Topera gozatu dituzte Inauteriak APNABIko kideek

APNABIren Ubietako (Gueñes) etxeetako neska-mutilek aktiboki parte hartu dute azken egunotan Inauterietan. Maitagarri, pinguino, sorgin, marigorringo, adarbakar eta beldurrezko maskarekin jantzita, joan den larunbatean, hilak 22, herriko plaza eta frontoia bete zituen lehiaketara eta txokolatada handira joan ziren, eguraldi ona lagun. Etxeko kideek nabarmendu dute jaia “oso musika onarekin” osatu…

APNABIk ‘Especiales’ filmaren aurrestreinaldia eskainiko du

APNABI Autismo Bizkaiak ‘Especiales’ filmaren aurrestreinaldia eskainiko du Bizkaian datorren ostegunean, otsailak 27. ‘Intocable’-eko zuzendarien film luze berri honek autismo sakonari heltzen dio, eta haren proiekzioak ikusgarritasuna eman nahi die AENei, bai eta elkarteen eta pertsonen beharrezko lanaren inguruan kontzientziatu ere. Filmak 2M ikusle baino gehiago izan ditu Frantzian, eta…

2020ko udalekuetan izena emateko epea zabaldu du dagoeneko Aisialdi Arloak

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Arloak dagoeneko aurkeztu du bere eskaintza 2020ko udako denboraldirako. Guztira zortzi opor-txanda eskainiko dira; horien artean Torreviejakoak (Alacant) eta Suanceak (Kantabria), aurten berriaj direnak. Gainera, eta aurreko edizioetan bezala, udan kolonia-atsedena eskainiko da Arrigorriagan, Familientzako Laguntza Arloak kudeatuta. Proposamenak hauek dira, baina liburuxka honetan ere…

APNABI EHUko eta Deustuko Unibertsitateko enplegu-foroetan egongo da

APNABI Autismo Bizkaiak EHUko Enplegu Foroan eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako Enplegu eta Ekintzailetza Foroan hartuko du parte aurten ere. Lehen hitzordua martxoaren 10ean izango da eta bigarrena hilaren 25ean eta 26an. Unibertsitateetako Bizkaiko campusetan garatuko dira biak. Erakundeentzat, hala nola APNABIrentzat, horrelako hitzorduek zuzeneko eta hurbileko topaketak sustatzen laguntzen dute…

IMSERSO – Autismo España programaren turismo jarduerak

APNABI Autismo Bizkaiak opor aste bat antolatu du Torremolinosen (Malaga), datorren apirilaren 14tik 20ra, Autismo España-IMSERSO programaren barnean. 15 plaza daude ezgaitasuna duten pertsonentzat, eta 6 begiraleentzat. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da. IMSERSO-Autismo España opor-programaren helburu nagusia da ahalik eta inklusio pertsonal eta sozial handiena lortzea, jarduerak eginez,…

IMSERSO – Plena Inclusión España programaren turismo jarduerak

APNABI Autismo Bizkaiak astebeteko oporraldia antolatu du Saloun (Tarragona), datorren apirilaren 14tik 20ra, Plena Inclusión-IMSERSO programaren barnean. 15 plaza daude ezgaitasuna duten pertsonentzat, eta sei begiraleentzat. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 28an amaituko da. IMSERSO-Plena Inclusión opor-programaren helburu nagusia da ahalik eta inklusio pertsonal eta sozial handiena lortzea, jarduerak eginez,…

Asperger sindromeari buruzko mitoak aztertuko ditu APNABIk jardunaldi batean eta dagoeneko izen ematea zabalik dago

Otsailaren 18an Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, hori dela eta, aurten ere APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi tekniko eta dibulgaziokoa egingo du. “Asperger sindromea: mitotik errealitatera” izenburupean, Asperger duten pertsonek beren eskubideak erabiltzeko dituzten zailtasunei buruz hitz egingo da, izan ere, sarritan, gizartearentzat beren nahastea ez da ikusten eta…

APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi bat antolatu du ezgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko

desayuno apnabi

APNABI Autismo Bizkaiak lan-gosari bat prestatuko du otsailaren 14an. Zuzenduta dago enpresa-sektoreko arduradunei, haien inplikazioa bultzatzeko asmoz pertsona ezgaituen lan-aukerak hobetzeko. Edizio hau Coliseo Albia eraikinean egingo da, “Enplegua eta AEN: Legezko betebeharretik enpresen aukerara” izenburupean, 9:00etatik 11:00ak arte. Mikel Pulgarín APNABIko lehendakariak hartuko du bere gain irekiera ekitaldia eta…