APNABIren jarduera ez da etengo Eguberrietako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroek (EAZ), kontsulta-zerbitzuak eta Aldamiz ikastetxeak Eguberrietako oporraldiei ekin diete dagoeneko. Hala ere, elkarteko etxebizitzek, aisialdirako eta Familiei Laguntzeko ekimenek eta APNABI Lanen enplegu-programek lanean jarraituko dute datozen asteetan. Hori guztia, azken hilabeteetan bezala, erakunde eskudunek COVID-19 delakoaren aurka ezarritako prebentzio- eta segurtasun-neurriak errespetatuz garatuko…

APNABI Lan eta Lan Berri foru programari esker, AENdun 14 pertsona erreprografian trebatu dira

Joan den abenduaren 21ean amaitu zen APNABI Lanek, APNABIren gizarte- eta lan-arloak, eskaintzen duen autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten gazteentzako lan-trebakuntzako ikastaroa. Programari esker, 2020an 14 pertsona erreprografiako laguntzaile gisa trebatu dira. Formakuntza hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak bultzatutako Lan Berri programari esker egin izan da,…

Aldamiz ikastetxeko ikasleak Bilboko hiri-baratzeez gozatzen dute

APNABI Autismo Bizkaiaren Txurdinagako Aldamiz ikastetxeak Otxarkoagako eta Errekaldeko hiri baratzeetan jarduera integratzailea eginez jarraitzen dute 2020-2021 ikasturtean. Ikasleak astean bitan joaten dira ortura eta han lurra lantzen, landareak zaintzen eta sasoiko produktuak biltzen ikasten dute neska-mutilek, besteak beste. 📸 Hona hemen 2020ko abenduaren 15ean baratzean egindako argazkien bilduma, urteko…

APNABI Lanek ikastaroa eskaintzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren LEPrako, adimen-urritasuna duten pertsonei zuzenduta

Bizkaiko Foru Aldundiak adimen-urritasuna duten pertsonentzako lanpostu publiko batzuk eskainiko ditu 2021ean. Horretarako, APNABI Autismo Bizkaiaren gizarte- eta lan-arloak, APNABI Lanek, prestakuntza-ikastaro bat eskainiko du —erabat doakoa—, deialdia prestatu nahi duten autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei laguntzeko. LEP honetan parte hartzeko ez da titulazio zehatzik behar, baina ezinbestekoa da…

APNABIko Mikel Álvarezek ONCEren ezgaitasunari buruzko mahai-inguru batean bere esperientzia azaldu du

Abenduaren 2an, ONCE Euskadik mahai-ingurua egin zuen Ezgaitasunaren Nazioarteko Eguna zela eta: “Ezgaitasuna duten pertsonak edo ingurune ezgaituak?”. Hitzorduak 80 pertsona baino gehiago bildu zituen, eta, besteak beste, Mikel Álvarez izan zen hizlari, APNABIren erabiltzailea den eta zuzenbidean lizentziatutako gaztea. Bere hitzartean Bizkaiko Foru Aldundirako oposizioak prestatzen izandako esperientzia azaldu…

APNABIren 2021 egutegiak salgai!

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak egutegiak prestatu ditu saltzeko. 2021 urte berriari begira, eta nobedade gisa, mahai gainekoez gain -2€-, hormako egutegiak ere eros daitezke 5€-ren truke. Bi urtekariek erakundearentzat garrantzitsuak diren egunei buruzko erreferentziak dituzte, hala nola apirilaren 2ko Autismoaren Nazioarteko Eguna edo azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko…

APNABIk Bizkaiko Gurutze Gorriarekin lankidetzan dihardu, anbulantzietan AENdun pertsonei laguntzeko protokolo batean

APNABIk lankidetza-lerro bati ekin dio Gurutze Gorriarekin, anbulantzietan AEA duten pertsonei osasun-laguntza emateko protokoloa diseinatzeko eta, hartara, erantzuna kolektiboaren beharretara egokitzeko. Proiektuan parte hartzen dute Bizkaiko Gurutze Gorriaren Prestakuntza Institutuko Osasun Larrialdietako Teknikariaren 2. mailako bost ikaslek eta APNABIren eguneko arretarako arloan 2019an sortu zen parte-hartze eta hausnarketa taldeko hainbat…

Gernikan zentro berri bat irekitzeko lanean ari da APNABI Bizkaiko Foru Aldundiarekin

APNABI Autismo Bizkaiak hitzarmen bat sinatu berri du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Busturialdean, zehazki Gernikan, eguneko arreta zentro berri bat (EAZ) kudeatzeko. Hori dela eta, elkartea lanean ari da orain Foru erakundearekin zentro hori abian jartzeko. Horrek eskualde horretako edo inguruko AENdun pertsonei erantzuna ematen lagunduko die, beren etxeetatik hurbilago egongo…

APNABI Autismo Bizkaia ‘morez jantziko’ da emakumeenganako indarkeriaren aurka

Aurten ere, azaroaren 25ean, APNABI Autismo Bizkaiak bat egingo du Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin. Hala, “APNABI morez janzten da” kanpaina abiatuko du Emakundek bultzatutako puntu lilaren sinboloan oinarrituta, emakumeen aurkako indarkeria salatu eta mundu osoan hori desagerrarazteko eskatzeko. Elkarteak zentroen eta zerbitzuen ekarpenekin beteko ditu bere sare sozialak,…