Hirugarren sektoreko Bizkaiko elkarteak APNABIren egoitzan bildu dira boluntariotzaren erronkak aztertzeko

APNABI Autismo Bizkaiaren bulego nagusiak (Sabino Arana, 69) izan dira martxoaren 10ean, asteartean, Boluntako boluntario-elkarteen 2020 Foroaren 2. topaketaren egoitza. Hala, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko erakundeetako 20 arduradun baino gehiagoren anfitrioia izan da elkartea. Horiek aldian-aldian biltzen dira esperientziak eta estrategiak partekatzeko eta boluntarioen esparrua indartzeko ahaleginak bateratzeko. Topaketa  Parte-hartzaileek hainbat…

Aldamiz ikastetxeko ikasleek berdintasunaren alde aktiboki parte hartu dute martxoaren 8an

APNABIren Aldamiz ikastetxeko neska-mutilak martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, aldarrikapenetan murgildu dira. Ortuellako ikasgelako ikasleek kartel bat diseinatu zuten irakasleek proposatutako marrazki batetik abiatuta. Adin txikiko bakoitzak esaldi bat pentsatu eta osatu zuen, berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen garrantziaz gogoeta eginez. Gainera, taldean egin zuten, lankidetzaren garrantzia nabarmenduz. Bestalde, martxoaren 7an Durangoko…

APNABI aztertzen dago estresak eta antsietateak AENdun pertsonengan duten eragina laneratzeko prozesuetan

Ekimena Proiektu Berezia da, Lanbidek finantzatua. Laneratzen laguntzeko prestakuntza espezifikoa eskainiko da. APNABI Autismo Bizkaia, bere arlo soziolaboralaren bitartez, Proiektu Berezi berri batean murgilduta dago, Lanbideren, Euskal Enplegu Zerbitzuaren, laguntzarekin. Ekimen horri esker, elkarteak azterketa bat egingo du jakiteko nola eragiten dien antsietateak eta estresak autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten…

APNABI Autismo Bizkaia, “katean” berdintasun osoa eta erreala lortzeko bidean

Beste behin ere, APNABI Autismo Bizkaiak bat egingo du Emakunderen kanpainarekin martxoaren 8a dela eta, zeinaren bitartez deia egin nahi duen berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko. Martxoaren 8ko kanpainak berdintasunarekin eta emakumeen eskubideekin lotutako zenbait urteurren ekarri ditu gogora, hala nola, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 25. urteurrena edo…

APNABIk bultzatutako ‘Especiales’ filmaren aurrestreinaldi solidarioak 300 pertsona baino gehiago bildu ditu Bilbon

APNABI Autismo Bizkaiak “Especiales” filmaren aurrestreinaldia eskaini zuen Bizkaian otsailaren 27an, ostegunean. Hala, elkarteak bat egin zuen otsailaren 28an (ostirala) film luzea zinemetan estreinatu aurretik emanaldi solidarioak eskaini zituzten Estatu osoko 90 entitateekin. Zintak 300 lagun baino gehiago bildu zituen Bilboko Cinesa Zubiarten, Bruno eta Maliken istorioa kontatzen duen obraz…

Aldamiz Ikastetxeak baserri eskolaz gozatu du jarduera partekatu baten bitartez

APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleek irteera bat izan zuten Baratzeko baserri-eskolara (Arteaga, Bizkaia) otsailaren 20an eta 21ean. Erandioko Jado ikastetxeko neska-mutilekin batera egin zen jarduera, ingurune naturaletara egiten diren beste irteera batzuetatik oso desberdina. Aldez aurreko prestakuntza ezinbestekoa izan da bai Aldamiz taldearentzat —Ortuella, Txurdinaga eta Deustuko ikastetxeetakoak— bai Jadoko ikasleentzat,…

Topera gozatu dituzte Inauteriak APNABIko kideek

APNABIren Ubietako (Gueñes) etxeetako neska-mutilek aktiboki parte hartu dute azken egunotan Inauterietan. Maitagarri, pinguino, sorgin, marigorringo, adarbakar eta beldurrezko maskarekin jantzita, joan den larunbatean, hilak 22, herriko plaza eta frontoia bete zituen lehiaketara eta txokolatada handira joan ziren, eguraldi ona lagun. Etxeko kideek nabarmendu dute jaia “oso musika onarekin” osatu…

APNABIk ‘Especiales’ filmaren aurrestreinaldia eskainiko du

APNABI Autismo Bizkaiak ‘Especiales’ filmaren aurrestreinaldia eskainiko du Bizkaian datorren ostegunean, otsailak 27. ‘Intocable’-eko zuzendarien film luze berri honek autismo sakonari heltzen dio, eta haren proiekzioak ikusgarritasuna eman nahi die AENei, bai eta elkarteen eta pertsonen beharrezko lanaren inguruan kontzientziatu ere. Filmak 2M ikusle baino gehiago izan ditu Frantzian, eta…

2020ko udalekuetan izena emateko epea zabaldu du dagoeneko Aisialdi Arloak

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Arloak dagoeneko aurkeztu du bere eskaintza 2020ko udako denboraldirako. Guztira zortzi opor-txanda eskainiko dira; horien artean Torreviejakoak (Alacant) eta Suanceak (Kantabria), aurten berriaj direnak. Gainera, eta aurreko edizioetan bezala, udan kolonia-atsedena eskainiko da Arrigorriagan, Familientzako Laguntza Arloak kudeatuta. Proposamenak hauek dira, baina liburuxka honetan ere…

APNABI EHUko eta Deustuko Unibertsitateko enplegu-foroetan egongo da

APNABI Autismo Bizkaiak EHUko Enplegu Foroan eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako Enplegu eta Ekintzailetza Foroan hartuko du parte aurten ere. Lehen hitzordua martxoaren 10ean izango da eta bigarrena hilaren 25ean eta 26an. Unibertsitateetako Bizkaiko campusetan garatuko dira biak. Erakundeentzat, hala nola APNABIrentzat, horrelako hitzorduek zuzeneko eta hurbileko topaketak sustatzen laguntzen dute…