konpainiek ere bat egin dute ekimenarekin. Hamar kontratazio horietatik hiru…

“Ekitea”, ekintzailetzaren aldeko apustua AENdun pertsonentzat

programa ekitea

“Ekitea” AENdun pertsonentzat garatzen dugun ekintzailetzako proiektu bat da, APNABIren eremu soziolaboralak (Entremanos) bultzatua eta BBK-ko Obra Sozialaren laguntza ekonomikoa duena. Urte hasieran, Entremanos elkartean pentsatu genuen posible zela proiektu bat egitea AENdun pertsona guztiek aukera izan dezaten ekintzailetzako lan-proiektu bat garatzeko. BBK-ko Obra Sozialaren finantza-laguntzari esker jarri zen martxan…

“Enplegua funtsezkoa da AENdun pertsonen gizarteratzea bultzatzeko”

inclusion-sociolaboral

Ezinbestekoa da enplegu-programak inplementatzea, edozein direlarik erabiltzaileen laguntza-premiak eta edozein delarik erakundearen tamaina. Horixe baieztatu zen Autismo Elkarteen Espainiako Konfederazioak (FESPAU) apirilaren 26 eta 27an Madrilen egin zuen ikastaroan. Ikastaroan zehar, Iban Huartek hainbat arrazoi eman zituen azaltzeko enplegua oinarrizko gizarteratze-tresna dela erakundearen ikuspegi sistemikotik. Aipatu zuen beharrezkoa dela etengabeko…

Apnabik bat egin du Bizkaia Talent erronkarekin

bizkaia talent

Irabazi asmorik gabeko elkarte izaeradun ekimen bat da, misio argi bat duena: Bilbon, Bizkaian eta oro har Euskadin, berrikuntza eta ezagutzaren prozesura ongi prestatutako pertsonak erakartzeko, lotzeko eta atxikitzeko beharrezko baldintzen ezarpena bultzatu eta sustatzea. Apnabiren erronka izango da komunikazio-, harreman- eta partaidetza-estrategia bat ezartzea AENa duten pertsonen eta beren…